Periferiatik adeitasunez

Joan den astean, Gorka Bereziartuaren txio batek nire arreta erakarri zuen: “Gipuzkoan mundu guztiak euskaraz naturaltasun genetiko moduko batekin egiten duela dioen mito hori ere igual pixka bat eskuetatik joaten ari zaigu #justsayin”. Zerk eragin zuen txio hori ez dakit. Nik lotu nuen aste horretan bertan Argian eta aste bat lehenago Alea-n argitaratutako Euskara urtez urte ontzen Arabako Errioxan erreportajean Edurne Azkaratek botatako honekin: “Oso interesgarriak iruditzen zaizkit garatzen ari diren periferietako euskal nortasun batzuk: onartzen duzunean ezin zarela eredu den horretara iritsi, ez zarelako han jaio, ez zarelako euskaldun genetiko bat”.

"Euskaldun batzuek Arkadian bizi direla uste dute, edo behintzat, Arkadiagoan. Eta Arkadiaren uste(l)a txarra (izan) da oso euskararen normalizaziorako"

Bereziartuak Euskalerria irratian egindako kolaborazio batean idazten zuen horretaz: “Bizipen periferiko horien eskutik, sineskeria bat ere zabaltzen ari da: euskarak badaukala zentro bat non hizkuntza ia erabat normalizatuta dagoen”. Nik ez dut uste (eta periferiako gehienek ere ez, nik uste) euskara normal-natural-“arnas oneko” bizi den Arkadiatxoak daudenik, bai uste dut zentroan (eta edonon, baina gehiagotan gertatzen da zentroan) euskaldun batzuek Arkadian bizi direla uste dutela, edo behintzat, Arkadiagoan. Eta Arkadiaren uste(l)a txarra (izan) da oso euskararen normalizaziorako. Horretaz ari da Gorka bera artikulu berean: “Nire herrian euskaraz dakitenen eta benetan hitz egiten dutenen artean amildegi bat dago: oraintxe bertan, dauden baliabideekin, gaiak pizten duen interesarekin, euskaldunei eurei inporta zaienarekin, zeharkaezina dirudiena”.

Andoni Landa nuarbetar errioxartuak erreportaje berean zioen Azpeitiaz −non ahozko erabilera oso handia dagoen−: “Tabernan han dago Berria, ez dakit zenbatek ukituko duen”. Euskara jakin bai baina erabiltzen ez dutenak, edo euskaraz ikasi duten baina Berria ukitzen ez dutenak, biek “euskaldunak” direla uste osoa dute, ez baskoak, euskaldunak baizik. Bereziartuak zioen gisan, ez dute amildegi handirik ikusten Berria ez irakurtzean, edo solasaldi gehienak erdaraz izatean. Eta arazorik egotekotan, eurek ez, euskara batuak du. (Bitxia da haiei kontra egitean eta batuaren defentsan euskaldunberriak aintzat hartzearen arrazoia izatea beti lehenetakoa, eta ez Berria, film bat, liburu bat, telebista, internet gozatu ahal izatea...).

Euskara hizkuntza gutxitua izanik, denei eskatzen digu ahalegina, kultur sortzaileei bai, baina hartzaileei ere bai; eta batzuk oso hartzaile pasiboak dira, eta eurak dira gehiengoa. Gehiengo euskaldun bat, Arkadia menditsu berde batean, basamortua periferian dagoela uste duena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Teknologia
Gai izango ez garenean

Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]


Materialismo histerikoa
Idatzi nahi nuen

Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]


2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


2024-12-20 | Edu Zelaieta Anta
Pereza

Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Oasiaren ondorena

Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]


Euskararen Eguneko manifestu bat

Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]


Frantziara eta Espainiara bidean

Azaroaren erdialdean ARGIA komunikabidearen efemeridearen bitartez gogoratu dut espainiar selekzioan jokatzen jarraitzeko ukoa duela 25 urte egin nuela. Efemeride horrek atzera begiratzeko eta hausnarketa egiteko aukera eman dit.

Nazioarteko Kirol lehiak herrialdeen arteko... [+]


2024-12-20 | Hainbat egile*
Pornografia gaztetan

Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?

Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]


Eguneraketa berriak daude