Erronkaz beteriko garaia

Joan den udaz geroztik, ekonomiaren susperraldiari buruz entzuten ari gara; herritarren gehiena txertatzerakoan, ekonomiak hazkunde historikoa jasango du. Enegarren krisi hau ustekabean agertu zela helarazi digute, eta txertoei eta mana europarrari esker magikoki gaindituko dela.

Kapitalismoan krisiak zerbait endemikoa direla aipatzea ahaztu egiten zaie gobernu eta analistei, kapitalismoaren funtzionamenduaren bihotzean dagoela: azken 150 urteetan munduan hamalau atzeraldi handi gertatu dira. Kapitalismoaren egiturazko arazoak hor zeuden jada, eta Atzeraldi Handiak eta 2020ko krisiak arazo horiek larriagotu besterik ez dituzte egin. Epe luzeko azterketa egiten badugu, ekonomia inperialista nagusietako irabazi-tasak behera egin dute, Michael Roberts eta Esteban Maito ekonomialariek aztertu duten bezala. Hainbat gobernuk irtenbidea eman nahi dioten arren, beheranzko bide hori sendotzen ari da, eta pandemiak joera bizkortu besterik ez du egin.

"Ekonomia mugitzeko eta aberastasuna sortzeko funtsezkoak diren langileak izango dira gakoa. Noski, langilearen kontzeptu fordista atzean uzten badugu"

Hala ere, atzeraldi horiek gorabehera, aberastasuna sortzen jarraitu da; beste kontu bat da zeren eta nortzuen kontura. Azken 40 urteak hartuz gero, Euskal Herrian aberastasuna (Barne Produktu Gordina hartuta) bikoiztu egin da, nahiz eta 2008ko Atzeraldi Handia pairatu dugun. Txanponaren beste aldea soldatapeko langileena da, BPGean duten parte hartzea 2006tik gaur egun arte behera egin baitu, eta azpimarratzekoa da estatistika horietan mileuristak zein urtean 90.000 euro kobratzen dutenak sartzen direla. Kapitalak bereganatu du aberastasuna, soldatapekoen lepora. Egoera horretan geunden pandemia lehertu aurretik. Epe laburrean, litekeena da koadro teknikoak izatea beren lan-baldintzak eta soldatak murriztuta ikusiko dituzten hurrengoak: sistemarentzat ez da oso jasangarria 800 euroko soldatak murriztea, baina oraindik badago tartea maila altuagoko soldatak murrizteko.

Langileentzat, aurrean daukagun argazkia ez da batere ona. Hala ere, klaseen arteko etengabeko borroka honetan, dena ez da kolpeak jasotzea. Azken aldian, gatazkan dauden enpresetako langileak lan handia egiten ari dira indarrak batzeko, Tubacex, Petronor, IPT eta antzekoak kasu. Pandemiarekin elkarrekiko laguntzaren kontzeptu libertarioa ere berpiztu da, elkartasun sareak eta etxebizitza sindikatuen ugaritzea horren isla dira. Klaseen arteko borrokak bizitzaren alderdi guztiak hartzen dituelako, ez bakarrik lan mundua.

Hamarkada garrantzitsua dugu aurretik. Krisi multisistemikoak ekarritako arazoak erritmo esponentzialean handituko dira. Ezin dugu itxaropena pandemia osteko hazkunde ekonomikoaren esku utzi, agerikoa baita kapitalak bereganatuko duela hazkunde hori, guztion kontura: 2008ko Atzeraldi Handia adibide argia da. Irtenbidea ez da etorriko elite baten eskutik, nahiz eta “jakintza gorenena” izan. Ekonomia mugitzeko eta aberastasuna sortzeko funtsezkoak diren langileak izango dira gakoa. Noski, langilearen kontzeptu fordista atzean uzten badugu, beti anitzagoa izan den langilearen definizio zabala azpimarratuz. Batzen gaituzten puntuak bilatuz eta aniztasun horretatik borrokatuz.

Aurreko hamarkadako akatsetatik ikasiz, ekonomiaren nondik norakoak ulertuz eta dauzkagun erronka handiak identifikatuz, lan gogorraren bitartez, denentzako mundu hobea lor daiteke. Hori da gure erronka, hori da gure itxaropena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


2024-09-25 | Aingeru Epaltza
Zenbatek?

"Zenbatek egingo du euskaraz 2075. urtean?”. Izenburu asaldagarria du Kike Amonarrizek prentsan berrikitan argitaratu duen artikuluak. Euskal Herrian baino lehenago, galdera halakotsua egin dute Katalunian. Joan M. Serraren L’ús parlat del català... [+]


Ekin eta jarrai

"Ekin eta jarrai" da Euskaltzaindiaren goiburua. Ez dakit Akademia zergatik ez zuten ilegalizatu, hiru berba horiek agertuta bere logotipoan. Gutxiagorekin egin dira salaketak-eta (adin batekook La orquesta Mondragón-en kasetearena gogoan dugu, Martxoaren 11ren... [+]


Zergatik lotsatu?

Lotsa ahitzen ari ote zaigu? Horixe da egungo hainbat autoreren diagnostikoa. Ez da existitzen, jada, lotsarazi ahal gaituen begiradarik? Bestelakoa zen Jean-Paul Sartrek, 1943an, lotsaren inguruan deskribatutakoa: sarrailaren beste aldean, begia giltzaren zirrikituan itsatsita,... [+]


2024-09-25 | Bea Salaberri
Toponimoak ezabatzen

Euskal Herriko lekuen izenen frantsestearen arazoa ez da bakarrik seinale paneletan hizkuntza ez kontutan hartzearengatik izaten, duela zenbait urte hartu helbideratzeari buruzko erabaki baten gauzatzearen ondorioa ere bada.

Azal dezagun, administrazioko hainbat arlo... [+]


Salamiren taktikaren arriskuak

Potentzientzat salamiaren taktika erakargarria da. Xerrak apurka-apurka era finean moztean datza. Horrela AEBek NATOren zabalkundearekin, nazioarteko legediaren hausturekin, erregimen aldaketekin eta nazioartean bere base militarren ugalketarekin errusiarren segurtasuna eta... [+]


Teknologia
Zoritxarrak

Domeka euritsu honetan, arduraz bizi dugu munduan dauden gatazka askotarikoak direla ezinegonean bizi diren pertsonen zoria. Urrunetik, badirudi boterera jokatzen duen hainbat agintariren eskuetatik ezin garela askatu. Beti bere burua babestu behar duen susmoarekin bizi da... [+]


2024-09-25 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Klaseko zerrenda

Irailaren lehenetan, hasierak, nobedadeak eta estreinaldiak: estutxe eta koaderno berria, izena emandako ikastaro edota ekintzetarako taldekideekin lehen enkontrua, aktibitate emanaldi eskaintza oparoa publizitate orrietan edonon, ikasturtearen agenda betetzeko, nork berea... [+]


Materialismo histerikoa
Ezin dute euskara ikasi

Ama da, Perukoa, eta ezingo luke euskara zerotik ikasten doan hasi, egunkarietan irakurri dugun moduan (gezurra zen): hemen agian bai, gurean udalak bermatzen duelako eskubide hori (Hernani). Etortzen bazait ikasturtea amaitutakoan (etorri zaizkidan moduan), alabarekin udan zer... [+]


Eguneraketa berriak daude