argia.eus
INPRIMATU
Ponpeia txiki bat Veronan
  • Veronako (Italia) Astra zinema-areto zaharrean berritze lanak egiten ari zirela, II. mendeko erromatar domus baten arrastoak topatu dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko uztailaren 06a

Luxuzko bizitoki pribatua zela diote arkeologoek, zementuzko zoruan berokuntza sistema zeukana eta freskoz apaindua. Eraikinaren estalkia egurrezkoa zen eta sute batean suntsituta geratu zela ondorioztatu dute ikerlariek.

Vesubioren errautsek Ponpeiako arrastoak gorde zituzten moduan, Veronako etxe horren hormetako margolanak sutearen errautsetan bikain kontserbatu dira. Horregatik diote arduradunek “Ponpeia txiki bat” aurkitu dutela.