Ikasketen homologazioaren labirintoa

Ikasketak homologatuta izatea sine qua non baldintza da, ez zizuten esan?”. Aishak ez zekien homologazioa edo, hala badagokio, Pakistanen egindako ikasketen baliokidetasuna lortzea hain zaila izango zenik, 2012an Euskadira iritsi zenean. Hona iristean enplegu duin bat lortzeko edo ikasketekin jarraitzeko oztopoak aurkitu dituzten emakume-migratzaile guztiak pertsonifikatzen ditu Aishak. Aishari eta beste hainbati esan ez ziotena da ikasketak homologatzeko prozesua urteetan luza daitekeela, izapidea hasten denetik.

"Ikasketak homologatzeko oztopoa arazo handia da migratzaileen komunitatearentzako, eta gutxi hitz egiten da horretaz"

Ikasketen homologazioa, prozesu luzea izateaz gain, ez dago denen eskura. Izapidearen gastu ekonomikoa eta horrek dakarren prozedura, bai hasteko garaian, bai bitartean, iritsezinak izan daitezke askorentzat. Izapide hori Hegoalde globaletik datozen migratzaileei eta, bereziki, emakumeei kalte egiten dieten gailuetako bat baino ez da. Horien gainean daude, hein handi batean, adineko eta mendeko pertsonen zaintzak EAEn. Bidez Bide elkartean arreta berezia eskaintzen diete lan egiten duten etxeetan 24 orduz bizi diren emakume langileei. 2009an sortu zen elkartea, eta, hein handi batean, Euskadin bizi diren emakume migratuek osatzen dute. Bidez Bidek lan handia egiten du laguntza behar duten pertsonei aholkularitza emanez beren ikasketak eta prestakuntzak homologatzeko eta baliozkotzeko erronkan. Esparru hori jorratzen duen elkarte bakarra da erkidegoan, eta duela gutxi ikasketak eta prestakuntza-ibilbideak homologatzeko Parekatu aholkularitza programa patentatu du, EAEn bizi diren emakume migratuei zuzendua.

Estatu espainiarrean eta, ondorioz, baita Euskadin ere, ikasketak homologatzeko oztopoa arazo handia da migratzaileen komunitatearentzako, eta gutxi hitz egiten da horretaz. Carmen A. Cares Mardonesek eta Cecilia Themme Afanek Emakunderen 2020ko laguntza ekonomikoarekin argitaratu berri duten txostenean ohartarazi bezala, emakume migratuen ehuneko handi bat, bereziki Hego eta Erdialdeko Amerikatik etorritakoak, birkualifikatuta dauden lanpostuak betetzen ari dira. Egituraren konplexua ikusaraztea eta egoera horretan dauden emakume atzerritarrei bidea erraztea dira Bidez Bideren  helburuetako batzuk. Elkartearen lanari esker, emakume askok beren ikasketak aitortzeko prozeduretan murgiltzeko laguntza jaso eta beren bizi-baldintzak hobetzen ari dira.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Lanaldia astean 37,5 ordu baino are gehiago laburtzearen erronka

Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.

Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]


Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


Eguneraketa berriak daude