Musikariak zezen plazan


2021eko irailaren 07an

Abuztuko lur eta kultur lehorteari aurre egiteko iraila euritsu hasi da gurean eta berarekin batera heldu da Belako taldearen dokumental iragarpena. 2020ko pandemia garaietan egindako autozinema biran grabatu zuten eta aurtengo Donostia Zinemaldian egingo dute estreinaldia. Mungiako laukoteak COVID-19aren pandemia hasi zenetik jakin izan du egokitzen, eta, dokumentalean ikusiko dugun bezala, zuzeneko kontzertuetan ere haien onena ematen jarraitu dute unean uneko neurriekin bazen ere. Horren erakusgarri da Gasteizko “ez-jaietan” eskainitako kontzertua.

BELAKO
Noiz: abuztuak 7
Non: Gasteizko Iradier Arenan

Kultura-industria jasaten ari den amesgaiztoari irtenbide txiki bat emateko proposamena da Kultura Bizia dinamika. Kultura modu seguru eta kontzientean gozatzeko bost hilabetez hainbat ekimen antolatu dute Gasteizko Iradier Arenan. Besteak beste, ZOO, Izaro, The Baboon Show, Ene Kantak, Tremenda Jauria, eta abuztuaren 7an taula gainera igo ziren Belako eta Niña Coyote eta Chico Tornado.

Argazkia: Dospordos

Ia inoiz zezenik egon ez den plazan dago oholtza, erabilera anitzeko eraikina izan behar zuenak ez du ia erabilpenik izan azken urteetan. Pandemia etorri eta kultur eremuko hainbat eragile elkartu behar izan da diru publikoarekin kudeatutako esparruari erabilera emateko. Baldintzek ekitaldietarako egokituta behar zuten izan, baina dena nahi izateak azkenean ezer ez izatea ekarri du. Beroa eta soinu eskasa dira kontzertuetan sufritzen diren albo kalte nagusietako batzuk, eta ez dugu ahaztu behar eraikin moderno eta berri bati buruz ari garela.

Niña Coyote eta Chico Tornadok eman diote hasiera Zeledonen jaietako egunari. Transmititutako indarra eta elkar ulertzeak berotu du giroa, nahiz eta ikusleriaren ipurdiak ez diren aulkietatik altxatu. Belakori eskainitako azken abestiaren atzetik sartu da agertokira laukote gaztea eta 2020. urtean argitaratutako Plastic Drama albumeko punk-rock doinuekin hasi dira, baina laster agertu dira Hegodun Baleak, Hamen eta Render me numb bezalako abesti ezagunak.

Gaueko iluntasuna sartu da erabilera anitzetarako zuzenduta dagoen plazako kristal gardenetatik. Cris abeslariaren XL alkandora zuriak, biker beltzek eta ezpain gorriek gidatu dute gaurko kontzertu berezia. Aurtengo “ez-jaiak” ezberdinak izan dira, baina behintzat iaz izan ez zen eskaintza kulturalaz gozatzeko aukera txikia izan dugu, ea hurrengo urtean zutik eta beldurrik gabe dantzatzeko aukera dugun.

Dospordos-en argazkiak:
 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Hiuzz + Bloñ + Adur
Lete ravero bat Iruñean

Hiuzz + Bloñ + Adur
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Iruñeko Aitzina tabernan (Egun Motelak kolektiboa).

--------------------------------------------

Larunbat goiza Iruñean. Neguko eguzkitan lanera doazen gizon –eta ez gizon– bakarti batzuk... [+]


Analisia
Nostalgiari ‘sold out’

Gauzak ez dira izatez errazak, eta, izango da batagatik edo besteagatik, baina, azken boladan, mingainari behar baino gehiagotan egin diot kosk bi kontu hauengatik: sold out-aren kultura eta FOMOa –azken hori agian azaldu behar da, ez baita hainbestetan esana: esperientzia... [+]


Emeadedei + Mahl Kobat
Gutaz ari dira

EMEADEDEI + MAHL KOBAT
NOIZ: otsailaren 2an.
NON: Zuiako gaztetxean, Murgian.

----------------------------------------------------

Iazko irailaren 20an izan genuen lehen aldiz musika kolektiboaren berri, sortu berri zuten sare sozialeko profilean: “Hemen da Hil da... [+]


Arabako musika kolektiboak
Guk geuk, geure erara

Kolektiboki antolatzeko grina aspalditxotik gorpuztu da, besteak beste, kulturaren esparruan. Jendea batzeko abaguneak dira kontzertuak, eta horregatik, musika kolektiboei egingo diegu txokoa erreportaje honetan. Gaia hain zabalean hartu ordez, Araban ipiniko dugu fokua,... [+]


Zenbat dira 30 urte?

Dena
NOIZ: urtarrilaren 18an.
NON: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

----------------------------------------------

Galdera bat dabilkit buruan azken aldian: zenbat aldatzen dira gauzak 30 urtetan? Bai, irakurle, asmatu duzu: hiru hamarkada bete berri ditut. Laugarren... [+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


2024-12-23 | Ahotsa.info
“HTX-k bukatzen du bere zikloa, baina oraindik daude borrokatzeko eta aldarrikatzeko motiboak”

HTX ROCK jaialdiaren azken-aurreko edizioa izanen da abenduaren 28an, eta Atarrabiako herrian ospatuko den azkenekoa, alegia.


Eguneraketa berriak daude