Dorleta Mikeok esango digu elkarrekin baina nahastu gabe bizi garela, ez dagoela bizikidetzarik bertakoen eta beste jatorri batzuetatik etorritako familien artean. Mikeo eta Lola Boluda Donostiako Egia auzoan, Aitor ikastolako jolastokian, abiaburua izan zuen egitasmoa garatzen ari dira gaur egun: Ongi etorri eskolara, kulturartekotasuna ardatz duen programa.
Arratsaldeko lau eta erdiak dira eta gurasoak haien haurrekin ikastetxeko jolastokian gelditu dira eskolak bukatu ondoren. Guraso euskaldunak euskaldunekin daude; Hego eta Erdialdeko Amerikakoek beste talde bat osatu dute; Asiatik etorritako familiak, mongoliarrak, indiarrak, txinatarrak... desagertu dira. Ez da irudi arrotza, makina bat ikastetxetako eta jolas parkeetako egunerokoa da. Donostiako Egia auzoan Aitor ikastola dago eta kontatu berri duguna gertatzen ari zitzaiela konturatu ziren han. Beste jatorri batzuetako familiak geroz eta gehiago ari ziren eskolan matrikulatzen eta harremanak deskribatutakoak bezalakoak ziren. Zerbait egiteko beharra sentitu zuten eta kulturaniztasuna landuko zuen batzordea sortu zuten gurasoek. 2014-2015 ikasturte hartan Familia laguna programa (ikus 36. orrialdean) jarri zuten abian. Dorleta Mikeo eta Lola Boluda gurasoak izan ziren bete-betean programa garatzen hasi zirenak, konturatu ziren arte modu boluntarioan aritzeko denbora asko eskatzen zuela.
Donostiako Udalari programa aurkeztu zioten, dirulaguntzaren bat lortzeko asmotan. Proposamena oso interesgarria iruditu zitzaion eta Mikeo eta Boludarekin harremanetan jarri zen. Gurasoentzako programa izan behar zuena, hezkuntza komunitate osoak lantzekoa bihurtu zen 2016an (Ongi etorri eskolara) eta Udalak diruz babestuta Donostiako hainbat ikastetxetan abian jarri zen. Mikeok eta Boludak Elkarrekin kooperatiba sortu zuten hartutako bide berriari ekiteko. Ondoren, Donostiako hainbat ikastetxetan hasitako bidea beste hainbat udalerritara zabaldu da, Zarautzera, Ordizira eta Andoainera.
Ongi etorri eskolara egitasmoak hiru helburu ditu. Lehen helburua, ikastetxean izena eman duten familiei sostengua ematea da, harrera egokia egitea. Bigarren helburua eta nagusia, ikastetxeko kulturaniztasuna lantzea da. Denen kulturak ezagutu eta denei balioa eman. Programak Kanadako eredua du oinarrian eta hala azaldu digu Mikeok: "Kulturaniztasuna kudeatzeko eredu asko daude, apartheida ere bada eredu bat eta Frantziako eredu asimilazionista beste bat da". Kanadako ereduaren ezaugarri nagusia da etorri direnek eta lehendik hemen daudenek ahalegina egin behar dutela bizikidetzarako. Etortzen direnek nahitanahiez egiten dute ahalegina, baina gehienetan datorrenari baino ez zaio eskatzen saiatzea. Eredu honetan pertsonek elkar aurkitu behar dute, elkarrekin harremanak sortu, kontuan hartuta bakoitzak bere ibilbide kulturala duela. Batak bestea epaitzetik elkarrenganako enpatia eskatzen du. Mikeok gaur egungo egoera honela deskribatu du: "Koexistentzia egoeran gaude, bizilagunak izan gaitezke, seme-alabak eskola berera eraman ditzakegu, baina ez dugu elkar ezagutzen. Bata besteari bizkarra emanda bizi gara". Eredu horretan kulturak parez pare jartzen dira eta elkar ezagutzen hasten dira. Gero oztopoak etorriko dira, aurreiritziak, estereotipoak... eta horiek gainditzeko moduak aurkitu beharko dira.
Komunikazio hizkuntza euskara ez bada ere, familia laguna euskarara gerturatzeko hainbat praktika lantzen dituzte
Hirugarren helburua familiak euskarara eta euskal kulturara gerturatzea da. Haurrak D ereduan ari dira, baina familiek oso urrun dituzte hizkuntza eta euskal kultura. Mikeori galdetu diogu ea nola kudeatzen duten hizkuntzaren gaia, izan ere Familia laguna programak familia euskalduna eta beste jatorri bateko familia jartzen ditu harremanetan eta komunikazio hizkuntza ez da euskara: "Denok egin behar dugu ahalegina. Euskaldunok urte asko daramatzagu euskaraz bizi ahal izateko bidea jorratzen, baina aldi berean, ikusten genuen hori gauzatu daitekeen lagun esparruari baino eusten ez bagenion gure eremutik kanpo uzten genituela gainerakoak. Esaten badugu ez dugula parte hartuko Familia laguna programan euskara ez dagoelako bermatuta, besteak kanpoan utzi ditugu eta hala sentitzen badira ez dira gure hizkuntzara eta kulturara gerturatuko".
Beraz, harremanak gaztelaniaz, frantsesez edo ingelesez izango dira, baina familia euskaldunek jabetu behar dute harremanak egiteko modu hori helburu batzuk lortzeko estrategia dela. Komunikazio hizkuntza euskara ez bada ere, familia laguna euskarara gerturatzeko hainbat praktika lantzen dituzte. Adibidez, agurrak eta hitz solteak euskaraz erabiltzen hasten dira. Sarri kudeatu behar izan duten egoera ezaguna ere kontatu du Mikeok: guraso taldearen whatsappean mezuak euskara hutsean daudelako kexatu da guraso bat. Bada, ondoan duen guraso euskaldunaren lana izango da azaltzea zergatik eusten dioten euskarari, nola eremuz eremu euskarari eusten ez bazaio hizkuntza galduko den. Mikeok argi du halako arrazoiak azaltzeak duen garrantzia: "Horrelako egoeretan familiek sentitzen dute kanpoan utzi nahi dituztela. Horregatik, arrazoia azaltzea oso garrantzitsua da eta azaldutakoan oso ondo ulertzen dute. Baina norbaitek azaldu behar die! Bestela, aurreiritziak eta abar aktibatzen dira". Azalpenak ematea bezain garrantzitsua da euskaraz ulertu ez duenari itzultzen laguntzea edo itzultzaile neuronalaren berri ematea, adibidez.
Mikeok aitor du onena litzatekeela gurasoek euskara ikastea, eta batzuk hala egiten dute, baina bitartean pentsaera eta jarrera aldaketak antzematen dira gurasoengan. Euskararen inguruan jarrera positiboa baldin badute seme-alabei transmititzen diete. Mikeok lehen azpimarratu du zein garrantzi duen euskarari eusteko arrazoi sozial eta linguistikoak azaltzeak. Bada, bestelako argibideen berri ematea ere berebizikoa dela uste du, adibidez hainbat jatorritako familiak jabetu daitezela euskarak errazten duela haien seme-alaben aukera berdintasuna euskaldunen haurren parekoa izaten. Euskarak sozializazio prozesua erraztuko die, hizkuntza menperatzea ikasketetarako beharrezkoa da eta lan eremura jauzi egiteko balioko die.
Mikeok behin baino gehiagotan entzun du halako komentariorik gurasoren baten ahotik: "Guraso denak hor egoten gara eta bera izkin batean geratzen da". Ongi etorri eskolara programako arduradunak erantzuna prest du: "Eman dezagun Txinara joan naizela bizitzera. Zer egingo dut eskolako lehenengo egunean, ezagutzen ez ditudan gurasoengana joan eta esan 'Iepa! Ni Dorleta naiz, nahi duzue nire lagun izatea?'. Ez, ezta?". Lehendik bertan direnak ahaldunduta eta eremu erosoan jokatzen ari direla dio, gizarteak nola funtzionatzen duen badakite. Pertsona horri dagokio etorri berriarengana gerturatzea, hura ez da seguru sentitzen: "Haurrak ikastetxetik ateratakoan gurasoari esango diot 17:00etan plazan geratu garela. Hara etortzen bada taldea aurkeztuko diot. Gaztelania erabiliko dudala? Noski baietz, harengana heltzeko erabiliko dut eta euskaldunaren errealitatea ezagutarazteko. Malguak izan beharko dugu, gauza batzuetan amore eman beharko dugu , baina beti helburu batekin".
Mikeok uste du hainbat herrialdetan egoerak onera egiten ez badu jendeak hona etortzen jarraituko duela, haien seme-alabentzako etorkizun hobe baten bila. Gaia ez bada lantzen, gerora gatazka egoera konplexuak etorriko direla uste du eta saihestu nahi bada oraintxe lanean hastea beharrezkotzat du: "Elkarri begiratzen hasi behar dugu, elkarri kaixo esaten, elkar ezagutzen. Aurreiritziak puskatu behar ditugu, harremanetan jartzen garenean ez gara ari karitatea praktikatzen. Arratsalde pasa gaude gure etxean, txokolatea hartzen. Lagunak egiten ari gara".
2014-2015 ikasturtean jarri zuten abian Donostiako Egia auzoko Aitor ikastolako gurasoek. Ordutik aurrera, Elkarrekin kooperatibak Ongi etorri eskolara programaren barruan eskaintzen du hainbat ikastetxetan. Gela bereko familia euskalduna beste jatorri bateko familiarekin harremanetan jartzen da, familia lagun bihurtzen dira modu boluntarioan. Familia euskaldunak ikastetxean eta ikastetxea dagoen inguruan egokitzen lagunduko dio, azalduko dio nola funtzionatzen duen eskolak, gurasoei bidalitako oharrak interpretatzen lagunduko dio eta auzoko liburutegia erakutsiko dio, besteak beste. Hasieran jakintzaren noranzkoa alde batekoa izango bada ere, helburua da nork bere kultura, modu informalean, elkarbanatzea. Hasierako konpainiaren ondotik, garrantzitsuena elkar ezagutzen hastea da. Hurrengo pausoa izango da familia euskaldunak bere sare soziala familia lagunarekin elkarbanatzea, gelako edo parkeko gurasoak aurkeztuz eta zenbait kasutan baita kuadrillako eta familia-sarerako ateak ere zabalduz.
Familia lagunak erreferente izan daitezke beste askorentzat eta aurreiritziak eta estereotipoak apurtzen lagundu dezake. Dorleta Mikeok gertaera bat kontatu du hobeto azaltzeko: familia euskaldun batek askotan jasotzen zuen familia lagunaren haurra eskolatik ateratakoan, gurasoak ezin zuelako iritsi. Bada, familia euskalduna konturatu zen berak behar bera zuenean inoiz ez ziola eskatzen familia lagunari. Hala egiten hasi zen. Behin familia lagunak familia euskaldunaren umea parkera eraman zuen. Familia euskaldunari laster egin zion galdera beste guraso batek: "Zure umea hegoamerikar itxurako pertsona batekin ikusi dut parkean, zaintzailea kontratatu duzue ala?". Familia euskaldunaren erantzuna: "Nik haien haurra zaindu izan dut eta ez duzu halakorik pentsatu nitaz. Ez, ez da zaintzailea, lagunak gara".
Ba al dakizue frantses batzuk harritu egiten direla mugaren alde honetan ere euskaldunak bagaudela jakitean? Ba bai, harrigarria bada ere, behin, Donostian, frantses batzuei entzun nien sinetsi ezinik beren buruari galdetzen: “Saint-Sébastien est au Pays... [+]
Gasteizko 1 zenbakiko Auzitegi Kontentzioso-Administratiboak emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Lan poltsan parte hartzeko euskara maila altuenaren baliokide diren 3. eta 4. eskakizunak indargabetu zituen Gasteizko Auzitegiak.
25 bat eragilek adierazi diete elkartasuna apirilaren 11n Baionako auzitegian epaituko dituzten Intza Gurrutxaga eta Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideei. Egun batzuk lehenago, apirilaren 6an Baionan eginen den manifestazioan parte hartzeko deia ere luzatu dute.
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]
Eskolako zenbait gurasok euskalduntzeko egindako ahalegina ikusarazi, eta hezkuntza komunitatean euskararen aldeko jarrerak piztu. Helburu horiekin bultzatu du Autobiografia Linguistikoak ekimena Ramon Bajo ikastetxeko Basartea gurasoen elkarteak, Gasteizko Alde Zaharrean. Pozik... [+]
Harrera-herri euskaldun nola izan gaitezkeen galdetu zion Leire Amenabarrek bere buruari eta parean zituenei iaz, Gasteizen, harrera-hizkuntzari buruzko jardunaldietan, eta galdera horrexetan sakontzeko elkartu gara berarekin hilabete batzuk geroago. Amenabarrek argi du... [+]
Lagun asko sumatu dut kezkatuta euskaldun gero eta gutxiagok ahoskatzen duelako elle-a. Haur eta gazte gehienek bezala, heldu askok ere galdu du hots hori ahoskatzeko gaitasuna, idatzian ere nahasteraino. Paretan itsatsitako kartel batean irakurri berri dugu: altxorraren biya... [+]
Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin... [+]
"No entiendo, en castellano por favor" eta gisakoak ohikoak dira eskolako guraso Whatsapp taldeetan, baina Irungo Txingudi ikastola publikoan euskara hutsean aritzeko modu erraz eta eraginkorra dute, behar duenarentzat itzulpen sistema berehalakoa ahalbidetuta.
Etorkisuneku 01 izenarekin jardunaldia egingo da martxoaren 14an, datorren ostiralean, Errenterian. Badalabek eta TEKS elkarteak antolatuta "hizkuntzari eta komunitateari lotutako iruditeria eta diskurtsoak berritzeko proposamen bat" izango omen da. Badalaben egoitzan... [+]
Martxoaren 10etik 26ra izango da udaberriko kanpaina. 'Beste modura, denona de onura' lelopean arituko dira gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzeko, ager zonaldean euskara hauspotzen duten bitartean. Apirila amaieratik aurrera jasoko dira... [+]
Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak argi dio: ez ditu mediku euskaldunak aurkitzen, eta euskarazko osasun arreta ezin da bermatu mediku egoiliar (formazioan dauden espezialista) gehienak kanpotarrak direlako. Mediku euskaldunak bilatzea perretxikotan joatea... [+]
Euskarazko eskaintza handitzeko akordioa erdietsi dute EH Bilduk, PSNk, Geroa Baik eta Zurekin Nafarroak
Asteburu honetan hasiko da Gaztetxeak Bertsotan egitasmo berria, Itsasun, eta zazpi kanporaketa izango ditu Euskal Herriko ondorengo hauetan: Hernanin, Mutrikun, Altsasun, Bilboko 7katun eta Gasteizen. Iragartzeko dago oraindik finala. Sariketa berezia izango da: 24 gaztez... [+]
“Bi pertsona mota daude munduan: euskaldunak, batetik, eta euskaldunak izan nahiko luketenak, bestetik”. Gaztea zela, Mary Kim Laragan-Urangak maiz entzuten omen zuen horrelako zerbait, Idahon (AEBak), hain zuzen. Ameriketan jaio, hazi, hezi eta bizi izandakoak 70... [+]