Berrikuste bat

Bidea eta zauria | Antologia | Balea zuria, 2021.

Beste antologia alferreko bat, esango luke nonork. Unibertsitate esparruko lan zentzubako bat, agian. Poeten hautaketa ere duda-mudakoa, eta ikuspuntu partzial horrekin nekez atera daitekeela ondoriorik. Baina hara non, Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez-Miñambresen Bidea eta zauria, sei poeta (2000-2019), Balea Zuriak oraintxe argitaratu berria, begitandu zaigu ibilian egin ohi den geldialdi intelektual horietako bat: “Irakurtzen ari zaren lan honen iturria 2020aren hasieran Badajozen argiratzen den Sudoeste aldizkariko  zuzendari Antonio Sáez Delgadok egin zigun dei bat da”. Eta horrela, eleberri baten edo kronika baten hasiera.

Eta hari horri tiraka Jon Kortazar eta Paloma Rodriguez-Miñambresek hitzaurre aski interesgarria, datuz hornitua eta uneka harrigarria ondu dute bilduma honen iturri eta era berean helburu dena: “1980tik gaur arte, lau urtetan ez da poeten jaiotzarik erregistratu: 1987, 1989, 1992 eta 1995ean. Are tristeagoa, 2003 eta 2005 urteetan 1980tik aurrera jaiotako poeta multzoak ez zuen obrarik argitaratu”. Izan ere, autoreen ustez, poesia apurka-apurka itzaltzen ari den garra da Euskal Herrian, bere helburu nazional-berpizkundekoa, bere helburu apurtzailea, bere helburu estetikoa galduxe dituen adierazpidea izaki. Horri erantsiz gero kritika literario serio baten falta, bada, bistaratzen den panorama ez da oso itxaropentsua.

Dena dela, gero poetek hitz egiten dute: Peru Magdalena, Jon Benito, Hasier Larretxea, Ione Gorostarzu, Iñigo Astiz eta Beatriz Chivite. Lehen hirurak, agian, ezin ukitu litezkeen gauzetaz ari dira gehiago eta azken hirurak, beharbada, introspekzioa jazoeretan  bilatu-zaleak dira. Denak dira 1980tik aitzina jaioak, denak irakurri ditugu, denek dute bilatzen gu bat, denek amesten etorkizuna, su hori: “Muino urperatuak ikusten ditugu paisaian/ lurrean iragazten zaizkigun oinetakoak/ eta gure begientzat desagertu den kea” (Jon Benito, Aingurak erreketan, Susa, 2001). Edo Felipe Juaristik liburuko azken hitzean dioen legez, “unibertsoa hartu nahi dute”. Hona hemen gida antzeko bat bihar-etzi etorriko diren euskal poeta guztientzat.

Ezkerretik eskuinera Jon Kortazar, Peru Magdalena eta Paloma Rodriguez-Miñambres. Argazkia: Jon Urbe /Foku.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
2025-01-30 | Iker Barandiaran
Gure iragan eta oinarria testuinguruan

Fiesta y rebeldía. Historia oral del Rock Radical Vasco
Javier 'Jerry' Corral
Liburuak, 2025

------------------------------------------------

Javier Corral ‘Jerry’ EHUko Kazetaritzako lehen promozioko ikaslea izan zen, Euskal Herriko rock... [+]


Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Eguneraketa berriak daude