Bilbo, 1857. Banco de Bilbao sortu zen; akziodun nabarmenen artean Ybarra familia zegoen. 1902an Bizkaiko Labe Garaiak abian jarri zirenean ybarratarrak ere tartean ziren. Bilbo edota Getxoko alkate izan ziren, Bizkaian nahiz Madrilen diputatu. Sendiaren Sevillako adarra itsas merkataritzan eta elikadura industrian nabarmendu zen, baita esklaboen salerosketan ere… Eta, itxuraz, musikazaleak ere baziren.
1996ko martxoan Eresbil euskal musikaren artxibora zazpi egurrezko kutxa iritsi ziren, barruan 634 zilindro zituztenak. Argizarizko zilindroak musika entzuteko disko aitzindariak ziren, Edisonek 1877an asmatutako fonografoan erabiltzen zirenak. Bizkaiko Artxibo Historikotik Eresbilera eramandako zilindro sorta Ybarra familiak 1898-1905 urte inguruan osatutako musika bilduma zen.
Zilindro gehienak Bartzelona, Madril eta Valentziako diskoetxetakoak –edo hobe esanda, zilindro-etxeetakoak– dira, baina 150 Bilboko bi enpresa fonografikotan grabatu zituzten: 144 Viuda de Ablanedo e Hijo etxean, eta beste seiak Enrique Garcíaren piano biltegian.
Ablanedoren alargunaren zigilua duten zilindroetan denetik dago: Verdi edo Wagnerren opera zatiak, zarzuela, espainiar kantuak, habanerak... Baina zenbait euskal kantu eta zortziko ere badaude, gehienak Maguregi jaunak kantatuak –abizena bai, baina izenik ez da ageri zigiluetan–: Agur nerebiotzeco, Iru dámacho, Izazu nitzas cupira... Ybarratarrek lortutako Enrique Garcíaren sei grabaketak, aldiz, euskal kantuak dira: Betti-maite, Euskalduna, Goy Zeco y Sarra... guztiak Arriaga jaunaren ahotsean.
Ybarra familiako zilindro gehienak oso egoera kaskarrean iritsi ziren artxibora. Jatorrizko kaxetatik atera zituzten eta kanpotik biltzen zituen kotoia kendu zieten. Hezetasunak eragindako kalteak oso nabarmenak ziren, ziurrenik 1983ko Bilboko uholdeen ondorioz. Zilindro batzuk puskatuta zeuden, beste batzuk erreta ziruditen eta gehienak onddoek hartuta zeuden. Salbatu zitezkeenak ondo garbitu zituzten orduan. Geroago digitalizatuko zituzten, eta horietako batzuk entzungai daude gaur egun Eresbilen webgunean.
Eta hala, Ybarra familiaren zaletasunari esker –eta aberastasunari esker, fonografoa eta zilindroak erostea ez baitzegoen edozeinen esku– eta azken hamarkadatan egindako kontserbazio ahaleginak medio, soinu kalitate oso kaskarreko baina balio handiko euskal kanta mordo bat iritsi zaigu.
Deus
Kaskezur
Usopop, 2024
-----------------------------------------------------
Deus dugu galtzeko” diote baztandarrek. Eta hala da. Disfrutatzeko egin dute beti musika, haziz joan diren lau musikari trebeen arteko joko eta jolasean. 2008an taldea sortu zutenetik... [+]
Aspaldi ezagutu genuen gaur gaurkoz Añube taldeko abeslari den Aitor Bedia Hans. Garai berean adiskidetu ginen egun Añube taldeko gitarra jotzaile ohia den Beñat Gonzalezekin. Unibertsitateko garaian izan zen, Debagoienako bi gazteak musika zainetan... [+]
Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]
Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]
Kutixik jaialdia
Non: Intxaurrondoko Kultur Etxean, Donostian.
Noiz: Urriaren 26an.
---------------------------------------------
Donostialdean sortutako musika ekimena da Balio Dute, autogestioa zimendu eta lan-tresna gisa hartuta, "musikariak prekario, bakarti eta... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Gasteizen, Jimmy Jazz aretoaren hamabosgarren urteurrenaren harira, hitzaldi-ziklo bat antolatu dute lau astelehenez jarraian. Aurrekoan artez eta politikaz mintzatu baziren, azaroaren 4an euskal musika eszena izan dute hizpide. Ea existitzen den, eta existitzen bada nolakoa ote... [+]
Musika ondare tradizionala “berreskuratu, zaindu eta transmititzeagatik” irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2024ko saria Beltranek. Urte luzeetako “dibulgazio lan multidimensionala” aitortu nahi izan dio epaimahaiak.
Kasu Hegoaldeko begirada horri. Lehen-lehenik desmitifikatu larre berde, etxe zuri eta teila gorrien lur ederrekiko miresmen itsua, halako maitasun inkondizionala, hizkerari eta ustezko bizitzeko manerari loturiko fetitxismoa. Utz, Ruper Ordorikari sarri entzun gisan,... [+]
Badok-ek, Berriako musika atariak, 15 urte bete ditu. Bi ekitaldi ezberdin antolatu dituzte urteurrena ospatzeko, bata Hendaian azaroaren 16an eta bestea Durangoko Azokan. Hainbat artista izango dira bertan. Euskal musikaren gaur egungo egoeraren erradiografia txikia ere eskaini... [+]
Laberintuak
Maniaks
Autoekoizpena, 2024
------------------------------------------
Ohikoa da gaztaroaren borborrean musika taldeak sortzea, eta non eta Arrasaten are gehiago. Baina talde bat sasoian eusteak esfortzu eta konpromiso handia eskatzen du, eta tira egin ezean... [+]