Beti gertatzen zaigu antzera. Politikan ez da ona horren sineskorrak izatea, bestela ziria sartzen digute behin eta berriro. Zertaz ari naizen? Hara, duela gutxi, eta negoziazio luze eta katramilatsuaren ondoren, sinestarazi ziguten Katalunian, azkenean, Gobernu indepe bat osatu zela, ardura-karguak fifty-fifty banatuz eta president kargua adostuz. “Bazen garaia! Azkenean bete da hauteskundeen emaitzetatik zetorren mandatu logikoa: gehiengo independentistari dagokion gobernu independentista osatu da!”.
Inozoak gu, handik egun gutxitara lehertu baita lapikoa, kartzelatik bertatik, indultuaren esperoan zegoela, zabaldu baitzuen gutuna Oriol Junqueras ERCren buruak, independentziaren aukera bera lurperatzeko moduko lurrikara probokatuz. Ondorengo erreakzioek, bai Katalunian bai Madrilen, eman digute seismoaren neurria. Aldiz, Euskal Herrian isiltasuna izan da nagusi. Agian ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait.
"ERCren jarrera honek toki oso deserosoan jarri ditu aurretik aliatu estu kontsideratu eta berarekin besarkaturik agertzen zirenak. Orain inork ez du Oriol Junquerasen ispiluan agertu nahi, nonbait"
Ulertzekoa da. Zintzotasun intelektualetik, Junquerasen azken jarrera hori guztiz onartezina delako. Ez soilik berak eta bere kideek oraintsu arte irmo defendatzen zutenaren guztiz kontrakoa delako. Hori baino urrunago ere, oraingo posizio politiko horrek ez duelako inolako koherentzia logikorik bere horretan, eta hau Junquerasek berak ere jakin behar du. Aldebakarreko ekinbidea guztiz baztertzen duzula iragartzen baduzu eta esan gatazka larria elkarrizketaren bidez,konponduko duzula, norekin eta Estatu espainiarrarekin, balizko elkarrizketa horretara inolako indarrik gabe zoaz. Ahaztu independentzia. Ahaztu erreferenduma. Ahaztu Espainiak nahi ez duen edozein helburu. Indultua eta beste ezer gutxi lortuko duzu. Eta puntu.
Hori guztia horren nabarmena bada, nola jantzi du ERCk bere jokabide politikoa orain arte? Bada, bigarren denborako independentzia dei daitekeen teoriaren bidez. Oraindik orain ez dugu independentziara jauzi egiteko aukera objektiborik, baina orain aldekoen kopurua handitu behar dugu, zabaldu, eta bigarren aldi batean, demagun 20 urte barru, izango da aukera. Teoria bitxi eta funtsik gabeko hau gure etxean ere aurkitu dugu azkenaldian, ERCren aliatu edo jarraitzaileen artean. Zer gertatzen da praktikan “teoria” honen garapenean? Bada, portaera politikoa eta are hizkera bera ere aldatuz doala; jada ez da horrenbeste independentziaz mintzatzen, eta honen ordez subirautza, burujabetza, erabaki-ahalmena eta era horretako kontzeptu anbiguoagoak erabiltzen dira. Azkenerako, Estatuan den gobernu bat edo beste hobesten da, eta hura lagunduz, Estatuari bera ri laguntzen zaio egonkortzen, eta horrela ahaztu egiten da praktikan gure Estatu propioaren aldarria. Ez da beharrezko ikusten. Horren ordez, txandako gobernuarekin negoziatzen dira egoera lazgarrienen hobekuntzak, direla indultuak, direla preso direnen egoerak arintzea.
Orduan, zertara dator herritarrei independentzia promesak egitea, batez ere hauteskunde bezperatan? Zertara dator gehiengo independentistako gobernuak osatzea? Zertara parlamentuetan gehiengoak soberanistak direla goraipatzea? Hitz egin dezagun argi: kale mobilizazio sendorik gabe, Madrileko txandako gobernua desegonkortu eta dantzan jarri gabe, geure balio eta nazio-helburuei tinko eutsi gabe, independentzia ez da inoiz benetako aukera izango eta ez da sinesgarria izango. Dagoen Estatu horren subditoak izango gara, ez badugu independentziara joan nahi.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gerra Urte, Gezur Urte!
Horrela dio esaldiak eta horrela berresten du errealitateak.
Munduan eta Europan dagoen gerra-egoera, horren gorakada etengabea eta horrek Euskal Herrian izan dituen eta izango dituen balizko ondorioak aurreikusita, joan den abenduan hainbat... [+]
Laga hondartzaren ezaugarri naturalen leheneratzea duela hiru hamarkada abiatu zen, eta aurrera darrai etenik gabe, erlojuz kontrako lehengoratze mailakatuan.
Laga (Bizkaia) gune aparta da, natura eta gizarte ikuspegitik oso esanguratsua. Kostaldeko legeak eta Urdaibaiko... [+]
Hainbeste urte borrokan horren atzetik ibili ondoren, 34 urte, hain zuzen, oso pozik gaude orain egun batzuk, abenduaren 28an Inuzente egunean, Iruñean, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatu zuen batzarrean hartu zen erabakiagatik. Zeren ondo bidean,... [+]
Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.
Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]
2023ko otsailean irakurri nuen berria prentsan, eta triste geratu nintzen, ezustean harrapatu eta zer pentsatua eman baitzidan. Azpeitiko Jostaldi Kirolak Erdikaleko denda itxi egingo zuten, 48 urteko ibilbidearen ondoren.
Denboran atzera bidaiatu arazi zidan horrek. Makina... [+]
Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]
Urtarrilaren 20rako bidea. Donald Trump urtarrilaren 20an izendatuko dute AEBetako presidente. Demokraten aldeko elite ekonomikoak hainbat aldiz saiatu dira Trump hiltzen. Lortuko al dute helburua urtarrilaren 20a baino lehen? Hortaz gain, guda fase berri garratzagora eraman... [+]
Iratzarri ginelarik, kulturalki eta administratiboki, paisaiak hiru abiadurako deserri bat erakusten zuen.
Kulturari dagokionez, hori baieztatzeko –berriro– aukera eduki nuen joan den azaroaren 14an, Ortzaizeko Menta liburu-denda goxoan. Hara bildu ginen... [+]
Elurrak lurra ezkutatzen du, baita laketu nahian dabiltzanen izakiek utzitako arrastoak ere. Elurraren edertasunaren azpian denbora dago, urteak, belaunaldiak, efemerideak, hitzorduak; baina denborak aurrera egiten duenean esan gabeko hitzak agertzen dira lehenago edo geroago... [+]
Munduarenak ere egin du, sinbolo bat delako aspaldi, zeren eta historian lehenago ere egin dira genozidioak eta egingo dira gehiago (zorte txarra, aizu, han jaiotzea egokitu zaizu), baina Palestinarenak ezaugarri bereziak ditu:
Usaian bezala, agertu ziren baratze zokotik, Mercedesa pasaiaren erdian berean aparkaturik, errotak ez zikintzeko belar eta istiletan, eta jin ziren atarirainoko bidexkan gaindi, triki-traka, plater handi bat eskutan. Usaian bezala, ageri zen la bûche prestatu zutela... [+]
Udazkena amaitzen den ber, Euskararen Egunean, euskararen urtaroan edo Durangoko Azokan beleak agertzen dira. Euskararen erabileraren inkesta soziolinguistikoen emaitzez jakitun, "politically correct" ariketak ez du inor harritzen jada. Ttattarrik gabe, cool eta irria... [+]
2025erako teknologia aurreikuspenen azterketa arina egin dut. Urtero bezala, medioetan 2025ean teknologiak ekarriko duenaz hitz egiterakoan diskurtsoa oso antzekoa da. Teknologiaz idazten dugun askok badugu etorriko denarekiko gehiago jakiteko larritasuna, berria aurreratzeko... [+]
Gabonetan liburu berri bat utzi dute mesanotxean. Etxearen filosofia eta poztasunari buruzkoa, Emanuele Cocciak berriki idatzia. Coccia, filosofo italiarra, ezaguna egin da landareekin ditugun loturak ezagutarazten planeta osasungarri bat eraikitzeko bidean, eta esanguratsua da... [+]