Ahotsaren indarraz, lurra dardarka

Argazkia: Amets Aranguren

Kantu eta Hitza zikloa antolatzen du urtero Iruñeko Udalak. Aurten, kontzertuak Alde Zaharreko O plaza eder eta (gaurkoan) eguzkitsuan dira. Nafarroa Garaiak egun duen ahots ahaltsuenetako baten txanda izan da honakoan: Petti. Kontzertuaren eremura hurbildu ahala ikusi ditugu beratarrarekin batera oholtza gainean izanen zirenak eta… ez ziren edonor. Egia da beratarrek ez dutela zail etxeko uztatik tiraka talde dotorea osatzea eta hala egin du berak ere: Joseba Irazoki gitarran eta Telletxea anaiak baxu eta baterian. Herritik kanpoko pare bat ere izan ditu lagun: Juantxo Zeberio eta Alejandro Saúl Martínez, teklatuan eta biolontxeloan, hurrenez hurren.

Petti
Noiz: ekainak 10
Non: Iruñeko O-ko Andre Maria Plaza

Berriki urtebete egin duen Manipulazio estrategiak diskoa aurkeztera dator seikotea. Pettiren musika, Noam Chomskyren pentsamendua eta Harkaitz Canoren hitzak elkarrekin. Erritmo motelak eta gitarra elektrikoaren ostinatoak izan dira agintari kanta askotan eta melodiak izan du mugimendua emateko funtzioa. Horrek harrapatu nau, erraza naiz melodiekin konkistatzen. Ezin da aipatu gabe geratu, noski, Pettiren ahotsaren presentzia bezalako gutxi dagoela musikaren gure panoraman. Ahots grabe eta indartsuak melodia sotilei ematen dien izaera berezia da, irmoa baina goxoa aldi berean, hauskaitza balitz bezala. Erruari kantatu dio, damuei eta baita helduei, sehaska kanta pare bat. Disko berria bai, baina klasikoak tartekatuz, noski. Eta horietan presente Pello Lizarralderen eta Joxean Artzeren hitzak, besteak beste. Kontzertua uste baino gehiago gozatzen ari banintzen ere, aitortu behar dut gauza batek egin didala atzera: ez nau inoiz konbentzitu kanta batean errezitatzeak, ez galdetu zergatik, baina artifizial ikusten dut, ez dut sinesten.

“Izenik ez daukan kezka ez da benetakoa” kantatu digu bere gitarra hutsez lagundurik, boza bere gordintasunean luzitzeko aukera probestuz eta hitzak zuzenean bere barrenetik gure barrenera bidaliz. Gitarran duen abilezia eta bere kantagintzan bluesak duen presentzia ere agerian utzi ditu. Eta Iruñean egonda, ez du Iruñeko banda mitikoa den Balerdi Balerdiko abeslariari keinutxo bat egiteko aukera galdu, Toño Murok grabatu baitu disko berriko kanta batean gitarra. Dena geratzen da etxean.

Urte luzez izan dut zokoratua Petti (22 urterekin “urte luzez” horrek har dezakeen dimentsioa kontuan izanda), txoko batean baztertua, ez omen zitzaidan gustatzen. Beti esaten dut munduko sentsazio politenetako bat dela gustatzen zaizun musika berria birdeskubritzea, baina bierdeskubritzea ere ez dago batere gaizki. “Gomenda iezadazu musika euskaraz” esango didan hurrengoarendako zerrendan joanen da, bai horixe.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petti
2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


Manipulazio isilak

Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik.

Doinua, poesia eta pentsamendua batzen ditu diskoak... [+]


Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.


Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


2013-05-02 | Ima Ubeda
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.


2012-11-21
‘Sortuko dira besteak’ ikuskizunaz gozatzeko aukera berriak

Euskal sei kantari ezagun dira Sortuko dira besteak ikuskizuneko protagonistak. Euskal kantarien obrak eta nazioarteko klasikoak berreraman dituzte taula gainera. Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi), Alex Sardui (Gatibu), Mikel Urdangarin, Petti, Arantxa Irazusta eta Pier Paul... [+]


2012-08-08
‘Sortuko dira besteak’ kantaldia Hondarribian

Sortuko dira besteak kantaldia Hondarribiako Bentan izango da irailaren 1ean (21:30ean). Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Arantxa Irazusta eta Petti arituko dira kantuan. Besteak beste Xabier Leteren abestiak berreskuratuko dituzte kantariek, bakarka eta... [+]


2012-05-24
‘Sortuko dira besteak’ kantaldiak Beasainen eta Andoainen

Sortuko dira besteak kantaldia Beasaingo (Gipuzkoa) Antzizar kiroldegian eta Andoaingo Bastero kulturunean izango dira ekainaren 9an eta 15ean hurrenez-hurren. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus... [+]


2012-03-20
‘Sortuko dira besteak’ kantaldia Arrasaten, martxoaren 31n

Sortuko dira besteak kantaldi zikloak Arrasateko (Gipuzkoa) Amaia antzokian egingo du geldialdia hilaren 31n. Eñaut Elorrieta, Mikel Urdangarin, Alex Sardui, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Petti eta Amets Arzallus arituko dira kantuan. Besteak beste, Xabier... [+]


2012-01-24
Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta, Alex Sardui eta Petti, besteak beste, larunbat honetan Irunen

Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren bigarren emanaldia Irungo Amaia Antzokian. Kontzertua 19.00etan hasiko da eta bertan euskal abeslari ugarik hartuko dute parte Xabier Leteren omenezko kontzertuen formatu berriko bira berri honetan. Besteak... [+]


2012-01-13
‘Sortuko dira besteak’ kantaldia Mungian

Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren aurreneko emanaldia Mungiako (Bizkaia) Olalde aretoan, 20:00etan. Alex Sardui (Gatibu), Anje Duhalde, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta eta Petti arituko dira kantuan, hainbat musikarirekin batera. Euskal... [+]


2011-05-09
‘Xabier Lete gogoan’ kantaldirako bost harpiderentzat bina sarrera opari

Larunbat honetan Xabier Leteren omenezko kantaldia egingo da Usurbilgo (Gipuzkoa) Oiardo Kiroldegian, Jexux Artze kultur elkarteak antolatuta. Haren hitzak eta musika uztartuko dituzte jaialdian Antton Valverdek, Pier Paul Berzaitzek, Amaia Zubiriak, Pettik, Paco... [+]


Eguneraketa berriak daude