argia.eus
INPRIMATU
Brontze Aroko langileen ‘tupperrak’
  • Prigglitz-Gasteil (Austria) kobre meatzeetan aurkitutako janari arrastoak aztertu berri ditu Austriako Zientzia Akademiako eta Arkeologia Institutuko ikerlari talde batek, eta Brontze Aroan –meatzea duela 3.100 eta 2.900 urte artean ustiatu zuten– meatzariek lanera aurrez prestatutako janaria eramaten zutela ondorioztatu dute.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko apirilaren 21a
(arg.: OEAW-OEAI)

Langile haien dietaz gain (lekak, haragia, zerealak, fruta eta fruitu lehorrak), ikerketak agerian utzi du garai hartako lanbideen espezializazio prozesua.

Meatzarien lana optimizatzeko, janaria beraiek prestatzeari utzi zioten eta, hala, beraien lanean espezializatu ziren. Eta beste langile batzuen espezializazioa ere, janaria prestatzen zutenena, ekarri zuen horrek.