Ezer aldatu gabe, legeak ez du lehen bezalako baliorik

  • Gauzak ez dira besterik gabe gertatzen. Hizkuntza minorizatuen aldeko aktibistek argi diote: auzitegien interpretazioak aldatu eta hizkuntza gutxituak are gutxiagotuak geratu dira. Ez dago oinarrizko babesa eta ziurtasuna emango duen legerik.

Maiatzaren 22an Kontseiluak eta beste hainbat eragilek elkarretaratzea egin zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Argazkia: Marisol Ramirez / Foku.
Maiatzaren 22an Kontseiluak eta beste hainbat eragilek elkarretaratzea egin zuten EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Argazkia: Marisol Ramirez / Foku.

Udaltzainak bikoteka badabiltza, zertarako ezagutu beharko ote dute biek bertako hizkuntza? Izan ere, euskaraz komunikatu nahi badu herritar batek, horretarako dago euskaradun agentea. Eta gazteleraz komunikatu nahi izanez gero, posible da bitako edozeinekin hitz egitea. Honek beste ertz batera ere badarama kontua: zein hizkuntzatan hitz egingo duten udaltzain horiek beraien artean. Horixe da Irunen gertatu zena pasa den udaberrian: EAEko auzitegiak esan zuen “diskriminazioa” zela udaltzain guztiek euskara jakin behar izatea. Lasarte-Orian, berriz, ezin diseina daiteke udaletik, uda sasoiko haurrentzako aisialdia euskara hutsezkoa izatea. Euskararen sustapena baino, gaztelerarekiko “bazterkeria” zela ebatzi zuten iaz.

Orain, uztailaren erdialdean jakin da, udaletako dokumentu guztiak gutxienez gazteleraz idatzi behar direla. EAEko Udalen Legea garatzeko Eusko Jaurlaritzak 2019an onartu zuen dekretua auzitan jarri zuen Vox alderdiaren helegite batek. Artikulu batek zehazten du toki erakundeetako zenbait agiri euskaraz idatz daitezkeela, baldin eta, erakunde barruan, “euskara ezagutzen ez duen kideren bat egon eta bere eskubideak urratzen ez badira”. Salbuespena adierazten duen artikulu horrek ez du baliorik, antza. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren arabera, “gaztelaniaren erabilera mugatu eta libreki erabiltzeko eskubidea urratu” dezake dekretuak.

Ez da kasu isolatua. Auzitegiren batek EAEko hainbat udal ordenantzatan esku hartzea, ez da euskararekin soilik gertatzen den afera; ez dute hala sinesten behintzat Valentziako Hizkuntza Eskubideen Katedran. Horko kide da Paul Bilbao, Euskalgintzaren Kontseiluko lehendakaria: “Ez da gauza bera EAEn, Nafarroan, Valentzian edo Katalunian ezarrita dagoen hizkuntz-politika, baina uste dugu marko juridikoa bera dela”.

Errepikatzen den joera

Irungo eta Lasarte-Oriako kasuak gogor salatu ziren hainbat forma eta agertokitan. Egoeraren larritasuna azaltzeko, batez ere. Baina bai Kontseiluan eta bai aipaturiko katedran uste dute zerbait gehiago dagoela horren atzean. Nolabaiteko joera bat, ezkutuko estrategia baten emaitza. Izan ere, Bilbaoren ustez, “harrigarria” eta aldi berean “joera horren erakusle” da Irungo Udalarekin gertatu zena: urteak dira EAEn euskararen jakintza eskakizuna egiten dela administrazio publikoan lan egiteko. Eta legedia ez da aldatu.

Halako erabakien atzean, botere juridikoak azken hitza nork duen “gogorarazteko beharra edota nahia” duela adierazi du Bilbaok, auzitan jartzen baitu udalaren eskumena. “Auzitegiak esan beharko luke ea harturiko erabakia legearen araberakoa den ala ez. Orain arte legezkoa izan da, baina 2021 urtean kasu zehatz bat gertatu da eta, hortik, teoria bat eraiki dute”, azaldu du. Auzitegia hizkuntz eskubideak epaitzera  “sukalderaino” sartu dela dio.

Hainbat eragilek dio botere juridikoen joera Katalunian hasi zela autonomia estatutuaren sententziarekin

Sarritan errepikatu eta aldarrikatu ohi da euskarak lege-babesa indartzea beharrezko duela, eta Bilbaok hala izan behar duela uste du, baina bada nolabaiteko aterkia, berez, goragotik datorrena. Duela jada hogei urte sinatu zuen Europar Batasuneko Kontseiluak hizkuntza minorizatuei buruzko Eurogutuna eta, helburua, une hartan, hizkuntza hegemonikoek hizkuntza gutxituak ez zapaltzea zen. Ordutik, estatu bakoitzaren betebeharra da bere mugatan bizi diren hizkuntzak bultzatzeko ekimenak legez babestea. Tartean, bada espresuki aipaturiko Lasarte-Oriako zein Irungo kasuak saihestu behar lituzkeen puntua, zeinak dioen, “hizkuntza gutxitu baten aldeko neurriak ezin daitezkeela hartu hizkuntza hegemonikoarekiko diskriminazio gisa”.

Legedia onartu zenetik, hiru edo lau urtero balorazio-ziklo bana egin da –orotara sei–, eta Espainiar Estatuari dagokion txosten guztietan, zera azpimarratu edota eskatu da: “Kartaren 9. artikuluan jasotako konpromisoak aplikatzen direla ziurtatzeko, behar diren neurri juridiko eta praktikoak hartzea, eta, bereziki, Gutunaren 9. artikuluaren aplikazioak eragiten dien autonomia erkidegoetan, eremu horretan lan egiten duten langileen ehuneko egoki batek dagozkion hizkuntzen ezagutza praktikoa izatea”. Zehaztapenak, zuzenki, Espainiako Konstituzioaren 148. artikuluko 1.17.ari egiten dio erreferentzia, bertan adierazten delako autonomia erkidego bakoitzari dagokiola “bertako kultura, eta baldin balego, hizkuntza ere bultzatzea”. Espainiak ez ditu inoiz ere bete gutunak adierazitako eskakizunak; gogorarazi bai, baina Europak ez du esku-hartzerik egiten.

Kataluniako Estatutua, hastapen

“Auzitegien joera hau salatzea ez da Euskalgintzaren Kontseiluak bakarrik egiten duen irakurketa”, dio Bilbaok. Espainiako Estatuko beste hizkuntza gutxituek ere pairatzen dute halako jazarpena; hala kontatu du Anna Maria Pla hizkuntzalari kataluniarrak eta Valentziako Hizkuntza Eskubideen Katedrako kideak. Biek ala biek nahiko sentsazio argia dute trantze guztia Katalunian hasi zela, autonomia estatutuaren sententziarekin. Generalitateak prestatutako testuak argi asko zioen katalana lehenetsiko zela gazteleraren gainetik eta hori ez zitzaion askorik gustatu Espainiako Auzitegi Gorenari. Konstituzioaren aurkakotzat jo zuten, oinarri-oinarrizko puntua, 3. artikulua, urratzen zuelako; izan ere, gaztelera da Espainiako hizkuntza ofiziala, denek ezagutu behar dutena. Gainontzeko hizkuntzak “aberastasuna” dira.

Joera orduan indartu zela dio Plak. Eta behin bidea irekitzen hasita, inertziari jarraitzea askoz ere errazagoa da. Orduz geroztik, hizkuntza gutxituen aldeko neurri proaktiboak hartzen ahalegindu direnean, sarri, auzitegiek muga jarri diete. Eta ez ziren, soilik, zenbait gertakari esporadiko: Kataluniako hezkuntza sistema eta murgiltze eredua zalantzan jarri zuten. Katalana lehenetsiko zela ulertzera eman zezakeen ideia orori hegoak moztu zizkioten, eta hezkuntza sisteman jarri zen, oro har, fokua. Ciudadans alderdiak diskurtso politikoaren zentroa bertan jarri zuen, gaztelera “erabat baztertuta” zegoela argudiatuz. Plaren ustez, alderdi katalan nazionalisten partetik, borondate politikorik ez dagoela adierazi du, eta ez du uste ezta ere, Espainiako Estatuan, agenda publikoan dagoen gaia izan gabe, alderdi nazionalistek epe motzeko jardunean oposizioa indartuko dutenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Nafarroako Gobernuak administrazioan sartzeko euskara baloratzeko merezimenduen dekretua onartu du

Premiazko txostena eskatu dio Nafarroako Kontseiluari. Behin betiko onartzeko aurretiazko urratsa da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak aurreko dekretuaren zati batzuk baliogabetu eta bost urtera.


2024-09-25 | ARGIA
Epaiketak euskaraz egin ahal izatea bermatu behar duela esan dio Europako Kontseiluak Espainiari

Justizian, osasungintzan eta gizarte zerbitzuetan euskara bermatu dadin, zerbitzu publikoak euskaraz jaso ahal izan daitezen, Nafarroako zonifikazioa amaitu dadin eta ETB3 Nafarroa osoan ikus dadin neurriak hartzeko eskatu dio Espainiako Gobernuari Europako Kontseiluko Adituen... [+]


EHUn euskaraz ikasi nahi eta gaztelaniaz egitera behartuta

Filosofiako laugarren mailan, EHUn, nahitaez ikasgairen bat gaztelaniaz hautatu behar dute ikasleek, ez baitago nahikoa ikasgai euskaraz. Gaztelaniazko ikasleek ez dute arazo hori, eta bitxia da, euskarazko ikasle gehiago dagoelako gaztelaniazkoak baino. Beste karrera batzuetan... [+]


2024-09-19 | ARGIA
Hizkuntz eskubide urraketen aurrean “desadostasuna agertzeko” elkarretaratzea deitu dute Kontseiluak eta Bagerak Donostian

Irailaren 18koa da azken sententzia: Donostiako udaltzaingorako lanpostu deialdiaren euskara eskakizuna atzera bota du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Euskalgintzaren Kontseiluak eta Donostiako Bagera Euskaltzaleen elkarteak elkarretaratzea deitu dute Donostian, Alderdi... [+]


2024-09-13 | ARGIA
Tematzearen emaitza: errepide seinaleak euskaraz

Herritarrak eskatzen du seinaleak euskaraz jartzeko. Gobernuak erantzuten dio legeak ez duela horretara behartzen. Behatokiak erantzuten dio, legeak ez badu derrigortzen ere, euskaraz jartzeko debekurik ez duela. Gobernuak bereari eusten dio. Alabaina, herritarrak tematzen dira... [+]


Gorputz hotsak
“Oso arriskutsua da pentsatzea edonork irakatsi dezakeela zeinu hizkuntza”

Sarean lan egiteko elkar entzutea eta errespetatzea “nahitaezkoa” da Aitor Bedialaunetarentzat (Ondarroa, Bizkaia, 1991). Euskal Gorrak, Pertsona Gorren Elkarteen Euskal Federazioko presidentea zeinu hizkuntzaren kalitatea zaintzearen garrantziaz mintzatu da. Salatu... [+]


2024-09-11 | ARGIA
Euskararen aldeko ekintzengatik zigortu du Gorka Torre Baionako auzitegiak

Euskaraz deklaratzea ukatu dio epaileak, eta erabaki du ez parte hartzea bere aurkako epaiketan. Auzitegi kanpoan babesa ematera joandako hamarnaka euskaltzaleren aurrean desobedientziarako deia egin du Torrek. Guztira 3.268 euro ordaintzera zigortu dute.


2024-09-06 | ARGIA
Udaltzain guztiek euskaraz jakitea eskatu du Kontseiluak, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziari erantzunez

2021ean EAEko udaltzain laguntzaileentzako lan-poltsa bateratua osatu zuten. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du orduan ezarritako hizkuntza eskakizuna, B2 maila, alegia. Hizkuntza eskakizuna “neurrigabea” dela argudiatu du. Kontseiluak adierazi du EAEko udaltzain... [+]


Donostiako autobus gidari baten jarrera euskarafoboa salatu dute

Donostiako autobus gidari batek maiatzaren 2an, bere hizkuntza eskubideak urratzeaz gain, erantzun euskarafoboa bota ziola salatu du herritar batek. Gertakari horren berri Hizkuntza Eskubideen Behatokiak eman du. ARGIAk pertsona horrekin hitz egin du, zer gertatu zen jakiteko.


2024-06-06 | Euskal Irratiak
Laborantza lizeoetan euskaraz ikasteko aukera ezbaian Parisen

Laborantza lizeoetan tokiko hizkuntzetako irakaskuntza sailen sortzea eztabaidatua izan da frantses legebiltzarrean. Legearen zuzenketa proposatu du Iñaki Etxaniz legebiltzarkideak.


Sugoi Etxarri Zabaleta, EHE-ko kidea
“Euskararen borroka gaztetzen ari da, oso azkar”

Euskal Herrian Euskarazek apirilaren 22tik 28ra egingo du lehen aldiz Harrotze Astea. EHEk bost ekintza nazional prestatu ditu, eta hortik aurrera, herriz herri hainbat dinamika antolatuko dituzte euskaltzaleek. Sugoi Etxarri EHEko kidea elkarrizketatu dugu. Haren ustez,... [+]


Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


Eguneraketa berriak daude