“Hemendik hilabete batzuetara zertan lan eginen dudan ez jakitea gustatzen zait”

  • Bartzelonako Unibertsitatean diseinu grafiko ikasketak egin ondotik ilustrazio graduondokoa egin zuen Marta Bellvehík (Palamós, Katalunia, 1989). Ilustratzaile gisa Enderrock aldizkarian debutatu zuen eta 2014az geroztik bere proiektu propioan dihardu buru-belarri.

"Bertze artisten lana ikusteak lagundu zidan kontzientzia feminista hartzen". (Argazkia: Laura Garcia)

Zer da zure ogibideaz gehien maite duzuna?
Nire erritmoaren arabera egunerokotasuna kudeatzeko dudan askatasuna. Enpresetan lan egiten nuenean gorroto nuen ordutegi zehatz bat bete behar izatea. Zenbaitetan ez zegoen ezer egiteko eta aulkia berotu behar izaten nuen zazpiak iritsi arte. Izugarria zen denbora lapurtzen ari zitzaizkidala sentitzea! Freelance moduan lan egiten dudanez geroztik balio handiagoa ematen diot nire lanari. Era berean, ilustratzaile gisa lan egiteak proiektu desberdinetan murgiltzeko aukera ematen dit. Gustatzen zait hemendik hilabete batzuetara zertan lan eginen dudan ez jakitea.

Krisiak eztanda egin zuen ikasten ari zinenean. Nola eragin zizun?
Egia erran, ikasten ari nintzen bitartean ez nuen kezka gehiegirik izan, zorionez gurasoen babes ekonomikoa nuelako. Baina egia da azken ikasturtea bukatzear zegoenean hutsunea sentitu nuela. Ez hainbertze nire ogibideagatik, ziurgabetasun bera baitzuten bertze ikasketak egiten zituzten lagunek ere. Nolabait onartu genuen denbora mugagabean gurea ez zen ogibideren batean lan egin beharko genuela, aukeraren bat iritsi arte. Lagunen erdiak kanpora joan ziren bizitzera eta ni ilustrazio graduondokoa ikasi bitartean hainbat enpresatan bekadun gisa aritu nintzen, kontratu mugatuen bitartez diseinatzaile gisa lanean hasi nintzen arte.

Duela sei urte abiatu zenuen zure proiektu propioa. Zaila izan zen?
Tira, zertxobait aurreztua nuen eta hasierako hilabeteetan gutxi kobratzeak ez ninduen beldurtzen. Enkarguzko erretratuak egin nituen hasieran, baina kontaktuak falta zitzaizkidan eta galduta sentitzen nintzen. Zaila egiten zitzaidan lan bolumena aurreikustea, proiektu bakoitzagatik zenbat kobratu behar nuen jakitea eta ziurgabetasuna kudeatzea. Eta bai, autonomoen tarifa hilabetero ordaintzea eutsiezina zen. Zorionez, proiektu berriak suertatu ziren eta geroztik ilustratzaile gisa lan egin ahal izan dut.

Zein paper jokatu dute sare sozialek zure ibilbidean?
Anitz erabiltzen ditut, batez ere Instagram. Nire lanaren erakusleihoa da eta, era berean, inspiratzeko eta gainontzeko ilustratzaileek egiten dutenaz informatzeko erabiltzen dut. Hori bai, okerrena da konparazioetan sartzea eta garrantzitsua da tarteka distantzia hartzea. Bertze ilustratzaile batzuekin ere solastatu izan naiz edukiak etengabe sortu behar izateak eragiten duen estresaz. Baliteke liburu bat prestatzen aritzea, ilustrazio pila egiten, baina Instagramen edukirik publikatzeko tarterik ez baduzu ez zara horren ikusgarri.

Argazkia: Anna Bellvehí

Zure ilustrazioek berezko zigilua dute. Zerk inspiratzen zaitu?
Artista oso desberdinak jarraitzen ditut, paisaien argazkiak egiten ditut eta gustatzen zaizkidan gauzen pantaila-irudiak gordetzen ditut. Sarri marrazkiak nire sentimendu batetik edo sentitu dudan moduan adierazi nahi izan dudan bizitako esperientzia batetik sortzen dira. Askotariko pertsonen adierazpenak marraztea maite dut, batez ere emakumeenak, eta elementu naturalekin konbinatzea.

Bi pasio uztartzen dituzu, ilustrazioa eta musika, abestiei bizia emanez.
Dibuixar Cançons (Abestiak marraztu) proiektua abiatu nuen ikasten ari nintzenean. Blog bat ireki eta estilo desberdinekin esperimentatzea ahalbidetuko zidan ilustrazio serie bat publikatzea erabaki nuen. Musika talde anitz entzuten nituen garai hartan eta abestiak interpretatzeko modu polita iruditu zitzaidan. Katalanez eginiko musikaren aldarrikapena egiteko modua ere izan zen niretzat. 2013an Enderrock aldizkariarekin kolaboratzen hasi nintzen, eta bortz urtez hilabetean ilustrazio bat publikatu nuen bertan. Herrialde Katalanetan izen bereko ikastaroa irakatsi izan dut, batez ere gazteekin. Eta horretaz aparte bi pasio horiek uztartu ahal izan ditut Cesk Freixas, Andrés Suarez eta Hesian taldearekin lan eginez.

Noiztik dago presente borroka feminista zure obran?
Duela zazpi edo zortzi urte edertasun normatiboa zuten emakumeak marrazten nituen: argalak, ile luzea… eta maitasuna gizon eta emakume cisen bitartez adierazten nuen. Bertze artisten lana ikusteak lagundu zidan kontzientzia feminista hartu eta normalizatuta nituen hainbat jarrerekin kritikoago izaten. Horrela hasi nintzen bertze errealitateak marrazten. Ikastaroa ere egokitu nuen, ikuspuntu feministatik egiteko. Indarkeria matxistaren kontrako hainbat kanpainetan ere muralak egiten parte hartu dut.

Noizbait irakurri dut erran duzula emakumea izateagatik harreman profesional paternalistak pairatu dituzula.
Batez ere gazteagoa nintzenean. Publizitate agentzia batean lanean aritu nintzen eta bertan emakume bakarrak bekadunak edo juniorrak ziren: txantxetan, aipamenetan eta zuzendarien jarreretan maskulinitate toxikoa zen nagusi. Eta nire ibilbide propioa abiatu nuenean ere, lehen enkarguetan batez ere, presionatuta sentitu nintzen eta nire esperientzia faltaz baliatu ziren miseria bat ordaintzeko. Edo muralak marraztean eta azoka zein ferietan parte hartu dudanean komentario desegokiak entzun izan ditut maiz. Zorionez ez da ohikoena.

Betidanik marrazkilari
“Txikia nintzenean etxean denbora anitz pasatzea gustuko nuen: ahizpa sei urte nituenean jaio zen eta lehengusurik ez nuenez, ohituta nengoen bakarrik ongi pasatzera. Gurasoek berehala ikusi zuten marraztea maite nuela eta plastikan apuntatu ninduten eskolaz kanpo. Gogoratzen dut arbel magnetiko bat ere erosi zidatela eta edonora eramaten nuela: orain ilustrazio digitalak egiteko erabiltzen dudan iPad-aren bertsio primitiboa zen hura. Eskolan egiten ziren marrazki lehiaketak irabazten hasi nintzen eta jendeak erraten zuen hori izango zela nire ogibidea. Egia erran, nik nire burua ere handitan ipuinak marrazten ikusten nuen”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ilustrazioa
2024-09-23 | Estitxu Eizagirre
"Ilargia eta landareak" 2025eko agendaren aurkezpena
Landareei eta piztiei buruzko hitzaldia, ilustrazioak eta bertsoak Tolosan irailaren 26an

Jakoba Errekondok Ilargia eta landareak 2025eko agenda eskutan, ilargiaren arabera baratzeko lanak nola antolatu azalduko du eta entzuleen galderak zuzenean erantzungo ditu. Antton Olariagak argitalpen horretarako egin dituen hamabi piztiren ilustrazioak erakutsiko ditu eta... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


2024-06-07 | Estitxu Eizagirre
"Emakumeen haria" ekitaldia Villabonan, ekainaren 7an
Testigantzak, murala eta bertso saioa, oihal fabriketako emakumeen lana eta bertsoarekiko lotura ezagutzeko

Oihal fabriketako emakume langileak eta bertsoa josi ditu Emakumeen haria ekimenak. Ekainaren 7an izango da Villabonan. Bertaratzen denak ezagutuko du egun Bertsozale Elkartearen egoitza den Subijana etxea iraganean oihal fabrika izan zela; entzun ahalko ditu bertan lan egin... [+]


2024-04-17 | Reyes Ilintxeta
Elisabeth Pérez. Sorkuntzaren defendatzailea
“Adimen Artifiziala etorkizuneko tresna ei da, baina bere funtsa iraganeko sormen lanak lapurtzea da”

Martxoan Iruñean egin zen liburu denden kongresuan ezagutu nuen Elisabeth sortzaileen lana pasioz defendatzen Adimen Artifizial sortzailearen aurrean. Handik gutxira elkarrizketa egiteko gelditu ginen Bolognako Liburu Azokara eta Kolonbiara joan aurretik. Aitortzen dut... [+]


Irungo inauterietako kartel irabazlea adimen artifizialak egina dela salatu dute

Irungo inauterietako kartel lehiaketa irabazi duen gizonak adimen artifizial bidez sortu du irudia, ziurtatu du Luis Doviso diseinatzaileak: “Iruzur egin du, bere burua egiletzat aurkeztu duen pertsonak ez duelako kartela egin, makina batek baizik”. Jakin gabe,... [+]


2023-04-21 | Sustatu
Bilbo Berriro Gris Bihurtu: Niko Vazquezen irudi sorta

Niko Vazquez ilustratzaile, grafista eta irudigile azkar bat da, bere garaian musika egiteagatik ere ezaguna (MCD, Motorsex), azken asteetan nabarmendu dena adimen artifizialaren bidez unibertso bisual oso berezi bat egiteko: Make Bilbao Grey Again, Bilbo Berriro Gris Bihurtu,... [+]


2023-02-06 | Saioa Baleztena
Ares Romans. Tatuatzailea. Oroitzapenak betikotuz.
“Oroitzapenak ilustrazio bihurtu eta betirako irudikatzen ditut jendearen azaletan”

Ama eta tatuatzailea da Ares Romans (Cerdanyola, 1991). Bere bigarren alaba, Gea, 2020ko martxoan jaio eta minutu gutxi batzuk geroago hil zen. Esperientzia mingarri hartatik sortu zuen Gea proiektua, dolu perinatalaren babesera zuzendutako zerbitzua.


Arrate Rodríguez Martín. @arraterodriguezm
“Ez zaigu bururatzen okinari ogia urririk eskatzea”

Etxean hartu gaitu, eta berak ezetz dioen arren, artista baten etxera sartu izanaren sentsazioa ematen du; sentsazio goxo eta atsegina da. Hendaian bizi den errenteriarra da Arrate Rodríguez Martín, eta bere esanetan, ez da ez artista, ez ilustratzailea, ez... [+]


Ane Zufiaurre Feijo. Ilustrazioaz
“Ez dakit nire estiloa definitzen duen izenik ote dagoen”

Irakaslea da ogibidez Zufiaurre. Ez zituen Arte Ederren ikasketak egin, “zerbait zientifikoa nahiago nuen egin” aitortu digu. Irriz kontatzen du, ordea, jakin bazekiela zeinen giro on eta ederrean ikasten duten Leioako campusean sail horretako ikasleek. Bilbon bizi... [+]


Eguneraketa berriak daude