Bilbao Orkestra Sinfonikoak arintasuna, entretenimendua eta lan ona ekartzen jakin du Euskalduna Jauregian martxoaren 18an eta 19an egindako kontzertuetan. Baina, kontuz, arinkeriaz eta entretenimenduaz hitz egiten dugunean, ez dugu azalkeria esan nahi, ezta gutxiago ere.
Aitzitik, aztertuko ditugun lanei balioa eman nahi diegu. Zer lan mota dira? Bada, edertasunez eta konposizio-ezaugarri konplexuz betetako musika klasikoko lanak, eta hala ere, “kolonia freskoaren” aura dutenak, ageriko sinpletasuna dutenak. Era guztietako entzuleei gustatzen zaizkien lanak, baita musika klasikoa ulertzen ez dutela esaten dutenei ere.
Kontzertu honetan interpretatu ziren bi obrak, azaldutako bertuteez gain, berritzaile eta ausartak izan ziren bere garaian, eta aldaketa handi samarra izan zen bakoitza bere generoan.
Ausartuko nintzateke esatera ez dagoela biolin solistarik Mendelssohnen kontzertua interpretatzen ez duenik. Biolinaren errepertorioan funtsezko lana da, oso ederra. Bestalde, erromantizismoko biolinaren lehen kontzertuetako bat da. Obra honek berrikuntzak ekarri bazituen ere eta garai hartako entzuleak harritu bazituen ere, kontzertu honen arrakasta erabatekoa izan zen estreinatu zenetik.
Bilbao Orkestra Sinfonikoak Soyoung Yoon bakarlariarekin batera eskaini zigun bertsioa perfekzionista eta kolorez eta ñabarduraz betea izan zen. Nazioarteko lehiaketa garrantzitsuetan saritua izan den biolinista korear honek bere teknika aparta, eta aldi berean, biolinaren aukera tekniko-espresiboak erakusteko duen sentsibilitate eta erraztasun bikaina erakutsi zituen.
Bilboko Orkestrak oparitu zigun bigarren obra Francis Poulenc-en Sinfonietta ederra izan zen. Ez da oso lan ezaguna, baina bai zirraragarria, publikoarengana oso modu zuzenean iristen dena. Sinfonietta 1947an konposatu zen eta hurrengo urtean Londresen estreinatu zen Roger Desormière-ren gidaritzapean. Musika arina da, batzuetan satirikoa ere bai, eta herri birez eta dantza erritmoez beterikoa. Musika hau konpositorearen xarmaz eta asmamenaz beteta dago eta kontzertu aretoetan maizago entzutea merezi du, dudarik gabe.
Bilboko Sinfonikoak, Johannes Debus-en gidaritzapean, interpretazio txinpartaduna eskaini zuen, ukitu naif batekin, publikoa poltsikoan sartu zuena.
Pucciniren Il Trittico
Nork: Nafarroako Orkestra Sinfonikoak eta Bilboko Opera Abesbatzak.
Eszena zuzendaria: Paco Azorín.
Bakarlariak: C. Álvarez, A. Blancas, M. Berti, C. Isotton, K. Mattila, A. Ibarra, S. Esparza eta I. Hotea.
Non: Bilboko Euskalduna... [+]
Iruñeko Baluarten, ostegunean, Israelgo ereserki nazionalaren orkestrako bertsioaren egilearen pieza bat jotzear zirela aurretik zutik jarri eta aretoa utzi du publikoaren zati handi batek. Ereserki horrek “okupazio sionistari” gorazarre egiten diola kritikatu... [+]
Frantziako musikagileei buruz hitz egitean, Claude Debussy eta Ravel etortzen zaizkigu burura. Bada dibertitzen denik ere, bata edo bestea defendatuz garai guztietako musikagile frantziar onena bezala. Egia esan, bi jeinu absolutu dira, beren garaiko zirkunstantzien ondorio. Oso... [+]
Donizettiren Don Pasquale opera
Taldeak: EOS eta Bilboko Operako Abesbatza.
Bakarlariak: S. Orfila, M.J. Moreno, F. Demuro, D. Del Castillo, P.M. Sánchez.
Eszena-zuzendaria: Emiliano Suárez.
Eszenografia: Alfons Flores.
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data:... [+]
Columbus Fundazioak antolatutako kontzertua, ‘RenHacer’ Musikaldiaren barruan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoa.
Zuzendaria: Ramón Tebar.
Bakarlaria: Joaquín Achúcarro.
Egitaraua: Guridi, Grieg eta Brahmsen lanak.
Lekua: Bilboko Euskalduna... [+]
Edizio asko dira orain arte; Espainiako Estatuko musika klasikoko jaialdirik zaharrena da. Behin amaituta, une egokia izan daiteke aurtengo edizioaren balantzea egiteko, baina baita jaialdiaren bizitza luzearen balantzea egiteko ere. Jaialdi bikaina da, oso. Baina hausnartu egin... [+]
Donostiako Musika Hamabostaldia
Euskadiko Orkestra: Zuzendaria: J. Rohrer.
Donostiako Orfeoia: Zuzendaria: J.A. Sáinz Alfaro.
Bakarlariak: C. Reiss, V. Karkacheva, M. Schmitt, H. Müller-Brachmann.
Egitaraua: Beethovenen Missa Solemnis re maiorrean, op. 123.
Egia esan, pena ematen dit kritika honi izenburu hau ipintzea. Bizeten Carmen oso opera ederra da, sentimendu unibertsalak jorratzen dituena, hala nola pasioa, jeloskortasuna, maitatuaren posesioa, independentzia... Eta hori guztia musika-lan bikaina oinarri hartuta. Baina... [+]
Albenizen Iberia Suite monumentalaren bertsio berri bat egitea meritu handiko lana da, merkatuan dauden grabazio bikainak kontuan hartuta. Hori dela eta, Luis Fernando Pérezek Musika Hamabostaldiko errezitaldian egindako lanak sekulako miresmena sortu zidan.
Orkestra handien eta obra handien kontzertuen ondoren, ezin diegu arreta jarri gabe utzi musika-patxada handiagoko, sosegu handiagoko baina edertasun berdineko proposamenei.
Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoaren lehen kontzertuak erromantizismo berantiarraren kutsua izan bazuen ere, bigarren topaketan taldeak bi obra zirraragarri interpretatu zituen, istorioak kontatzen zizkigutenak. Obra exigenteak ziren, batez ere adierazkortasunaren aldetik, eta... [+]