Korrikarako eta bizikletan aritzeko duen berezko abilidadea ikusita animatu dute lagunek Juan Miel, gaurko gure protagonista, Donostiako triatloian izena ematera. Lehorrekoa izanik ordea, ez daki nola moldatuko den Donostiako badiako ur beti ez baketsuetan. Berezko sasoia nahikoa izango zen ala ez, alegia.
Zalantzaz gain, kezka ere etorri zaio gogora irteera puntuan, ilaran jarritako bizikletak ikusi dituenean. Uretatik irtendakoan, hainbesteren artean, berea topatuko ote duen pentsatu du.
Bozina jo dutenean, murgildu da uretan beste zientoka partaiderekin batera. Hasieran, hoberenen pare, gainontzekoek sortutako zalaparta eta apar artean. Geroxeago, bere tankerako bakarren bat soilik aurreraxeago. Ohartzerako, bakar-bakarrik hondartzatik urruntzen. Egosgogor erabatekoa izateak lagunduta heldu da nola edo hala Santa Klara parean dagoen buiara, eta hartu du buelta.
"Hil kanpaiak nonahi, tanatorioko berriketak, apaiz bakarreko hileta elizkizun tristeak. Nazkatu naiz. Egoerak min egiten dit, eta, bai, ihes egin nahi dut"
Ordura arte marea behera zihoanak lagunduta, larri, baina burutu du ibilbide erdia, eta orduantxe konturatu da igerian ez dakiela. Hura herioa! Altxatu du burua, eta han urrutian ikusi du Hotel Londresen iragarkia. Letra txiki-txikiak dituela iruditu zaio, baina erdia egin duela pentsatuz, saiatu da igerilari trebeak bezala burua uretan sartu eta berriro erritmoa hartzen. Gero eta saio laburragoak egiten ditu, eta Hotel Londreseko iragarkiaren letrak gero eta txikiagoak iruditzen zaizkio.
“Inork ez al du nire bizikleta eramango behintzat beste sastarren bat niretzat utzita, ezta?”. Horretan, haren zain aspertzen hasiak ziren antolatzaileak hurbildu zaizkio, ea proba utzi eta txalupara igo nahi duen galdezka. “Erretiratu! Hau dena egin eta gero, erretiratu!”.
Pixkanaka, hasi dira hoteleko iragarkiaren letrak handitzen. Txikituta dago, baina lehorretik aupaka ari diren andrearen eta semearen oihuak entzuten hasi da.
Nahi orduko ez bada ere, iritsi da bizikleta utzi zuen tokira eta, jakina, berea bakarrik bertan. Hura ere bere zain. Hura lasaitua!
Erositako prezioan saldu dizuet Juan Mielen istorioa. Berak kontatu zigun afaloste batean. Bakarren batek esango du bizi dugun egoera ilun hau ez dela kontu arinetan ibiltzeko garaia eta errealitateari ihes egiten ari naizela. Bai, hala da. Aspalditxoan, lagun artean gaudenean, gaixotasuna, txertoa, kutsatuak, konfinamendua… hil kanpaiak nonahi, tanatorioko berriketak, apaiz bakarreko hileta elizkizun tristeak. Nazkatu naiz. Egoerak min egiten dit, eta, bai, ihes egin nahi dut.
Oharra: Juan Mielek, behin bizikleta hartu zuenean, zituenak eta ez zituenak eman, eta lehen berrogeien barruan bukatu zuen triatloia. Urari ihes egiteagatik, edozer gauza.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]
Lan aste laburragoak ezartzeko politika orokorra ekarriko du 2025 urteak, enpresentzako kontratazio berrietarako kostu txikiak eta lan harremanetarako aldaketa norabide eraginkorra ekarriz.
Espainiako gobernu akordioa betetzeko helburuarekin, lanaldia astean 37,5 ordutara... [+]
Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.
Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]
Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]
Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]
Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]