Ameriketara joan nintzen

Etxetik Ameriketara | Enara Garmendia | Erein, 2021.

Oker ez banago aurten atera dituen bi liburuak dira Enara Garmendiaren lehen lanak euskal letretan. Bi obra plazaratu ditu olaberriatarrak: Etxetik Ameriketara eta Hiru gara, baina niri bost! Biak Erein etxearen bidez plazaratuak eta biak familia bereko protagonistekin. Hori bai, lehena gazteentzat da eta bigarrena haurrei zuzenduta dago.

Etxetik Ameriketara izenburuak adierazten duen bezala, Amerikako Estatu Batuetara urtebete igarotzera doan familia baten istorioa dugu, zehazkiago esanda familia horretako alaba nagusiarena, Maia. Irakurleak bidaiaren gorabeherak jakin ondoren Maiaren “hango” bizitzaren berri ezagutuko du, ikasketak, eskolarako bidaia autobusean, nola hartzen duten han… eta baita ere nola jasan behar duen bullyinga bertako ikasle batzuengandik.

Garmendiak istorioa hainbat ikuspuntutatik kontatzen digu; zenbait narratzaile daude eta gertakariak bakoitzaren ikusmoldetik azalduko zaizkio irakurleari. Maia eta Ayla bere laguna dira narratzaile nagusiak. Bi neska horiek ditugu narratzaile garrantzitsuenak, baina badira zeharka, noizbehinka, agertzen diren beste ahots batzuk: Gorka anaiarena, Ms. Rose irakaslearena, Nathan mutilarena eta Hannah klaseko neskarena. Istorioaren argumentua guztion artean joango dira eraikitzen. Sare hori, batez ere Maiaren eta Aylaren kontakizunari esker ezagutuko dugu, baina gainerakoen ekarpenak ere aberasgarriak dira istorioa osorik eta ikuspegi ezberdinetatik ezagutzeko.

Irakurlea harrapatuta sentituko da Maiari gertatzen zaizkionekin; berehala ikusiko du nola baztertzen duten berak inolako errurik izan gabe eta nola inguruko lagun guztiek bakartzen duten. Baina horrekin batera Aylaren baitan dagoen eztabaidaren lekuko izango gara; zergatik defendatu kurtso amaieran joango den pertsona hori, horrek bera bakarrik geratzea ekar badezake? Zergatik egin aurre “lagunei”, kuadrillari, eta kanpoko neska baten alde agertu?

Liburua, kapitulu laburretan, eta narratzaile batetik bestera jauziak emanez, azkar irakurtzen da eta oso aproposa izan daiteke mundu globalizatu honetan hainbat eta hainbat konturi buruz hitz egiteko: hezkuntzaz, adiskidetasunaz, bullyingaz, amodioaz… Baina, batez ere, une atsegina igarotzeko liburua da Enara Garmendiaren lehen nobela hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Umeek debekatuta dute Debako liburutegian egotea, denboraren zati handienean

6 urtetik beherakoek 16:30-17:30 artean baino ezin dute liburutegian egon Deban, eta 2 urtetik beherakoek zuzenean debekaturik dute. Bestelako neurri baztertzaileak ere jasaten dituzte. Ageriko diskriminazioak haurrak literaturatik aldendu baino ez ditu egiten, eta borroka luzea... [+]


2025-01-08 | ARGIA
Donostiako Hontza liburu-denda itxi egingo dute, erreleborik aurkitu ezean

Donostiako Okendo kaleko liburu-denda mitikoaren lokala salgai jarri dute eta erreleboa hartuko duen talde bat prest agertu ezean, ateak itxiko ditu. Liburu-dendako arduradunek ARGIAri azaldu diotenez ez da erraza izan erabakia hartzea, baina jabeetako batzuek erretiroa hartzeak... [+]


“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Eguneraketa berriak daude