Aurten betetzen da Federico Krutwig Sagredoren jaiotzaren mendeurrena eta bere obra erraldoiaz lerro xume batzuk idaztera noa, gure gazteriak jakin ditzan eginiko hainbat ekarpen. Izan ere, bere luma oso oparoa izan zen eta ekarpen asko egin zizkion euskarari, politikagintzari, literaturari, ekonomiari… Erromako erbestean bera ezagutzeko parada izan genuen, 1970ean, eta aukera berarekin intelektualki aberasteko. Gerora ere berarekin Bruselan eta Euskal Herrian egoteko zortea izan nuen eta beti, bere buruan, Euskal Herria.
Federico euskaldun berria zen eta 26 urterekin, Azkueren eskutik, euskaltzain oso izendatu zuten. Euskaltzaindian ere ez zen ezkutuan ibili: hasteko, bertako bilerak euskaraz egitea lortu zuen; bestetik, euskara batuaren alde egin zuen. Beraren ustetan euskara batuaren oinarriak lapurtera klasikoan zeuden, tradizioko euskara kultuan, jadanik Leizarragak eta Axularrek idatzi zuten euskaran. Aranismoak erabiltzen zuen euskara garbiaren aurka zegoen eta greziera klasikotik zetozen termino kultuak maileguan hartu behar zituen, hizkuntza aurreratu eta aberatsa erdietsi nahi bazen. Berak euskara hori erabiltzen zuen: lapurtera klasikoa. Horrela, Euskaltzaindiako ekitaldi batean Eliza Katolikoa gogor kritikatu zuen euskararen aurkako politika koloniala zeramalako. Eta ondorioz ihes egin behar izan zuen Iparraldera, non Likiniano, Kasilda eta beste hainbat iheslarirekin elkartuko zen.
"Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza burutzeko proletalgoak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak"
Hizkuntzak ikasteko erraztasuna zuen eta zioenez hamabost hizkuntza menperatzen zituen, persiar zaharra ahaztu ondoren. Prentsa agentzietan oso erraz aurkitzen zuen itzultze lana. Maoren aipuak ere itzuli zituen.
Krutwigek euskal abertzaletasuna berritze aldera lan eskerga burutu zuen eta bere ekarpen nagusiak hiru liburutan jasoko nituzke, nahiz bere obra politikoa arras oparoagoa izan: Vasconia (1963), La Cuestión Vasca (1965) eta Computer Shock. Vasconia. 2001 (1984).
Vasconia-n aurkituko dugu Euskal Herri Handiaren historia, zein gaur egungo Akitania Berriak, Nafarroak eta EAEk osatzen duten euro-erregiora hurbiltzen den. Halaber, euskal nazioaren oinarri nagusia ez da arraza, aranismoak zioen bezala, hizkuntza baizik, eta bigarren maila batean kultura eta mentalitatea, erlijioa, arraza eta ezaugarri ekonomiko-sozialak. Naziogintza prozesu dinamikoa da (Marx-Kropotkin) eta horrela lortuko du estatu bilakatzea, marxistek (Lenin) zioten bezala erabakitzeko eskubidea eskuratu ostean (La Cuestión Vasca). Prozesu politiko hori baketsua izango da, alabaina diktadurak edo demokrazia ezak galarazten badio Euskal Herriari independentea izatea, zapaltzaileen estatuaren aurka borroka armatura jauzi egitea zilegi litzateke. ETAren V. Biltzarrean parte hartuko du eta onartuko dira bere hainbat teoria, Biltzar Ttipiko kide izatera heldu zelarik.
Erbestetik itzulita, Krutwigek Computer Shock idatziko du non, igarle moduan, konputagailuen iraultzak dakarrena aurreikusiko duen eta Euskal Herriak zer egin behar duen aurrerabidearen gurpila ez galtzeko. Etorkizunean makinek pertsonen adimena eskuratuko dute eta makina batzuek, robotek, proletalgoa ordezkatu. Ondorioz, Marxek aurreikusten zuen langileriaren iraultzak zentzurik ez du izango, iraultza burutzeko proletalgoak gaitasunik ez baitu, bai ordea jakintza gorena duen eliteak. Eta horretarako euskal elite sortzailea eratu eta elikatu behar da: Sophopolisen, jakitunen hirian, euskal elitearen bilgunean, non asmakizun gorenak emango diren.
Krutwig, ezagutu behar den euskal igarlea da.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]
2021ean hasi ginen Guggenheim Urdaibai proiektuaren inguruko lehen oihartzunak entzuten…Bai ala bai egingo zela esan zigun orduko Unai Rementeria ahaldun nagusiak. Bere esanak indartzeko, 40 milioi euro utzi zituen “blindatuta” museoak eraikitzen zirenerako... [+]
"(Oiongo osoko bilkuraren) helburua argia da, legez legitimatzea tramitazioan irregulartasun nabarmenak dituzten megaproiektu energetikoak"
Joan den asteazkenean egun gogorra eta desatsegina bizi izan genuen, ez bakarrik Labrazarentzat, baita zentral eoliko,... [+]
Irakurlea dagoeneko jakitun dateke Euskal Herrian askatasunaren alde egon den eta dagoen gatazka politikoaren ondorioz urte luzetan kartzelan, erbestean edota deportazioan bizi behar izan duten euskaldunak, etxerako bidean, beren bizitza berregiten hasteko izaten dituzten... [+]
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]