Urteetan Garazi eta Baigorri aldean, Ipar Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezala, memoria bilketa lanak burutu dituzte grabaketa bidez hainbat antolakundek: kultur erakundeak adibidez, edo Kanaldudek, edo batzuetan ikertzaileek, dela emankizun baten karietara, dela gaiaz erakusketak antolatzeko, dela ikerketen elikatzeko. Lekuko horiek jadanik lekuko zirenak dira, gehienak mundu honetatik lekutuak direlako.
Lekukotasun horien entzuteko eta lantzeko parada dut noizbehinka, azken asteetan, eta aitortu behar dut denbora pasa zoragarria dela. Izan ere, dokumentu horiek altxorrak dira, maila anitzetan.
"Bazen jende arrunta, gutxi eskolatua, edozein gairi buruz euskaraz aritzeko gauza. Gaur arraroa bihurtu da gaitasun hori"
Bata da mundu ikuskera. Jende horiek deskribatzen duten bizia ‘batua’ da. Hasteko, kontzientzia handia dute lurraldetasunaz, inguratzen dituen guziaz, eta dena da leun, argi eta bat. “Mendi hauek nik nituen ezagutzen (...) Ene lekuak ziren hauek, nitarik behar zuten pasatu zerbait egin nahi zutelarik”. Lurralde batean daude, auzo eta herrikideekin harreman eta dependentzia estuan, badakite kulturalki bereiz direla, nahiz eta kultura hitza ez sekulan erabili. Funtsean hitz intelektual horietarik bakar bat ez dute ahoskatzen: kultura, nazioa, identitatea, gizarte kohesioa, erabaki, garapen eta holakorik ez da agertzen. Bestelakoak dira hitzak. Kontzeptuak bizitzen dituzte. Mendiak, herriak, auzoak, etxeak, lanak, haiek eta gu. Biziki argiki dituzte bereizten ‘haiek’ eta ‘gu’ izendatuen atzekoak. “Hemen guk hola egiten genuen”, “Jakin ezazu bizia ez zela goxoa e! Baina elkarrekin ari ginen denak berdinki”. Liluragarria da lekuko horien betetasuna. Baiki, deskribatzen duten mundua, herenegunekoa da. Haatik badute osotasuna, borobiltasuna, konpaktuak dira. Haien aldean puzzle barreiatuak gara.
Aparta da hizkuntza. Aspalditik entzunak ez nituen hitzak eta espresioak entzuteko parada dut, eta erranaldi itzuliak, osoki euskaraz pentsatu adieraz-moldeak, erdararen kutsurik batere gabekoak dira. Bazen jende arrunta, gutxi eskolatua, edozein gairi buruz euskaraz aritzeko gauza. Gaur arraroa bihurtu da gaitasun hori, bat-batean gai bati buruz ederki jarduteko trebezia. Hots, hitz galduak. Eta aldi berean bada xantza horiek salbatu ahal izatea, artxibo numerikotan baizik ez bada ere.
Azpimarragarria, epikotasuna. “Behin, hola, De Gaullek telefonatu zigun, guri, laguntza behar baitzuen. Bazter hauetarik azkenean alemanak harro gintzan galdegin zigun”. Egia ala denboraren eragina, auskalo, haien bizia epopeia moldean aurkezteko duten joera nagusitzen da. “Guardek ez gintuzten sekulan harrapatzen, sekulan”. Dena da handi, urrun, heroiko, eta aldi berean hurbil eta xume, eskukoa, menperatua, garbi eta sinplea. Lotua da lekuari? Lotua da garai historikoen berezitasunari? Ororen buru, historia norberarenetik ez ote da hasten?
Bukatzeko, preziagarria, detaile zenbaitek kondairari alde fantastikoa emanen dio. “Kontrabandako behiekin, (Ezterenzubitik) Bilbaora joaiten ginen, oinez. Igande arratsaldez parti eta biharamuneko zazpietan heltzen ginen. Bilbaora”. Ez diet nik istorioaren detaile bakar bat aldaraziko, ez diet erranaraziko besterik, diotena bere horretan hain da osoa: azken finean, denek genuke bizi nahi herri ernegatu horretan, bat eginik kreazioarekin, gure harremanez libre, joan jinez ere.
Pandemia garaietarik landa, edozein hondamendiren ondotik bezala, nostalgiak besarkatu ohi gaitu, omen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]