Bibollo

Pasa den apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunean, hitzaldi bat eman nuen unibertsitate baten enkarguz. Kostatu zitzaidan baietza ematea. Hasteko, onartu nuen lesbiana hutsa, osoa, totala (ikus ezazue Nola esan/izan bollera euskaraz proiektua) ez naizenez, iruzurtiaren sindromea sentitzen dudala lesbiana erreferentetzat hartzen nautenean.

Maiatzaren 17an, LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko egunean, Cris Lizarragari (Belako musika taldeko kideari) elkarrizketa egin diot dokumental baterako, azken boladan bisexualitatearen ikusgarritasuna sustatzen dabilelako, eta berarekin hitz egiteak sentipen hori ulertzeko gakoak eman dizkit.

Gure ibilbidea berdintsua da: erreferente eta aukera faltaren erruz, heteronorman hazi zen, mutil-lagunekin esperientzia latzak bizi izan zituen, eta harreman lesbikoak izaten hasi zenean, bollera identitatearen aldeko hautu politikoa egin zuen. Haatik, Pikara Magazine-n La Psicowoman sexu hezitzaileak Elisa Coll ekintzaile bisexualari egin zion elkarrizketa entzun zuenean konturatu zen lesbianismo politikoak nik aipatutako iruzurtiaren sindromean kateatzen zuela. Collen diskurtsoari esker, bisexualitateak LGTBI mugimenduaren baitan jasotzen duen epaia (ez dela disidentea, binarista dela*, bifobia ez dela existitzen…) deseraiki zuen.

Orduan, bere bisexualitatea onartzearekin batera egundoko lasaitasuna hartu zuen: “Nire iraganarekin bakeak egitea suposatu du, baita nire etorkizunarekin ere”. Esaldi horrek zart egin dit. Batzuetan nire burua ikusi dut koherentzia biografiko bat behartu nahian. Hau da, nolabait ukatu edo ezkutatu izan dut bizi izan dudala maitasuna, bizi izan dudala desira, bizi izan dudala plazerra gizonekin. Benetazkoa izan dela, eta ez alienazio edo inposizio heteropatriarkalaren ondorioa, matxismoak askotan hori guztia zapuztu badu ere.

Etorkizunari erreferentzia bereziki interesgarria egin zait. Zineman (The kids are all right, La Vie d’Adèle…) eta telesailetan (The L Word, Orange is the new black) etengabe indartzen da jendartean emakume bisexualek duten-dugun estigma: aldakorrak, promiskuoak eta desleialak garela. Lehenago edo geroago itzuliko garela heterosexualitatera, eta goi-mailako traizioa izango dela gure ingurukoentzat. Narratiba matxista hori lesbiana politikoentzat mamu bihurtzen da eta lesbiana osoen autoestimua ere kaltetzen du.

Elisa Collek Resistencia bisexual liburuan aipatzen du, halaber, bisexualitatea dela LGTB siglen artean komunitaterik ez duen bakarra. Babesgabetasun horrek osasun emozionala kaltetzen du eta identitate hori harrotasunez bizitzeko beste oztopo bat da.

Bisexuala izateak dakar, gizarte bifobo honetan, etengabeko identitate krisiak bizitzea. Collek Lizarragari nola, Belakoko musikariak enegarrena eragin dit niri. Deserosotasuna piztu dit ohartzeak barne bifobia horrek eragina izan duela nire burua ulertzeko eta gizarteratzeko prozesuan.

Eta hala ere, bollera ere banaiz, bollera bizi naiz, lesbofobia bizi dut, kultura lesbikoa maite dut.

Agian aldakorra izatea ez da akatsa baizik eta bertutea.

Agian arraina/okela dikotomia hutsala baino aberatsagoa da gure sexualitatea.

Agian ez dugu bata ala bestea aukeratu behar.

Agian “Bollera da bide bakarra” aldarrikatu dezakegu, ahaztu gabe bidezidorrak ederrak direla.

Agian izan gaitezke bibollo.

*Pansexual proposatu da bisexual binarista delakoan, baina Elisa Collen arabera bisexualaren definizio egokia da zure generoa eta beste generoak gustoko izatea.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude