argia.eus
INPRIMATU
Mixel Berhokoirigoin hil da, Nafarroa Behereko laborari, sindikalista eta militante ezaguna
  • Mixel Berhokoirigoin (Gamarte, 1952-2021) laborari baxenafartar eta ELB sindikatuko sortzaileetakoa zendu da minbiziaren ondorioz. Baserritar txikien alde konprometitua eta militantzian zaildua, Euskal Herriko Laborantza Ganbera martxan jarri zuen taldean protagonismo berezia izan zuen, Frantziako Estatuaren jazarpen judiziala gaindituz, eta Euskal Herrian lurraren defentsan ari direnentzat erreferentzia nagusietakoa izan da. Herrigintzan engaiatuta bizi zen eta “bakearen artisau” lanetan ikusi dugu azken urteetan.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2021eko maiatzaren 13a