Zutabe hau sinatzen dudan azkena da, astekari honek idazten jarraitzeko aukera eskaini badit ere. Argi utzi nahi dut guztiz eskerturik nagoela Argiak bere familian hartu ninduelako, nire egoera pertsonalagatik beste hedabide batean idazten jarraitzea ezinezkoa zitzaidanean. Pello Zubiria orduko zuzendariari esker, duela 25 urte hasi nintzen hemen. Orduz geroztik, askatasun osoz idazten aritu naiz astero gai sozioekonomikoei buruz, hainbat atal eta formatutan, azkena hemen, zutabe honetan.
Nire asmoa beti izan da gizarte kapitalista honen ondorioak agerian uzten dituzten datu objektiboak ematea, Hegoaldearen eta Iparraldearen artean bananduta dagoen eta bere subiranotasuna bilatzen duen herri bati ekarpena eginez. Egoera bidegabeak salatzeaz gain, kontzientzia herrikoia, antikapitalista, solidarioa, feminista eta ekologista sortzeko datuak eman nahi izan ditut, horrek borrokatzera eramango gaituelakoan, gizarte hobe, igualitario, berde eta solidarioagoa lortzeko.
Nahiago nuke nire asmoak balio izan badie irakurleei zorroa arrazoiez bete eta bakoitzak bere postutik borrokan jarraitzeko, jendarte burujabe eta justuago baten alde, beste herriekin eta pertsonekin elkartasunean
Saiatu naiz ikusarazten ekonomia ez dela zenbaki eta estatistika hutsak biltzen dituen zerbait, ez dagoela BPGa, inflazioa, fiskalitatea, zorra, defizit publikoa eta antzeko adierazlez soilik osatua. Milioika emakume eta gizonek jasaten dituzte hitz horien ondorioak: langabezia, gizarte-bazterketa, pobrezia, soldata prekarioa, laneko segurtasun falta, lanbide-gaixotasunak, soldata arrakala, miseriazko pentsioak, hipotekak, lurralde-banaketa... hori guztia ere badago atzean.
Nahiago nuke nire asmoak balio izan badie irakurleei zorroa arrazoiez bete eta bakoitzak bere postutik borrokan jarraitzeko, jendarte burujabe eta justuago baten alde, beste herriekin eta pertsonekin elkartasunean.
Orain amaitzen dudan bide honetan, ziur akatsak eta huts egiteak ere izan ditudala. Barkatu. Agur eta eskerrik asko irakurle, lankide eta lagunak.
Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]
Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez.
%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.
Ikerketa parte-hartzailea eta gogoetatsua bultzatzen du Biharamunen Lantegia kooperatibak, eta zientzia eta ikerketa herriarengana hurbiltzeko lan egiten du. Duela urte eta erditik egoitza Bidarten dauka, eta Institut Curie-rekin elkarlanean Iker Herria ikerketa zentroa sortzeko... [+]
Txotx denboraldian eredu ekologikoan ekoiztutako Euskal Sagardoaren eskaintza izango da hainbat sagardotegitan, eta hura bistaratzeko, Jatorri Deiturak eta ENEEK-Ekolurrak kupeletan paratzeko euskarria aurkeztu dute.
Inbertitzailerik agertu ezean, Iruñeko Merkataritza arloko lehen epaitegiari egin dio proposamena Molins eta Andres abokatu bulegoak, Altsasuko enpresaren hartzekodunen konkurtsoko administratzaileak. Dumarey Belgikako taldeak fabrika erosteko saiakerak egin... [+]
“Ez dugu gerraren aurrean etsi nahi, ez dugulako hilerrietako bakea nahi”, dio manifestuak, eta agintariei irtenbide politiko baten alde lanean jartzeko eskatu diete. Sinatzaileen artean daude Delàs institutua, Gernika Gogoratuz edo Ongi Etorri Errefuxiatuak... [+]
Nortasuna Sarean jardunaldien 10. edizioa egingo dute asteazken honetan Donostiako San Telmon, KomunikaziONA bideguruatzean izenburupean. Egungo komunikazio joerak aztertu eta "alternatiba osasuntsuagoak" topatzen saiatuko dira. Hainbat hizlari gonbidatu dituzte, euren... [+]
Horrela adierazi du Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak.
Espainiako hedabideetan aurkitu dugu albistea, salaketa egin dutela Fotocasa eta Idealista etxebizitza-atarien kontra, prezioak manipulatzen dituztelakoan. Salaketan ez dugu manipulazioaren deskribapen zehatzik aurkitu, baina Ameriketako Estatu Batuetan agertu den salaketa... [+]
Non daude talka handienak eta zenbateraino dago gertu akordioa, EAEko hezkuntza publikoko irakasleentzat? Greba ziklo luzeari amaiera emateko sukalde lanaren eta gakoen inguruan mintzatu gara, STEILASeko bozeramaile Haizea Arbiderekin. “Grebak bertan behera utziko... [+]
Orain dela 20 bat urte, berrikuntzaren inguruan master bat egin nuen. Bertaraturiko gonbidatu batek esan zigun gizakion historian berrikuntza teknologikoaren eragile handiena gerra izan zela. Gerra, halaber, eragile handia da botere harremanen berrikuntzan.
Berrikuntzaz ari... [+]
Defentsarako gastua handitzeko Europako herrialdeen apustuaren atzean, asko dago propagandatik, eta askoz gehiago interes ekonomikotik. Kontrakoa sinetsarazi diguten arren, XVIII. mendean Ingalaterran Industria Iraultza jaio zenean, armak eta gerra izan zituen oinarri, eta ez... [+]
Astelehen arratsalde-gaueko negoziaketa bilera luzearen ostean aurreakordiorik lortu gabe, EAEko hezkuntza publikoko irakasleak grebara deituak izan dira berriz ere; urtea hasi denetik bosgarren greba eguna izan da asteartekoa. Lanuzteek %75eko jarraipena izan dutela adierazi... [+]