Independentziaren zorra: Haitiren miseriaren jatorria

  • Haitiren egungo miseria egoerak badu bere azalpena herrialdearen iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1825ean Frantziak Haiti derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik.


2021eko irailaren 21ean
Haitiarren merkatua. Herrialdearen egungo miseria, bere iragan iraultzaileagatik nazioarteak ezarritako mendeku politikaren ondorio zuzena da.
Haitiarren merkatua. Herrialdearen egungo miseria, bere iragan iraultzaileagatik nazioarteak ezarritako mendeku politikaren ondorio zuzena da.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Haitik munduko ekonomia pobre eta menpekoenetakoa du. Bere urteko aurrekontuaren %60 kanpo laguntzarekin finantzatzen da eta erbestean dauden haitiarrek sorterrira bidalitako diruak BPGaren ia herena suposatzen du. Munduan ez da halakorik. Prezioen gorakada, berriz, %22koa izan zen iaz, eta hori hamar biztanletik seik egunean 2 dolar baino ez dituztenean, herrialde hartan dozena bat arrautzak balio duena baino gutxiago.

Miseria horrek guztiak badu bere azalpena Haitiren iragan iraultzailean: mendekuaren ondorio da. 1804an independentzia lortu zuenetik –irakurri hemen gertaera haien jatorria eta bilakaera azaltzen duen erreportaje zabala–, Haitik hainbat kolonien askapen prozesuan lagundu zuen. Alexandre Petión presidenteak Simon Bolivar beso zabalik hartu zuen 1815ean eta munizioa eta soldaduak eskaini zizkion. Antzeko eragina izan zuen Martinika, Jamaika, Mexiko eta AEBetako borroka antikolonialetan.

1915etik 1934ra okupatu zuten AEBetako 'marine'-ek herrialdea. Inbertitzaile estatubatuarrek Haitik Frantziarekin zuen zorra erosi eta lur hoberenak eskuratu zituzten Banana Fruit konpainiarentzat, esportaziorako monolaborantza ezartzeko asmoz

Baina elkartasunari hegoak moztu eta iraultzari prezioa jarri nahi izan zion kolonialismoak. 1825ean Frantziak –elite haitiar frantsestuaren laguntzaz– derrigortu zuen kolono-ohiei 150 milioi urrezko frankorekin konpentsatzera, lurretan eta esklabotan izandako galerengatik. Mehatxu gisa Port-au-Prince hiriburua blokeatzeko ontzi flota bidali zuen horretarako. Formula borobila zen: dirua frantziar bankuekin zorpetuz baino ezin zuen lortu Haitik –kanpo zorra sufritzen lehen herrialdea izan zen, beraz–. “Independentziaren zorra” deitu diote horri, nolabaiteko nazioarteko onarpen diplomatikoa lortzeko balio izan baitzion. Geroxeago estortsioa berriz negoziatu eta 90 milioi eurora jaitsi ahal izan zuen, baina haitiarrek 1947 urtera arte ordaindu behar izan zuten zorra, gastu publikoaren zati handi bat horretara bideraturik.

2003an Jean-Bertrand Aristide Haitiko presidente ezkertiarrak –demokratikoki hautatutako lehena– ozen aldarrikatu zuen berez “Frantzia dela Haitiren zordun”, eta ostutako urrezko franko horiek gaur egun 21.000 milioi dolar liratekeela. Baina François Hollandek irlara bidaiatu zuenean –bi mendetan lehen aldia zen frantziar presidente batek herrialdea bisitatzen zuela–, zor “moralaz” baino ez zuen hitz egin.

Haitiko urrea New Yorkeko bankuan

Haitiren menpekotasunak jarraipena izan zuen AEBen inbasioarekin. Alemaniarrek Karibe itsasoan zuten eragin gero eta nabarmenagoa eragotzi nahirik, 1915etik 1934ra okupatu zuten marine-ek herrialdea. Inbertitzaile estatubatuarrek Haitik Frantziarekin zuen zorra erosi eta lur hoberenak eskuratu zituzten Banana Fruit konpainiarentzat, esportaziorako monolaborantza ezartzeko asmoz; hala, Haitiko bankuan zeuden urre erreserbak –garai hartako 500.000 dolar– New Yorkeko National City Bank-era eraman zituzten, Estatu Departamenduaren artxiboan irakur daitekeenez, “AEBei bankuaren kontrola emanez”. Okupazioaren kontrako mugimenduak (ikasleak, feministak, langileak…) gogor zapaldu zituzten soldadu estatubatuarrek: milaka haitiar hil eta bortxatu, eta natur baliabideak arpilatu zituzten hogei urte horietan.  

Mexiko eta AEBen artean milaka haitiar muga gurutzatu nahirik ari dira egunotan, azken lurrikararen hondamenditik eta egoera politiko zein ekonomikotik ihesi. (Argazkia: Eldiario.es)

Ordutik hona Haitin izandako estatu kolpe eta diktaduretan ere erraz antzematen da AEBen esku beltza. 1957an François Duvalier izeneko medikuak herritar beltzen babesaz bereganatu zuen boterea, baina Papa Doc laster egin zen AEBen aliatu “antikomunista” eta errepresio basatia ezarri zuen. Haren oinordeko Jean-Claude Duvalier Baby Doc-ek erregimen odoltsuarekin jarraitu zuen. 30 urte horietan 40.000 lagun desagerrarazi zituztela uste da. 1986an, AEBen babesa galduta, Baby Doc-ek herrialdea utzi behar izan zuen protesta artean –Frantzian hartu zuen babes–, baina aurretik 500 eta 900 milioi dolar artean lapurtu zituen, herrialdea berriz ere hondamendi ekonomikoan utzirik.

1987ko Konstituzioa ezarri ondoren Aristidek 1990eko hamarkadan hitzemandako erreforma progresistek ezin izan zuten aurrera egin, esku-hartze militarrak tarteko. 2004ko estatu kolpetik, praktikan enegarren interbentzioa dena jasaten ari da Haiti, eta erakunde altermundialista askok salatu dutenez Nazio Batuen Egonkortasun Misioak (MINUSTAH) alferrikako diru xahuketa eta kolera baino ez ditu eraman garai batean “Antilletako perla” deitzen zitzaion lurralde hartara.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Haiti
Toussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen

Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde... [+]


Amerikako herrialderik pobreenean haurren erdiak larrialdiko laguntza behar du

Haitiko egoera 2010etik okerrena da, 2,6 milioi haurrek laguntza behar baitute: 4,7 milioi biztanle daude gosez. Ezegonkortasun politikoak eta koleraren hedapenak eragin dute herrialdearen muturreko egoera.


Solitude ez dago bakarrik

Guadalupe (Karibe itsasoa), 1772 inguruan. Solitude izeneko esklabo mulatoa jaio zen Capesterre-Belle-Eau herrian. 1794an, Haitiko iraultza betean eta Antilletako egoera pil-pilean zela, Solitudek errebelde talde batekin egin zuen bat, Desfoneaux general frantziarraren erasoari... [+]


Baiona esklabo trafikoaren sareetan

Lapurdiko hiriburuko ontzingintzak garapen handia izan zuen esklabotzari esker, Nantes eta Bordeleko tratularientzako ere eraikitzen baitzituzten barkuak. Euskaldun, biarnotar eta gaskoiek bete-betean hartu zuten parte Saint-Domingueren kolonizazioan, eta iturri batzuen arabera,... [+]


Esklabotza
Haiti, iraultza eta mendekua

1791ko abuztuan mundua astindu zuen iraultza batek. Eta ez zen Europan gertatu. Esklabotzan oinarrituriko sistema ekonomiko kolonial atlantiarra hankaz gora jarri zuten milaka beltzek Saint-Domingue uhartean: hainbat urtetako borrokaren ostean Haiti herrialde librea sortu zuten... [+]


1.400 hildako baino gehiago eragin ditu Haitin larunbatean egondako lurrikarak

7,2 magnitudeko lurrikarak herrialdea suntsitu du. Erreskate taldeak hondakinen azpian harrapatutako biztanleak ateratzen ari dira oraindik. Ospitaleak kolapsatuta daude, eta ur eta janari eskasia dago. Datozen orduetarako laguntza lanak zailduko dituen eurite gogorrak... [+]


Ariel Henry izendatu dute Haitiko presidente

Claude Joseph lehen ministro ohiak hartu zuen agintea uztailaren 7an, Jovenel Moïse presidentearen hilketaren ondotik. Asteartean aurkeztu du dimisioa Josephek.


Haitiko presidentearen hilketaren ustezko “egile intelektuala” atxilotu du Poliziak

AEBetan bizi den Christian Emmanuel Sanon medikua da, ustez, Jovenel Moïse presidentea hiltzeko operazioa agindu zuena. Hilketa antolatu zuten beste bi pertsonaren bila ari da Polizia. Momentuz, 20 atxilotu baino gehiago daude.


Lau pertsona hil eta bi atxilotu dituzte Haitiko presidentearen hilketa egotzita

Ekainaren 7ko gauerdian, Jovenel Moïse presidentea tiroz hil zuten bere etxebizitzan. Egun bat geroago, Polizia Nazionalak ustezko hiltzaile batzuk hartu ditu preso; eta guztira, guztira susmagarri inguru daude.


Eguneraketa berriak daude