Plateretik baratzera


2021eko martxoaren 26an
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Apenas gara pertsonak; ozta-ozta gara hiritarrak. Kontsumitzaileak gara. Tarteka, erabiltzaileak. Balizko bezeroak: zerbitzu-kontratatzaileak edo ondasun-erosleak. Produktua bera ez bagara, gaitz erdi. Sistemarentzat ez gara askoz gehiago, gauza jakina da hori. Baina, agian, gu geu ere erosoegi sentitzen hasi gara paperean: kontsumitzaile gisa gure eskubideak exijitu, gure interes pertsonalak ase daitezen galdegin eta erreklamazio orriak eskatu.

Alabaina, kontsumitzaile rolean badugu zer eginik nork bere ustezko beharrak asetzetik harago. Zergatik ez, bada, neurriz gain antzeztu? Erakusleihoan jartzen zaizkigun kontsumo-ondasunen artean aukera egitera mugatu ordez, zergatik ez aritu taldean? Zergatik ez baliatu kontsumitzaile gisa izan dezakegun boterea, elkar hartuta bestelako ereduak hauspotzeko?

Martxoaren 4an Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainaren edizio berria abiatu zuen Errigorak, plateretik baratzera bidea egiteko gonbidapena luzatuz. Izan ere, gure platera zerekin beteko dugun erabakitzean, oharkabean edo ohartuta, gure baratza zerekin bete edo zerez hustuko den erabakitzen dugu. Izan gaitezke, beraz, platerari edo karterari baino begiratzen ez dioten kontsumitzaile etxekotu eta etxekalteak, ala norbere plateraz gain, gure baratzea begiz jotzen duten kontsumitzaile arduratsuak. Bestela esanda, elikadura-burujabetzara bidea gure plateretatik has dezakegu; kontsumitzeko moduak aldatu, ekoizteko erak aldatzeko.

"Elikadura-burujabetzara bidea gure plateretatik has dezakegu; kontsumitzeko moduak aldatu, ekoizteko
erak aldatzeko"

Gurea ekimen xumea da. Ez dugu erraldoi izateko asmorik ere. Kanpaina honek ez du gure baratzea hankaz gora jarriko. Ager vasconum bezala ezagutzen den Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza eta pasta eskaintzen ditugu, auzolanean oinarrituriko komunikazio eta banaketa-sistemari esker, ekoizlearen jatorrizko prezioan. Iazko kanpainan, esaterako, ia 100.000 litro olio banatu genituen Euskal Herri osoan. Goitik jota, gurean kontsumitu zen oliba-olioaren %1 izan daiteke hori.

Edonola ere, gure ibilbide laburrean frogatu dugu taldean arituta, milaka kontsumitzaileren hautu kontzienteek ekoizpenean eragin handia izan dezaketela eta elikadura-burujabetzaren bidean pausu ederrak eman ditzakegula denon artean, xumeak izanagatik. Ekoizpena eskaerara moldatzen baita; ez da inongo sekretua.

Hala ikusi dugu hainbat produkturen eskaerak gora egin ahala, ekoizpena handitzeko nekazari eta transformatzaileen arteko adostasun berriak beharrezko izan direla, alde guztientzat bidezko harremanak ezarriz. Edo produktu ekologikoen eskaerak gora egin ahala, agroekologiaren printzipioak jarraituz ekoitzitako produktuen kopurua hazi dela eta hainbat ekoizle ez-ekologikotik ekologikora igaro direla.

Hala ikusi dugu Euskal Herriko kontsumitzaileak Nafarroa hegoaldeko baratzera begiratu ahala, gero eta nafar ekoizle gehiago jarri direla Euskal Herriko plazari begira. Eta, adibidez, bestela erdara hutsez leudekeen etiketak euskaraz daude orain. Lehen erdara hutsean zeuden ekoizleen webguneak euskaraz bisitatu daitezke gaur. Azken hilabeteotan, gainera, ekoizleen enpresetan euskara planak garatzen hasi gara. Argi dago: euskaraz kontsumitzeko nahia handitu ahala, bere tokia irabazten ari da euskara ekoizpenean.

Une honetan, hainbat produkturen ekoizpenean muga handiak ditugu. Kanpaina bukatu aitzin agortu zaizkigu pikillo piperrak eta potxa ekologikoak, eta beste hainbat agortzeko bidean dira. Haatik, muga hauek ahultasun gisa beharrean, aukera gisa ikusi behar ditugu: gaur eskaera indartuz gero, bihar produktuon ekoizpena indartzeko pausuak emateko moduan izango gara, orain arte egin dugun antzera. Hartu gogoan gaurko kontsumoaren araberakoa izango dela biharko ekoizpena.

Esan dugu gurea ekimen xumea dela. Ez du Bidea izateko xederik, ezpada bide bat gehiago izatekoa. Bestelako kontsumo, banaketa eta ekoizpen-ereduak sustatzea asmo duten mota eta eskala askotariko ekimenekin soinez soin aritu nahi du Errigorak. Ahal denean inspiratzaile, gehienean xurgatzaile. Tamalez, plateretik baratzera bide luzea dugu egiteko. Zorionez, bideaz gozatzeko parada izango dugu luzaroan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Gure gorputza gudu zelai bat da

Azaroaren 25ean, Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunean, Steilas sindikatuko Idazkaritza Feministak kartel bat argitaratu du: Gure gorputza gudu zelai bat da du leloa, eta Hego Euskal Herriko ikastetxe guztiek jaso dute. Gatazka armatuetan emakumeek eta adingabeek... [+]


Funtsezkoa jendea da

Mundu-mailan antifeministak eta arrazistak diren gorroto-diskurtsoak larriki areagotzen ari diren testuinguruan bizi gara. Mundu zabalean sare sozialek zein agenda
politikoek txertatzen dituzte eskuin-muturreko narratibak. Arrazismoa eta antifeminismoa tokian tokiko... [+]


Lanbroa

Askotan gertatu izan zait etxetik lanbroari so egon ostean, blai bukatuko dudala jakin arren, aterkirik ez hartzea. Zergatik ote? Beharbada, aterkia hartzeko gogorik eza? Beharbada, bustiko ez naizen itxaropena? Kontuak kontu, ondorioa beti berbera izan da. Esaerak dio, euri... [+]


Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika

Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat,... [+]


2024-11-22 | Andoni Burguete
Etekin egarriak itotzen duenean

Tanta hotzak Valentzian eragindako hondamendiak irudi lazgarriak utzi dizkigu; batetik, izan dituen berehalako ondorioengatik, eta, bestetik, nolako etorkizuna datorkigun aurreratu digulako: halako fenomeno klimatiko muturrekoak gero eta ugariagoak eta larriagoak izango direla,... [+]


Planifikatzen ez duen Nafarroako Energia Planaren kontra alegatu dugu

Nafarroako Energia Planaren eguneraketa oharkabean igaro da. Nafarroako Gobernuak jendaurrean jarri zuen, eta, alegazioak aurkezteko epea amaituta, gobernuko arduradun bakar batek ere ez digu azaldu herritarroi zertan oinarritzen diren bere proposamenak.

Gobernuak aurkeztu... [+]


2024-11-22 | Joan Mari Beloki
Errusofobia lehen eta orain (II)

Sobietar Batasuna desagertu zenetik errusofobia handituz joan da. NBEko Segurtasun Kontseiluaren 2002ko segurtasun kontzeptua oso argia da, eta planetaren segurtasun eta egonkortasunak AEBei erronka egiteko asmorik ez duen estatuen menpe egon behar dutela adierazten du. AEBei... [+]


Umandi izena eta izana

Andoni Urrestarazu Landazabal Araiako herrian 1902ko uztailaren 16an jaio zen eta 1993ko azaroaren 21ean hil zen Gasteizen. 31 urte bete dira jadanik eta bere izena eta izana aitortzeko une aproposa dela deritzot, ez baita ongi ezagutzen utzitako ondarea. Umandi, bere herriko... [+]


Memoriadun euskara

Autobiografia idaztea omen da garapen pertsonalerako tresnarik eraginkorrena, askatzaileena. Iraganeko kontuei tira egin eta gogora ekartzeak, orainaldiko korapiloak askatzen laguntzen omen du. Bai, laguntzen du orainaldia ulertzen eta komeni zaigun etorkizun bat marrazten... [+]


Etorkizuneko apustua

Pandemiaren iragarpenetik Valentziako tragediarainoko errepasoa egin eta ondorioztatu dut gezurra eta forupea suhesi gisa dituen kudeaketa instituzional negargarria klase gobernariaren konstantea dela.

Ez dugu gobernari ordezko baliogarririk sistema pendular hau aldatzen ez... [+]


2024-11-20 | LAB sindikatua
Garraiolariok ere komunera joan beharra dugu

Azaroaren 19a komunaren munduko eguna da. Gaur oraindik ere, XXI. mendean, langile askok, hemen, Euskal Herrian bertan, ez daukate haien lanaldietan komuna erabiltzeko eskubidea. Horren adibide dira garraioko langile asko.

Komunak osasun publikoaren giltzarria dira, eta... [+]


Tresnak eta formakuntza

“Ibiliz ikasten da ibiltzen, eta kantuan kantatzen”. Horixe izan da aste honetako ikasgaietako bat C2ko taldeetan. Helburua ez zen abesten edo oinez ikastea, gerundioa behar bezala erabiltzea baizik. Zer pentsatua eman dit jarduerak, eta irakasten nola ikasten dugun... [+]


Teknologia
Gizakion sorkuntza agortzen?

Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]


2024-11-20 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Datuak lurraldera

Azken asteotan, arkitekturan dihardugunontzat ez da posible izan Valentziako klima gertaera gure lan hizketaldira ez ekartzea. Uraren ibilbidea eraikinen estalkietan, estolderietan, plazetan eta parkeetan pentsatu eta diseinatu behar ditugulako. Ongi dakigu giza eskalako ur... [+]


Materialismo histerikoa
Bizitzeko

Autoestimuak batzuetan gauza intimoa dirudi. Baina autoestimuak zerikusia baldin badu norberak bere buruaz duen irudiarekin, norbere buruari ematen zaion balioarekin, zerikusia izango dute hartu ditzakeen erabakiek ere. Zer balio du erabakirik hartu ezin duen norbaitek? Eta... [+]


Eguneraketa berriak daude