Sei Argazkitan saioan Joseba Arregik horrela azaldu zion Pedro Mari Goikoetxeari HABEren euskaltegiak sortu eta gutxira udalen menpe utzi izana: “Oso ondo asmatu genuen. Euskaltegi munizipalak inportanteak izandu dira gauzak bere onera eramateko, eta HBren eta AEKren monopolioa beren eskuetatik kentzeko…”. Ricardo anaiak Euskaltzaindiari igorritako gutun famatu haren aurkako izpirituz, zalantzarik gabe.
Euskaltegiak beti egon dira gatazka haien ondorioak ordaintzen, eta jakina, euskalgintza eta euskalduntze prozesua ere bai. Garai haietako giroak eragina izan zuen euskaltegietako ekonomian, baina baita jarduera akademikoan ere; izan ere, euskalduntzea norbanakoen lepo utzi zen, lan mundurako Hizkuntza Eskakizunak ezarrita, erabilera hortik helduko zelakoan. Euskaltegiak, neurri handi batean, biziberritze prozesuko motor izaera galduz joan ziren. Kaleetatik desagertzen. Egungo euskaltegien “panorama” orduko politiken ondorio zuzena dugu.
"'Herri ekimeneko euskaltegiekin' akordioa egin du Eusko Jaurlaritzak, hainbat langile prekarietatetik ateratzeko. Berandu bada ere, ongi etorria"
Baina, badirudi gauzak aldatuz doazela. 2021eko apirilean “Herri ekimeneko euskaltegiekin” akordioa egin du Eusko Jaurlaritzak, hainbat langile prekarietatetik ateratzeko. Berandu bada ere, ongi etorria. Benetan penagarriak dira hainbat kolegaren lan-baldintzak. Beraz, esan daiteke tunelaren amaieran argia badela, eta oraingoan, antza, ez da kontrara datorren trena.
Sinatzaileetako batzuei entzun diet hau hasiera baino ez dela, erronka handiak ditugula. Eta ados nago. Irakaskuntza arautuan ez bezala, gurean ez daude ondo definituta sare publikoa eta pribatua. Egia esateko, ez dago sare publikorik. Udalen menpe egonik, ez dago bateratasunik lan baldintzetan, baliabideetan, lan-poltsetan… Azken lan eskaintza (erretiroren bat salbu) 90eko hamarkadan egin zen. Bestelakoen artean ere anabasa handia da. Hezkuntzan ez bezala, badira, adibidez, mozkin banaketak dituzten euskaltegi pribatuak. Ez dakit oso ondo zelan uztartuko diren mozkinak eta diru-laguntzak. Eta ez dezagun ahaztu EAEtik haratago ere badirela euskaltegiak.
Eta HABE? Zein izan beharko litzateke HABEren egitekoa? Nolako loturak beharko lituzke Hezkuntzarekin, euskalgintzarekin, plangintzekin, Nafarroa eta Iparraldeko erakundeekin…
Erronka erakargarriak ditugu aurrean: doakotasuna, ahozkotasuna, erabilera, ebaluazio sistema doitzea, euskaltegiak plangintzetan txertatzea, etorkizuneko irakasleak prestatzea, unibertsitatea guri begira jartzea… Baina biziberritze prozesuak abiada har dezan, ez dira nahikoa partxeak, motor zaharra goitik behera egokitu behar dugu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Pertsona nagusiekin edo aniztasun fisiko eta neuronalak dituzten pertsonekin lanean zaudenean, dugun gizartean gaitasunaren ideiak espezie bezala asko mugatzen gaituela ohartzen zara. Hau da, dugun sistemak gauzak modu espezifiko batean egiteagatik jartzen zaitu balioan, eta... [+]
Idatzi nahi nuen gabonetako argien alde, eta urteroko ohitura bilakatu aldarrikatzea, kaleak argitzen dituzten aro honetan, espazio publiko apain, alai eta gozagarri bat, klase ikuspegitik. Baina, noski, espazio publiko epelak ere bai, zenbait gazte liburutegietan liburuak... [+]
Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.
Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]
Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.
Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]
Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]
Ez dakit zuek ere pertzepzio bera ote duzuen –aitor dut: modu azientifikoan hasi naiz idazten hemen–. Pereza hitzaren hedatze naturalaz ari naiz. Gero eta gehiago aditzen baitut Hego Euskal Herriko bazterretan: euskaraz, espainolez eta, jakina, euskañolez... [+]
Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]
Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]
Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]
Nobedadea izan ohi da Durangoko Azokari lotzen zaion hitz entzunenetako bat. Nobedadea han, eta nobedadea hemen. Zenbaitetan, ordea, lehengokoari beste itxura ematea aski izaten da etiketa hori itsasteko. Talentu berriztagarriz birmasterizatutako CDek eta berrargitalpenek badute... [+]
Euskara txikitasunean handia den ur emaria dugu. Bertako tanta bakoitzak gure kultura ureztatzen eta biziberritzen du. Egarri den hari itsaso bete ur eskaini. Euskara putzu sakon eta ilun batetik etorri izan bada ere, guztiok atera dugu gure ur-gazi lagina, eta guztiok bilakatu... [+]
Gazteak gero eta lehenago hasten dira pornografia kontsumitzen; izan ere, bere sexu heziketa bakarra da pornoa. Nola demontre heldu gara honaino?
Gaur egun, onartu behar da Interneti esker pornografia ikustea askoz errazagoa dela. Tamalez, klik baten bidez 7-9 urte arteko... [+]