Basket Beats Borders ekimena ulertzeko Libanon dagoen The Shatila errefuxiatuen kanpalekuan kokatu behar gara. Han bizi dira Israelgo Estatuaren indarkeriatik eta krudelkeriatik ihes egindako 25.000 palestinar eta horien artean da saskibaloi taldea osatu zuten 16 eta 20 urte arteko neska taldea. Italian eta Euskal Herrian sortutako elkartasun sare bati esker, 2017an Libanotik kanpo bidaiatu, Europako bi herrialde horietako beste neska talde batzuen aurka jokatu, kanpalekutik kanpoko beste esperientzia batzuk bizi, eta palestinarrek bizi duten egoera latzaren berri eman zuten.
Orain errefuxiatuen kanpalekutik berriro irteteko saiakera egin nahi dute. Asmoa da saskibaloi jokalariak Italiara, Euskal Herrira eta Espainiara jokatzera eramatea. Finantzatu ahal izateko Euskal Herriko eta Espainiako 53 musika taldek kanta bana eman dute; entzungai daude CD bikoitz batean, bandcamp-en eta Spotify-n.
Bilduman aurkitu ahal ditugun taldeetatik hamazazpi Euskal Herrikoak dira eta oso anitzak: Sangre de Monoren raggamuffina, Penadas Por La Leyren punk-rocka, Fermin Muguruza eta The Suicide of Western Culture-ren elektro-industriala, Estricallaren hardcore-punka, Arrotzaken punk iluna, Peedohren hardcore-crusta, Corduraren post-hardcorea, Braulioren rock eskizoa, Panikoren crusta, Ethosen punka, Puto Bastardo Palestineren hardcore-punka, Cult Of Miseryren UK82 metal-hardcorea, La Furiaren rapa, Soma Culten indiea, Holy Nunsen new wave punk-rocka, Rat-Zingerren punk metaleroa eta Fat Lychee & Akerbeatzen hip-hopa.
Horiez guztiez gain, badira beste asko eta ahalegin sutsua eginez gero saskibaloi jokalariek eta herrien arteko borrokek mugak gainditzen dituzten bezalaxe, musika estilo eta ibilbide oso desberdineko taldeak aurki ditzakegu: Rozalen, Txarango, Tremenda Jauria, Mafalda, Desakato, Manolo Kabezabolo eta beste asko.
Dagoeneko CD fisikoa (bikoitza) Euskal Herriko taberna eta elkartasuneko salmenta puntu askotan aurkitu dezakezu 8 eurotan.
ARGIAko erredakzioak aurtengo zortzi hilabeteotan kaleratu diren diskoen artean hiru hautatu ditu, gomendatzeko.
Harritu nau –zentzu onean– proiektu berri honek. Adiera edo zentzu asko ditu hitzak eta Bergaran Aitor Aldanondok harri baten inguruan sortutako honek baditu hainbat. Urteetan hartutakoa –bizitakoa– nolabait atera nahi izan du lan honetan.
Ibilbide... [+]
Eñaut Elorrietaren inguruko dokumental bat egin zutela-eta, Tabakalerara gonbidatu ninduten orain bizpahiru aste. Gustuz hartu nuen lagunarteko estreinaldirako gonbita, baina zinema aretora hurbiltzean jende asko hasi nintzen topatzen; hor Paul eta Itziar, hor Sarri, hor... [+]
Batzuetan elementu asko elkartu behar dira aurreikusi ez duzun emaitza bat ateratzeko. Hori gertatu da nolabait Gernika eta Bermeo artean sortutako Feline taldearekin. Primeros Auxilios punk taldeko Iñaki Baini-k etxean elektronikarekin jolasteari ekin eta maketa batzuk... [+]
"Hemen, errebelazio bat bezala, espazioa eta denbora argiago ikusten dira". Miren Narbaiza bueltan da berriz, eta eskerrak. Eszenak eman duen kantugilerik berezienetako bat da Narbaiza. Kanta berriak nola gobernatzen dituen ikustea besterik ez dago.
Zeren, sortzaile... [+]
Asko poztu nintzen Artza anaiek diskoetxe berria abiaraztearekin bat Barrakos-en maketa –non erosiko nuen, Boga tabernan?– berreskuratu eta biniloan ateratzeko asmoa zutela jakitean. Izan ere, aipatutako maketa –1990koa– gure musika historian oharkabean... [+]
Ez dago beste biderik, gustuko ez duzuna aldatu eta beste zerbait sortzeko apurtu egin behar da: apurtu eta zerotik hasi. Hori izan zen punkaren oinarria; eta horixe bera da Leire Led Infiernok (ahotsa) eta Txerra Bolinagak (bateria) erabaki zutena Piztupunk taldea zena nahita... [+]
Interneten musika entzuten duzunetakoa bazara, ia seguru ezagutzen duzula Kokoroko. Agian uste duzu ezetz, baina hartu segundo bat eta bilatu Abusey Junction. Oscar Jeromeren gitarra riff malenkoniatsua ezaguna egin da Spotify eta YouTube gisako plataformetako algoritmoaren... [+]
Neomak taldeak tradizioaren perkusioa dakar, molde elektroniko zainduarekin. Arrasateko Leire Etxezarreta, Amets Ormaetxea eta Irati Gutierrez, Asteasuko Garazi Otaegi, Zarauzko Eneritz Aulesti, Zizurkilgo Maria Lasa eta Debako Alaitz Eskudero dira zazpi kideak. Denak dira... [+]
1988an, Euskal Herrian gazteria punkean eta RRVan buru-belarri murgilduta zegoen garaian, Bilbo eta Santurtzi artean La Secta taldea sortu zuten ozeanoz bestaldeko –antipodak barne– musikari so egiten zioten lau gazte ausartek; haietako bat zen La Herencia de los... [+]
Searching for sugar man bezalako istoriorik ez du emango Euskal Herriak. Gutxitu eta gutxietsiak, zer egingo diogu. Baina herri txiki –eta infernu handi– honek eman ditu hainbat mito, itzaletatik agertu eta itzaletara itzultzen direnak.
1980ko hamarkadan eduki... [+]
Arrasateko Perlata taldea ez da, bada, ia inorekin ezkontzekoa. Haien bide propioa egiten dihardute 2015etik, inguruan zer egiten den begiratuta bai, baina norabide eta erritmo propioan, eta ez lasaian, hain justu. Disko eta kilometro dezente daramate bizkarrean. Harritu nau,... [+]
Krisi pandemikoa ere izan da birsortzeko aukera berri bat, halaxe erakutsi du Usurbilgo Odolaren Mintzoa taldeak. Normaltasunari iseka egiten dion lana, su txikian ondu dute Hauskor Andoaingo Garate estudioetan. Kaki Arkarazoren laguntzarekin findu diren 8 kanta biltzen... [+]
Gutako edozein, gutako bakoitza isla bat gara ezinbestez, mehatxuz, aukeraz eta bestelako bizidun ugariz inguratutako itsaso erraldoian igeri egiten. Lan ederra daukagu gure flotazio-marra propioa kudeatzen, alboetatik etortzen zaizkigun olatu, uhin eta bestelakoen artean zer... [+]
Azkenean egin du. Azkenean, urtetako ibilbidearen ostean, Odei Barroso bertsolariak atera du bere bakarkako lehen lana. Tira, bertsolaria ez. Raplaria baita bertsolari izan aurretik. Baina bertsoaren jakintza ondo baliatuta dator, esatekoak zituenak errimaz esateko eta... [+]