argia.eus
INPRIMATU
Brontze Aroa Luzernako uretan
  • Hiru hamarkada dira arkeologo suitzarrak Luzerna hiriaren jatorrian Brontze Aroko herrixka bat zegoela frogatu nahian ari direla.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko ekainaren 01a

Berriki, Zuricheko Hiri Garapenerako Bulegoko urpekariek Luzerna lakuko uretan egurrezko 30 zutoin –etxeak horien gainean eraikitzen zituzten–eta zeramikazko 5 pieza aurkitu dituzte.

Erradiokarbono azterketek diote 3.000 urte inguru dituztela. Hala, aspaldiko hipotesia baieztatu da: Brontze Aroan, Luzernako uren maila egungoaren lau bat metro azpitik zegoenean, lakuaren arroan gizakiak bizi ziren.