Urte luzez Musika Zuzenean

Argazkia: Musika zuzenean

2021eko irailaren 20an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Musika Zuzenean-ek Hamaika Telebistan 150 programa bete dituela ospatzeko, zer hobeto musika zuzenean eskaintzea baino. Donostiako Kafe Antzokian antolatu dute, EAEn dantzatzea debekatuta dagoen azken egunean bertan. Ginger eta Rodeokoak aritu dira dantza gabe, baina dezibelio dosi ederrarekin.

Ginger
Noiz: irailak 17
Non: Donostiako Doka Antzokia

Ginger zarauztarrak izan dira gaualdiko erreginak, estreinaldia baitzuten. Lehenago Mor More edo Pottors eta Klito taldetzarretan aritutako lagunez osatuta, lehen kontzertuaren urduritasuna zeramaten, baina laguntzen zuen Doka zarauztarrez beteta ikusteak. Denak lagunak, eta dena alde, beraz.

Urduritasunak ez du giroa hoztu, beraz. Aspaldi entzun gabeko punk erritmo eta jarrerarekin, une melodiko eta hardcoretago batzuetatik igaroz, zuzeneko bizi eta alaia eskaini dute, irribarre konplizez josita.

“Mundua lo dago, baina jada ez du axola, gaua ez bada sartzen zure kulerotan”, lasai abestuz hasi da Nerea Altxu. Estrofa bukatu eta gitarraren distortsioa zabalik utzi denean, publikoa oihu bizian eta txistuka, bateria sartu, eta egurra emateari ekin diote. Zaratazarautz tradizioa daramate zainetan, badakizue.

Itoiz gogoratzen duen riff batekin jarraitu du Jone Azkoagak fin-fin SG elegantea astinduz, baina popera jo beharrean punk oinarriarekin: “Labana beti gertu, si viene le rajo”. Mor More-n egondako Andrea Lopetegik sendo mantentzen du baxua, Gorka Larrañagaren bateriarekin batera.

Argazkia: Musika zuzenean

Altxuk gitarra askatu duenean, bere frontwoman dohainak ondo erakutsi ditu. Kanta eta oihuez gain, dantzaren plazera atera du, agertoki gainean disfrutatu behar dela erakutsiz. Putzuzulo Gaztetxearen aldeko kantatzarra jo dute, grabatuta zutena, baina puskaz azkarrago eta indartsuago. Eraistea gertu dela eta, emozioengatik, akaso. Kashbad-etik gertu:“Ni izateko, zu izateko, gu izateko, Amets fabrika bat”.

Putzuzulotarrez beteta aretoa, komunitateak sostengatutako kontzertua izan da. Letra egileak, diseinatzaileak, lagunak... inork ez du galdu nahi izan Gingerren debut bikaina. Pena galanta labur-laburra izan dela. Beren lehen lana bidean dute, eta aurrera begira dira.

Eta komunitateaz ari garela, Musika Zuzenean-en 150 programez gain, ikasturte berrian webgune berria estreinatu dute. Euskal Herriko kontzertu guztiak biltzen dituen plataforma, beti proposamen berrietara zabalik. Gure herriko lurrazpiko eszena bultzatzen duen atari garrantzitsuenetako bat da. Urte luzez beraz Musika Zuzenean!

 

 


ASTEKARIA
2021eko irailaren 26a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Eguneraketa berriak daude