Gainetik nola kendu

Demokraziak ezin du biderik egin Espainian. Aspaldiko kontua da berau Estatu espainiarraren historian, Estatua sortzetik gaur arte... Aldaketa eskaini eta moldaketa egin, horra hor alderdi espainiar guztien jokabidea gobernura heldu orduko.

Zerk edo nork trabatzen du bidea? Estatuaren beraren oinarri diren botere eta erakundeek. Begira diezaiogun monarkiaren instituzioari: historiaren hondakina beharko luke monarkiak XXI. mende honetan. Izan ere, inguruko herrietan monarkia kendu eta historiaren zabortegira bota zuten aspaldian: Frantzia, Italia,  Grezia eta Portugalen. Espainian, aldiz,  Borboien errege-etxeak hiru mende luze daramatza Estatuaren buruan, eta ez haien merituz, hain zuzen. Borboi espainiarrak, beste inon ez bezala, bost aldiz berpiztuak izan dira eta erregetzan berrezarriak, Estatu zaharkituaren zutabe berritu modura: Felipe V lehenik, 1700. urtean; Fernando VII bi aldiz, 1808an eta 1814an; Alfontso XII 1874an, Lehen Errepublikaren saio laburra akabatzeko asmoz; Juan Carlos I, Francok berak hautatua, 1975ean; eta orain arteko azkena, haren seme Felipe VI, 2014an.

Berriro ere krisian da Borboien monarkiaren instituzio zaharkitua Estatu espainiarrean, eta honekin batera Armada espainiarrak, Guardia Zibilak eta justizia sistemak legitimazio zein funtzionamendu krisi endemikoa agertzen dute aspaldian.

"PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernu progresista deituak berriro ere Estatuaren aldaketa demokratikoaren ikurra altxatu du"

Francoren erregimenaren ondorengo Estatu espainiarra berritu eta demokratizatu egingo zela zioen dotrina ofizialak. Trantsizioaren garaian,  Adolfo Suárez falangista ohiak sortutako alderdi berriek (UCD eta CDS) hartu zuten aldaketaren ikurra, baina haien abentura tejerazoa deituan amaitu zen. Ondoren, Felipe Gonzálezen PSOE agertu zen sozialismo espainiarraren izenean, eta aldaketaren programan zeramatzala errepublika, federalismoa, ez-lerratzea eta NATO bloketik kanpo mantentzea, eta herrien autodeterminazioa. Ikusi, gaurtik begiratuz, zertan gelditu zen aldaketa sozialista hura.
Lehen saio sozialista haien lilura zapuztu zenean, felipismoaren gobernu desberdinen gortinen atzean agertu zena ez zen agindutako aldaketa izan, ez: ustelkeria, gerra zikina, erailketak, tortura sistematikoa, kartzela-politika ankerra, ate birakariak eta agintarien aberaste neurrigabea. Horiek guztiek zabaldu zioten gobernurako bidea eskuin neofrankistari eta PPren gobernuek ustelkerian eta Estatu-praktika ilunetan sakondu besterik ez zuten egin.

Horren guztiaren ondoren eratu da  PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernu progresista deitua. Berriro ere Estatuaren aldaketa demokratikoaren ikurra altxatu du, baina gobernuan urtebete daramala, ez du Estatu krisi larri hau aldaketa demokratikoak bultzatzeko aukera bezala erabili. Aitzitik, krisi larrian dauden instituzioak bere horretan mantentzera jo du, Borboien alde, Guardia Zibil ilunaren defentsan, edo justizia sistema bere horretan mantenduz. Berriro ikusi dugu Estatua, krisi bakoitzarekin endekatu egiten dela, eta gobernu-alderdiak bere mendean hartu.
Herri libre eta zoriontsua izan gaitezke euskaldunok. Faktore ugari dugu aukera horren alde: jendartea, nortasuna, hizkuntza sustraitua, historia, tradizioa, kultura, kokapen geografikoa, lurraldea, baliabideak, hezkuntza, modernitatea, zientzia eta pentsamendua.

Herri librea izan gaitezke, bai, baina ez gainean jarri zaizkigun Estatu espainiar eta Frantziarraren menpe. Estatu independentea antolatu behar dugu Euskal Herrian. Ez da erraza, baina egon badago horretara garamatzan biderik. Katalunian une honetan seriotan saiatzen ari diren bide bertsua. Euskal herritarrok gu geu ahaldundu. Demokraziaren esparruan kokatu. Herri mugimendu sendoa osatu eta ekin, libre izateko estrategia adostu baten atzetik.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Hezkuntza sailari

Greba ataritan jaso nuen zuen e-maila, posta pertsonalean. Hasieran, beste askok bezala, grebaren aurrean ze aukera ditugun jakinarazteko zela pentsatu nuen. Baina ez, grebaren aurkako mugimendu politiko eta komunikatiboa zen jasotako e-maila.

Aitortuko dizuet ahozabalik utzi... [+]


2025-01-29 | Aramaixo Bizirik
“Itsaraz” zentral eolikoaren kontrako ingurumen txostenaren balorazioa

Urtarrilaren 16an, Madrilgo administrazioko Trantsizio Energetikorako Ministerioak irrikaz eta kezkaz itxaroten genuen “Itsaraz” proiektuaren gaineko ingurumen-inpaktu adierazpena argitaratu zuen. Ebazpenak makroproiektu honen aurkako erabaki irmoa bezain argia... [+]


Teknologia
Estetikoa

Asteburu honetan 'estetikoa' hitzaren inguruan pentsatzen aritu naiz, lagun batek esandako esaldi baten harira: “Lan hau estetikoa da”. Estetikoa hitzaren etimologia aztertu dut, badirudi jatorrian zentzumenen bidez hautematea zela bere esanahia, eta gerora... [+]


Industria politikak: noren erreminta?

Azken urteotan, industria politikaren kontzeptua hainbat mailatan indarrez berragertu da. Neoliberalismoaren mailua izandako erakundeak, Nazioarteko Diru Funtsak, gaur egun zera azpimarratzen du: merkatuek baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko eta arazo horiek konpontzeko... [+]


Nortasuna

Aurreko egunean, Bilbon, lagun batekin elkartu nintzen Bira tabernan. Tar-tarrean ari ginen oso gustura eta esan nion: “Noski, Giputxia zarenez, kar-kar-kar”. Eta berak nabarmendu zuen ez zela gipuzkoarra. Nik ongi ulertu gabe, jarraitu nuen esaten, “A! ez?... [+]


Gurasotasun baimena

Zalantza asko izan ditut, meloia ireki ala ez. Ausartuko naiz, zer demontre! Aspaldian buruan dudan gogoeta jarri nahi dut mahai gainean: ez da justua erditu den emakumearen eta beste gurasoaren baimen-iraupena bera izatea. Hobeto esanda, baimen-denbora bera izanda ere, ez... [+]


2025-01-29 | Andrea Bartolo
Gerra inperialistari gerra

Mundu mailako erasoaldi inperialista betean gaude, mendebaldeko burgesiak gidatuta. Ofentsiba inperialistak hartu duen forma gerrarena da, aldaera guztiekin: gerra ekonomikoa, gerra kognitibo eta kulturala, lawfarea; eta, noski, gerra militarra. Mendebaldeko inperialismoak... [+]


2025-01-29 | Cira Crespo
Ez esan kolonizazioa

Beste detektibe triste baten telesail bat ikusi berri dut. Eskoziako irla urrun batean gertatzen dira trama guztiak. Badakizue nola funtzionatzen duten fikzio horiek: hildako asko, jende arrunta baina ez hainbeste, eta paisaia berde iluna. Oraingo honetan duela urte pila bat... [+]


2025-01-27 | Aritz Arrieta
Euskaldun harrera herria?

Egiari zor, ez dakit zergatik ari naizen hau idazten. Gaur egungo giro liskartsuan ez dira modu honetako iritziak ondo hartzen. Beharbada, ARGIAk ez du hau argitaratuko, ez baitator bat orain arte argitaratu dituzten iritziekin (baina, azkenean argitaratzea erabaki badute,... [+]


Ez ditzala diruaren hotsak bonben burrunbak isildu

Urtarrilaren 15ean Zedarriak izeneko lobby tekno-enpresarialak bere 6. txostena aurkeztu zuen, Euskadi eta Europar Batasuna, oparotasunaren eta lehiakortasunaren patu partekatua izenekoa. Finantzen mundutik ateratako aditu gorbatadunez osatutako Think Tank neoliberal horrek... [+]


Euskararen herria harrera herria

Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.

Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]


Glutamatozko grebak

Eta beste urte batez, sindikatuek prefabrikatutako grebak antolatu dizkigute. Eta guk, indibidualki, erabakia hartuko dugu grebarekin bat egin ala ez, ikastetxean inongo asanbladaren beharrik gabe.

Niri irakatsi zidaten greba eredua jada ez dago modan, antza. Nire... [+]


Teknologia
Bizitza sistemak

Bizitzak dena inguratzen du, mugatua eta hauskorra da. Bizitza onak bizitzeko, gorputzak zer egin badakiela iruditzen zait, buruak ordea, nahiz eta jakin (ondo informatuta dagoenean), askotan gorputza nahita isiltzen duela ikusten dut. Isiltze horretan burua beste buru... [+]


2025-01-22 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Erosoa

Eroso gaude ingurunea gure egoera fisiko/emozionalera egokitzen denean. Besteak ni kontuan hartu nauenean, izan gizaki bat, objektu bat, espazio bat. Erosotasunaren klabea produktu eta espazio diseinuan beharrizan handi gisa sartu da, erosotzat jotzen dena erosgarria delako... [+]


Eguneraketa berriak daude