1950ean naturalki momifikatutako gizon baten gorpua aurkitu zuten Tollunden, Jutlandiako penintsulan. Teknologia berriei esker, 2.400 urte inguruko momiaren urdailean topatutako arrastoak aztertu berri dituzte.
Tollundeko gizonak hil baino ordu batzuk lehenago garagarrez, astapiperrez eta lihoz egindako ahi moduko bat jan zuen. Animalia gantz arrastoak ere topatu dituzte, ziurrenik arrainarenak, eta horregatik uste dute dieta nahiko nutritiboa zeukala.
Elikadura egokia bai, baina osasun eta higiene balditza kaxkarrak zirela ere ondorioztatu dute, urdailean tenia arrastoak eta trikozefalo eta zizare arrautzak ere aurkitu dizkiotelako.