Marie Darrieussecqek dio, insomnioaren kontrako ekinean, probatu dituen gauzen artean –terapia, barbituriko, alkohol– batek funtzionatu izan diola –partzialki bada ere, ez baitu lorik eza erabat gainditu–: siesta. Siesta, bai, kuluxka, lo kolpea. Kontraesana dirudi, lorik eza loarekin konpontzea, baina badago egunean beti orduren bat, zeinean munduak ez duen ezer espero zutaz, zeinean zuk zeuk ere ez duzun ezer espero munduaz, eta zeinean ez dagoen gainera gauean dagoen lo egiteko presiorik. 18:00ak aldera lortzen zuen siesta bat egitea Darrieussecqek, eta horrek salbatu izan du ez gutxitan gaueko insomniotik.
Siesta, garai batean nagikeriarekin, alferkeriarekin lotzen zen praktika, gaur egunean moloi bilakatu dutena, entrenatzaile pertsonal, modako aldizkari, osasun saioek gomendatzeraino, beti ere lan eta lan arteko pausa gisa, eta pixka bat deskantsatu ondoren berriz ere erabat produktibo izateko –eta hartara tentsioa sortzeko lo egiteko zailtasunaren eta deskantsatuta eta produktibo izateko ondo lo egin beharraren artean–. Miguel Ángel Hernándezek, ordea, dohain baten gisara, bertute baten gisara ulertzen du, El don de la siesta izeneko liburuan. Siesta litzateke elipsi bat, eten ez-emankor bat, denbora propio, subiranoaren bilaketa bat. Geure buruari konpainia egiteko denborarena. Plazer txiki bat, zorionaren antzeko gauza batera gerturatuko gintuzkeena. Besterik ez bada, Hannah Arendtek zioenagatik: “pentsatzeko, beharrezkoa baita mundutik apartatzea; eta itzaletan barneratzea”. Dohain bat, beraz, opari bat, aterpe bat, etenaldi bat, zorion une labur bat ekaitzaren erdian. Itzuli beharko ginateke naturak lo egiteko programatu gaituen modura. Erromatarrek sexta deitzen zuten horretara, berdin dio eguerdian, eguerdi-ondoan, gosaldu eta gero, edo afalaurrean. Ezer txarrik ezin zaigulako gertatu siesta egiten dugun bitartean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Jakina da lan ikuskariak falta ditugula geurean. Hala ere, azken egunotan datu argigarriak ematea lortu dute: lan ikuskaritzaren arabera, EAEko enpresen %64ak ez du ordutegien kontrolean legedia betetzen. Era berean, lehendakariordeak gaitzetsi du, absentismoaren eta oinarrizko... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Gizakiok berezkoa dugu parte garela sentitzeko beharra. Parte izateko modu hori jasotako hezkuntza, ingurua... formateatzen joaten da.
Identitateak ezinegon asko sortzen du gizakiongan. Batzuetan, banaketak ere eragiten ditu, ezin dugulako jasan beste baten identitatearen... [+]
Fermin Muguruza jarraitzen duzu sareetan. Madrilgo kontzertuko bideo bat ikusi duzu bere kontuan: dantzari batek “Kongo askatu!” oihukatu du, bandera esku artean. Haren profila bilatu duzu: @c.kumaaa. Bilboko manifestazioaren deialdia zabaldu du. Ez zara joango,... [+]
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]