argia.eus
INPRIMATU
Labarretako artistak eta hipoxia
  • Paleolitoko margolariek labarretako pinturak hipoxiaren efektupean egin ohi zituztela dio Tel Aviveko unibertsitateko Yafit Kedar arkeologoak zuzendu duen ikerlan batek.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko apirilaren 27a
(arg.: Debako Udala)
(arg.: Debako Udala)

Eta hipoxia propio bilatzen zutela trantzean lan egiteko, gorputzak dopamina askatzen baitu egoera horretan. Margolanen kokapena aztertu dute, eta ondorioztatu dute  kobazuloetako gela eta galeria sakon eta estuetan egiten zituztela, hau da, oxigeno gutxiko tokietan; atmosferan oxigeno kontzentrazioa %21ekoa izan ohi da eta pinturen zenbait kokapenetan %11raino jaisten da.

Gainera argiztatzeko erabiltzen zituzten zuziek ere oxigenoa xurgatzen zuten, kontzentrazioa gehiago murriztuz eta hipoxiarako arriskua –edo aukera, kasu honetan– handituz.