Galdera bera probokatzailea da. Kontabilitatea modu zurrunean ikasi duen honi (neroni) gehiago jakiteko gogoa sartu zitzaion galdera entzun bezain pronto. Kontabilitate finantzarioaren inguruan hausnarketa kritikoa egiteko bide eman zidan Donostiako Ekonomia eta Enpresa Fakultateko ikasle batek egindako Gradu Amaierako Lanaren aurkezpenak. Ikerlana ebaluatzeko epaimahaikide gisa aritu nintzen, eta hasiera batean bateraezinak ziruditen kontzeptuak uztartzeko gai izan zen: kontabilitatea eta ekofeminismoa.
Oro har esan daiteke, kontabilitateak denbora jakin batean enpresa edo erakunde baten emaitzen inguruko informazioa ematea duela helburu. Nolabait, jarduera ekonomikoa islatuz kudeatzaileei erabakiak hartzen lagunduko dien diziplina dela esan dezakegu. Luca Pacioli matematikari eta ekonomialariak zehaztu zituen, esaterako, balantzearen funtsezko oinarriak XV. mende bukaeran, eta lehenbizikoz, kontabilitatearen izaera duala definitu zen: aktiboa eta pasiboa, enpresak duena (eta zenbakitu daitekeena), eta duen hori finantzatzeko bidea. Oraindik ere kontabilitateko lehen saioetan ikasi ohi den dualtasuna da hau, objektiboa eta hausnarketarako tarte gutxi uzten duena.
"Enpresetako jarduerek tokiko ekosistemetan eta tokiko jendartean duten eraginaren isla egitea du helburu ingurugiro- eta gizarte-kontabilitatea deiturikoak"
Enpresa baten jarduera ekonomikoa ordea, ez da merkatu, kreditu, galera, mozkin edota zorrera mugatzen. Izan ere, herrialde bateko aberastasuna neurtzeko Barne Produktu Gordina erabiltzeak dakartzan mugak hainbatetan adierazi diren moduan, enpresa baten jarduna ingurumen eta gizartetik at egongo balitz lez kontabilizatzeak ere baditu bereak. Nola islatuko lirateke enpresa baten kontabilitatean ingurumenari egindako isurketak edota kutsadura? Nola kontabilizatu enpresako langileen artean egon daitekeen soldata arrakala? Zein izan daiteke lan-praktika eta enplegu duinaren adierazlea? Nola eman enpresa barnean egon daitezkeen berdintasun edo diskriminazioen berri? Hausnarketa hauek ez dira berriak, eta azken sei hamarkadetan lan teorikoez gain, ekimen ugari jarri dira martxan gai honen inguruan. Enpresetako jarduerek tokiko ekosistemetan eta tokiko jendartean duten eraginaren isla egitea du helburu ingurugiro- eta gizarte-kontabilitatea deiturikoak.
Gaiak luze eta zabal aritzeko parada ematen du. Izan ere, ezin ahaztu zenbakitzea zaila den oro susmopean egon ohi dela. Ekonomiako kutxa zurrunetik haratago begiratzeak errealitatearen konplexutasuna onartzera behartzen gaitu, eta zentzu honetan, gainbegiraketa teoriko zorrotza egiteaz gain, lan enpiriko txukuna egin zuen fakultateko ikasleak. Bikaineko kalifikazioa lortzeaz gain, pentsamendu hegemonikoa zalantzan jartzearen ausardia ere azpimarratzekoa izan zen, eta ikerlana aldizkariren batean argitaratzera animatu genuen epaimahaikideok.
Pozgarria izan zen niretzat irratian gaiaren inguruan solasean entzun nituenean, bai ikaslea eta bai lanaren gidaritza egin zuen irakaslea ere. Egindako lanaren garrantziaren onarpenaz gain, gaiak interesa pizten duenaren seinale izan zen. Halarik ere, elkarrizketan aipatu zutenez, “artikulu zientifikoa ez izatea” argudiatuz baztertu omen zuen aldizkari zientifiko batek eurek bidalitako lana. Artikuluak atzera botatzea oso ohikoa da mundu akademikoan, baina arrazoiketa zinez bitxia da. Hain aldakorra zaigun errealitate honetan, gizarte zientzietatik iraunkortasunari begira zorroztasunez egindako ekarpenak, ez al dira ba zientifikoak? Agian, titulua probokatzaileegia izan zen zientziaz hitz egiteko.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Aurrekoan, ustezko ezkertiar bati entzun nion esaten Euskal Herrian dagoeneko populazioaren %20 atzerritarra zela. Eta horrek euskal nortasuna, hizkuntza eta kultura arriskuan jartzen zituela. Azpimarratzen zuen migrazio masifikatua zela arazoa, masifikazioak zailtzen baitu... [+]
Ez dut beti ulertzen nola aritzen ahal diren lur planeta honetako zati okitu, zuri, gizakoi eta kapitalistako aho zabal mediatikoak, beraiena, hots, gurea, zibilizazioa dela espantuka. Berriak irakurtzen baldin baditugu, alta, aise ohartuko gara, jendetasuna baino, barbaria dela... [+]
Administrazioko hainbat gai, LGTBI+ kolektiboko kideen beharrizanak, segurtasun subjektiboa, klima aldaketa, gentrifikazioa, ikus-entzunezkoak erabiltzeko modu berriak, audientzia-datuak jasotzeko moduak, dislexia, ikuspegi pedagogiko aktibo eta irisgarriak, literatur... [+]
Auzitan jar ez daitekeen baieztapen orokor eta eztabaidaezinaren gisan saldu digute hizkuntzak jakitea printzipioz ona dela, baina baditu bere "ñabardurak", edo esanahi ezkutuagokoak. Hemengo ustezko elebitasun kontzeptuaren azpian dagoen baina kamuflatzen den... [+]
Otzandu egin gara, katalanak eta euskaldunok, ekaitzaren ondoren. Saiatu ginen, bai; sendo ekin genion, eta gogor kolpatu gaituzte; ezin izan genien gure helburu zuzen, ezinbesteko, sakratuei eutsi. Eta porrotaren mingostasuna dastatu dugu, eta bigundu egin gara irabazleen... [+]
Desgaitasun fisikoa duen arkitekto baten alabaren etxea bisitatu ondoren idazten dut honako hau.
Desgaitasun fisikoa duten pertsonen taldeek ez dute arkitektoa maite, beraien bizitza zailtzen duen gaizkile bat kontsideratzen baitute. Gorrotoa ulerkorra da: arkitektoaren lanak... [+]
Iragana ulertzen saiatzen eta etorkizuna bideratzen, oraina joaten zaigu zenbaiti. Nire proiektuetako bat (hasi baina landu ez dudana oraindik) dudan zuhaitz genealogikoa egitea da. Horretan lagunduko didan liburutxo bat ere erosi nuen. Baina, hain da handia lana, liburutxoa... [+]
Ortutik itzuli berritan erabaki nuen Twitterretik alde egitea, oraindik Twitter zenean. Auzolan batera joan nintzen, brokoliak eta azaloreak landatzera, eta mindfulness efektua zapuztu zidan algoritmoak, idazle feminista transgorrotatzaile baten txioak jaurtitzearekin... [+]
Martxoaren 8a hurbiltzen ari zaigu, eta urtero bezala, instituzioek haien diskurtsoak berdintasun politika eta feminismoz josten dituzte, eta enpresek borroka egun hau “emazteen egunera” murrizten dute, emakumeei bideratutako merkatu estereotipatu oso bati bidea... [+]
Batzuendako, dirutza izatea ez da nahikoa, eta euren ego hauskorrek diruaren txintxina ez ezik, protagonismoa ere eskatzen dute. Aberats okituak izatea nahikoa izango ez balitz bezala. Beti gehiago behar dute, anbizioa deritzote antsia horri, baina botere gosea eta nabarmendu... [+]
Bi neska komisarian, urduri, hiru urtetik gora luzatu den jazarpen egoera salatzen. Izendatzen. Tipo berbera agertzen zaielako nonahi. Presentzia arraro berbera neskek parte hartzen duten ekitaldi kulturaletako atarietan, bietako baten amaren etxepean, bestea korrika egitera... [+]
Iragan urtarrilaren hondarrean, Bretainiako lurraldeko bi hizkuntza gutxituei buruzko azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak publiko egin zituzten bertako arduradunek. Haiek berek aitortu zuten harriturik gertatu zirela emaitzak ikustean. Hain zuzen ere, egoerak eta... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]