argia.eus
INPRIMATU
Gerran hildakoei omenaldi zaharrena
  • 1980ko eta 1990eko hamarkadatan, arkeologoek indusketa lanak egin zituzten Monumentu Txurian, Sirian; inoiz aurkitu den gerran hildakoen omenezko monumenturik zaharrena da.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko ekainaren 17a
(argazkia: Euphrates Salvage Project)
(argazkia: Euphrates Salvage Project)

Monumentu Txurian, Siria Iparraldeko Tell Banat aztarnategian dagoen 22 metroko muino artifiziala, duela 4.300 urte eraikia. Orduan bildutako materiala orain ikertu dute eta inoiz aurkitu den gerran hildakoen omenezko monumenturik zaharrena izan daitekeela ondorioztatu dute.

Gainera, Mesopotamiako hainbat testutan deskribatzen den eraikin mota berezi baten lehen adibide praktikoa ere izan daiteke; hildakoen gorpuak edo hezurrak era jakin batean antolatuz egiturak osatzean zetzan eraikuntza modu hori. Dena den, monumentua ezin da bisitatu, urpean baitago 1999an Eufrates ibaian Tishrin presa eraiki zutenetik.