argia.eus
INPRIMATU
Caralgo balioen museo birtuala
  • Caral Zibilizazioaren Museo Birtuala mota horretako lehena da Perun. Zona Arqueológica Caral elkarteko zuzendari Ruth Shady-ren hitzetan, “Caral zibilizazioa gizarte garatu eta konplexua zen, denek ahalagina  partekatzen zuten gizartea, onura soziala helburu”.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko ekainaren 24a
(argazkia: Zona arqueologica Caral)

Hala, duela 5.000 urteko kultura horren objektu adierazgarriak ikusteaz gain, Caralgo museo birtualak zibilizazio horren balioak bildu ditu: naturarekiko harremana, kolektibitatearen garrantzia, genero rolak...

Teknikoki sinplea eta mugatua da museoa, baina erabiltzaileari nabigaziorako aukera gutxi eman arren, arduradunek balio sozial eta etikoen mezua nabarmendu nahi izan dute. Horregatik, erakusketak “Ondo bizitzeko hausnarketak” du azpititulua.