argia.eus
INPRIMATU
Sumendi batek hustu zuen Berenize
  • K.a. 209 urte inguruan, Itsaso Gorriko merkataritza-portu nagusietakoa zen Berenize abandonatu zutela adierazten dute arrasto arkeologikoek, eta handik urte batzuetara berriro populatu zutela.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko abenduaren 17a
(arg.: S.E. Sidebotham)
(arg.: S.E. Sidebotham)

Berriki, Marek Woźniak eta James A. Harrell geologoek ondorioztatu dute sumendi batek eraginda gertatu zela hori. Baina Berenize inguruan ez dago sumendirik. Antiquity aldizkarian argitaratu dutenez, lehorte larriak eragin zuen Berenize hustutzea; lehortea, aldiz, bat-bateko klima aldaketak eragin zuen; eta klima aldaketa hura planetaren beste aldean gertatutako erupzio batek.

Geologoek ez dakite zehazki zein sumendik egin zuen eztanda, baina lau hautagai nagusi identifikatu dituzte Mexikon, Martinikan eta Japonian.