Aldaketa baino gehiago, sistemak bere horretan segitzeko aukera dakar planetaren %30 babesteak

  • 2022ko apirilean Txinan egitekoa den COP 15 goi bileran hartu behar lukete ondoko neurria: 2030 urterako planetaren %30 gune babestu bezala sailkatzea. Munduaren Iparreko agintariek begi onez ikusten dute neurria, baita ingurumena kaltetzen ari diren multinazional boteretsuek ere. Lehen begiradan arraroa... Kezka eta kexua eragiten die haatik eremu hauetan bizi diren herritarrei –usu indigenak direnak–, eta “kolonialismo berdearen” logika salatzen dabiltza. Azken hauen irakurketari so jarri gara.

Nazioarteko instituzio inportanteenak ados dira ondoko helburu handiari dagokionez: planetaren %30 “gune babestu” bezala sailkatzea 2030 urterako –izan erreserba natural, parke, monumentu nazional edota babesturiko paisaia gisa definituz–. Ingurumenarentzako Nazio Batuen Programaren azken datuen arabera, gaurko egunean Lurraren %17 dugu babesturik –orotara 20 milioi km2.Ideia bat ukaiteko, Europak 10 milioi km2 ditu–. Hots, hamarkada honetan eremua bikoizteko helburua mahai gainean dute. Apirilean Txinan egitekoa den Bioaniztasunari buruzko Nazio Batuen COP 15 gailurreko neurri gotorrenetakoa izanen dute eta iraila hastapen honetan ere Marseillan burutu Naturaren Munduko Kongresuan aipagai zuten –bertan finkatu dituzte COP 15ean gobernuei bideratuko zaizkien gomendioak–.

Bere horretan, helburua ederra eta ausarta dute: bioaniztasuna zaintzea eta faunaren zein floraren desagerpen bortitza mugatzea. Alta, kongresuaren parean militante ekologistek Notre terre, notre nature izeneko kontra-gailurra burutu zuten, helburu eder honen itzalguneak azaleraziz. Ekologisten kritikaz gain, Naturaren Munduko Kongresuaren diruztatzaileen zerrendak ere du neurriari buruzko mesfidantza areagotzen: Nutella, PNB Paribas bankua, Kering, Veolia, L´Oreal, JCDecaux eta beste multinazional anitz –guztiak berdin-berdin naturaren suntsitzaile gisa ezagunak–. Naturaren Munduko Kongresuan hainbat neurri aipatu bazituzten, planetaren %30 babesteko neurri horretan zentratu ziren kontra-gailurrean, “Naturaren kontserbazioa deskolonizatu” lema jarriz lehen edizio honi. “Planetaren herena babestutako eremu bihurtuz, beraien lurretan baimenik gabeko ehiztari bihurtzen dituzte indigenak. Kristobal Kolonez geroztik izandako lur lapurtze handiena genuke” dio Green Finance Observatory egiturako Frederic Hache irakasleak.

Azken finean, helburua bezain garrantzitsua dugu helburura heltzeko bidea. Bideari ez zaio nahiko begiratzen Hacheren arabera eta justuki, bidean dira kalte gehienak. Lehenik eta behin babestu nahi diren eremu hauetan –eta hauei esker– milaka eta milaka herritar bizi direlako. Sailkapena gauzatuz gero, orotara 300 milioi herritar lirateke desjabeturik eta mugiturik, Survival, Minority Rights Group International eta Rainforest Alliance Gobernuz Kanpoko Egituren (GKE) kalkuluen arabera.

Zehaztu beharrekoa da haien lurretatik kanporaturiko gehiengo zabala munduaren Hegoan dela eta gainera, hauetariko anitz herritar indigenak direla. Klima larrialdiari aurre egiteko neurri honen kutsu kolonialari buruz anitz idatzi izan du Guillaume Blanc historialariak, L´invention du colonialisme vert. Pour en finir avec le mythe de l´Eden africain (“Kolonialismo berdearen asmakuntza. Eden afrikarraren mitoarekin bukatzeko”) liburuaren egileak. Ondokoa oroitarazten digu: “Europan, gure mendiak zaintzen dabiltzan artzain eta laborariak sostengatzen dabiltza Unesco, UICN eta WWF. Baina Afrikan, badu 60 urte indarkeriaren bidez lurraldeak naturalizatzen dabiltzala: deshumanizatzen. Gaur egun oraindik hamar milaka laborari eta artzain dira parkeetatik haizaturik, kontserbazioan berezitutako nazioarteko adituen begirada pean. Beste milioika dira zigorturik lurra landu izanagatik ala haien kabalak bertan alhatzeagatik”.

Autoktonoen eremuetan dugu bioaniztasunaren %80

Mundua irensten dabilen sistema eraldatzeko asmorik ez dute agintari eta multinazionalek. Hori horrela, baliteke desmasia ttipitzeko bidea izatea ahalbezain bat guneren babesa. Baina egitekotan, bertakoen eskubideen errespetuan egin beharko da. Berme honen osagaiak argi ditu  autoktonoen eskubideen alde borrokan dabilen Survivalek: Lurrari loturiko eskubide kolektiboak eta ohiturazkoak aitortu eta bermatu beharko dizkie bioaniztasunaren aldeko araudiak; eta hortik, gauzatu beharko dira indigenen eta lurrarekin harremanetan diren herritarren alde doazen neurriak. Hots, lurretik bizitzeko eskubidea, autodeterminazioa eta onarpen eta erabakimen librea segurtatu beharko zaizkie erreserba ala parke bihurturiko espazio hauetan aitzinetik ere bizi zirenei.

Bioaniztasunaren %80 autoktonoek okupaturiko lurretan kausitzen dugu. Datu honek balio digu ohartarazteko ez duela gizakiak bere horretan natura suntsitzen, baizik eta gure sistema kapitalistak. “Herri indigenek beraien lurrekiko dituzten eskubideak naturaren eta klimaren aldeko ekintzen erdigunean jartzean datza klima aldaketa borrokatzeko modurik eraginkorrena”, irakurri daiteke kontra-gailurraren kari sorturiko webgunean. Munduko agintariak kontrako zentzura doaz: lurrarekilako lotura moztu, erbesteratu, haien autonomia suntsitu eta sistema merkatal eta monetarioaren menpe ezarri. “Kolonialismo berdea” terminoa erabilia da joera honen izendatzeko. Gainera, okerrena da behin eremua lapurtuz gero, gehienetan bertaratzen direla bestelako herritarrak: turistak zein estraktibismoan dabiltzan multinazionalak.

“Naturan oinarrituriko soluzioen” tranpa legala

Sistemak bere horretan segitzeko bide gisa ikusten du lurrak babesteko estrategia hau Blancek: “Babesten dabiltzanak dira suntsitzen dabiltzan berak. Hori da garapen iraunkorraren inkoherentzia. Ez dute lortzen haienean suntsituriko natura salbatzen, eta horregatik salbatu nahi dute han, Hegoan”. “Naturan oinarrituriko Soluzioak” deitu multzoan sartzen da sailkapen hau. Lehen aldikoz 2009an erabilitako nozioa, 2015eko COP21 topaketaz geroztik txertaturik dute desafio ekologikoari aurre egiteko estrategian, ekosisteman oinarritzen den soluzio multzo hau. Baina greenwashing edo zuriketa berdea dugu hau, naturari prezio bat jarri eta konpentsazio mekanismoari esker, Hegoko egitasmo berde hauen garapenari esker, Iparrean logika kutsatzailearekin segitu dezaketelako multinazionalek.

Hori jakinik errazkiago ulertzen da nolatan planeta hezur-muineraino ustiatzen dabiltzanek sostengatzen duten planetaren herena babesteko neurria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


2025-01-27 | Julene Flamarique
Energia berriztagarriak fosilei gailendu zaizkie EBko energia elektrikoaren sorkuntzan 2024an

Gasetik sortutako elektrizitate ekoizpena bosgarren urtez jaitsi da, eta jatorri fosileko elektrizitate sorkuntza orokorra minimo historikoan dago, Ember erakundearen European Electricity Review txostenaren arabera.


Ureztatu neguan

Otsailean, neguaren erdigunean gauden honetan, lehentasuna  gorputza ondo ureztatua edukitzea da. Intxaurrondoa egiten ari den bezala: sustraiak neguan  biltegi gisa erabiltzen ditu, sustrai motz eta lodiak behar ditu, ura eta lurreko mantenugaiak biltzeko.


2025-01-27 | Jakoba Errekondo
Txerriaren belarrak

Txerri-hiltze sasoia da negua. Hotzak beroarena errazago kenduko dio. Guri ere txerriez hitz egiten dugunean beroarena behinik kenduko baligute!


2025-01-27 | Garazi Zabaleta
Hazi sarea
Herriko haziak biltzeko eta zabaltzeko tokia Itsasun

Urteak daramatza Ipar Euskal Herriko Biharko Lurraren Elkarteak (BLE) bioaniztasun landatuaren inguruan lanean. “Hainbat proiekdu ditugu abian, eta horietako bat baratzeko hazien ingurukoa da”, azaldu du Nico Mendiboure Hazi Sareko kideak. Duela lau bat urte hasi... [+]


Itxura ahuleko ehiztari ahaltsua

Gaur egun Lur planetan bizi diren intsekturik handienek 30 cm inguruko tamaina izan dezakete, gizaki baten seiren bat, gutxi gorabehera. Horien artean daude tximeleta eta sits erraldoiak edo kakalardo potoloak. Halako izaki harrigarrien aurrean nola bada erreparatu lau... [+]


Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


AHTk Arabako nekazal lurren desjabetze handia ekarriko duela salatu dute

Añana eta Trebiñuko kuadrilletako ordezkariek eta Arabako nekazari eta abeltzainek salatu dute "mespretxu instituzional izugarria" jasaten dutela AHTren lanak direla-eta. Denera bi miloi metro koadrotik gora "lur emankor" desjabetuko dituzte... [+]


Karbono biltegi izateari utzi dio Artikoko tundrak

AEBetako Ozeanoko eta Atmosferako Administrazio Nazionalaren (NOAA) ikerketaren emaitza zabaldu du Nature Climate Change aldizkariak: bereganatzen zuen karbono dioxido eta metano kopurua baino gehiago isurtzen du orain tundrak.


Esa-ko urtegiaren handitzea
Apurketaren mamua beti hor

Valentziako tanta hotzaren ondoren hondamendiaren itzala beste leku batzuetara ere hedatu da: zer gertatuko litzateke horrelako denborale erraldoi batek Esako urtegi handitua kolpatuko balu? Eutsiko ote lioke presak? Urak gainezka egingo ote luke? Galderak hor daude eta... [+]


2025-01-22 | Leire Ibar
Brasilgo suteek 2024an suntsitutako eremua Italiaren azalera baino handiagoa izan da

Brasilen suteek 30,86 milioi hektarea baso eta eremu natural suntsitu zituzten iaz, Italia osoaren azalera baino gehiago. Suteek %79ko igoera izan zuten 2023arekin alderatuta, Fire Monitorren ikerketa batek agerian utzi duenez.


2025-01-22 | Julene Flamarique
Martxan da Errobiko hezegunea “Natur Erreserba Nazional” gisa izendatzeko proiektua

Lapurdiko hezegunea funtsezkoa da biodibertsitatearen biziraupenerako. Proposamena eremuan zabaldu dute eta Errobi inguruko sistema hidrauliko osoa barnean izango luke; Baionako, Angeluko, Basusarriko, Milafrangako eta Uztaritzeko Aturri ibaiaren ibaiadarrak, esaterako. Bost... [+]


2025-01-22 | Sukar Horia
Semaforoa vs. herritarrak

Zirkulazioan lehentasunek garrantzi handia dute. Gidatzeko ikasten dugun lehen gauzatakoak dira: biribilguneak eta STOPak menperatu ezean nekez lortuko dugu gidabaimena.

Hala ere, lehentasunak ez dira kontu neutroak, eta historiak eta interes kontrajarriek aldatu izan... [+]


2025-01-22 | Estitxu Eizagirre
Arabako Mendiak Askeko kide bat isuna ordaintzera behartu dute Mozal Legea aplikatuta

2024ko urriaren 29an epaiketa izan zuen Arabako Mendiak Aske taldeko kide batek, 2022ko otsailean jaso zuen isunaren harira. Isuna ordaintzera zigortu du epaileak Mozal Legea aplikatuta. Iturrietako mendietan oinez zihoazen, lehen mendi martxa antolatzeko prestaketa lanetan,... [+]


Eguneraketa berriak daude