Lehenago ibilitako bidea hartuko dudan sentsazioa daukat. Gaur idatziko ditudanak aspaldian idatzi nituela eta alperrik ari naizela. Baina, temati halakoa, hemen nago. Pandemia madarikatu honek batzuk aspalditik ezagutzen genituenak agerian utzi ditu. Baina ezertarako balioko al duen da nire galdera. Hain larria izan da egunerokoa bideko zuloak estaltzen gabiltzala oraindik. Baina garbi daukat ipurdi zikinaren gainean, garbitzen saiatu arren, galtzontzilo berberak jartzen baditugu ez dugula ezer konponduko. Ideia berriak eta neurri berriak beharko dira. Hitz bat ahotik ahora ibili da eta dabil: zaurgarritasuna. Eta garbi geratu da gure arloak abizen hori daramala. Ez naiz zaurgarritasun horren ondorioak banan bana zerrendatzen hasiko, artikulua horretan joango zait eta. Baina zauria ez da tirita batekin konponduko, hori garbi dago. Eta orain arte Betadinea litroka gastatzen gabiltza, baina zertarako? Ikasiko al dugu honetatik guztitik ondorioak ateratzen? Kapazak izango al gara lehenagotik oker zeudenak zuzentzeko? Izango al da gure agintarien aldetik hori egiteko borondaterik? Ikuskizun dago oraingoz.
"Has gaitezen zein Gizarte Segurantza eredu nahi dugun aztertzen. Eta artistok zein trataera izango duten bertan"
Honen guztiaren aurretik mahai gainean zegoen ditxosozko Artistaren Estatutua. Baina hori paper bustia besterik ez zen, garatu beharreko proposamen batzuk soilik. Nagusiki bi adar zituen: Fiskalitatea eta Gizarte Segurantza. Garbi daukat Kultura Saileko langileak motxila bete lan dabiltzala eta ahaleginak egiten dituztela baina beti dago aitzakiaren bat. Dela “hori ditugun hiru Ogasunen ardura da”, dela “hori Lanbide edo Espainiako Gobernuarena”. Zeinen erraz banatzen diren ardurak ezer ez egiteko unean. Eta agian garrantzitsuena, nola neurtuko ditugu denborak egin beharrekoak egiteko? Hilabetetan, urtetan, hamarkadetan…? Eta bitartean gure egoerak berdin jarraituko al du, badakigunean zeinen egoera jasangaitzak sortu dituen? Bere horretan mantenduko ditugu?
Garbi dago gakoetako bat Gizarte Segurantzarena dela. Baina zein da estrategia? Zain egon eskumena jaso arte? Jasoko dugun azkena izango dela jakitun garenean? Apustu egingo nuke espetxeen eskumenari dagokionean ariko direla ereduaren gauzagarritasunaren inguruan hausnartzen eta eredu propioaren bila. Bada, has gaitezen zein Gizarte Segurantza eredu nahi dugun aztertzen. Eta artistok zein trataera izango duten bertan. Badago eta non begiratu Europa berean. Ez gaitezen ahalmena jaso arte itxoiten egon, dagoeneko berandu gabiltza eta.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Sare Herritarrak antolatuta, pasa den urtarrilaren 11n Bilboko kaleak bete zituen manifestazio jendetsuaren ondoren, berriz sortu da eztabaida, euskal presoei salbuespen legeriarik aplikatzen ote zaion. Gure iritzia azaltzen saiatuko gara.
Espetxe politikan aldaketa nabarmena... [+]
Duela gutxi think tank izateko jaioa omen den Zedarriak bere 6. txostena aurkeztu zuen. Beren web orrialdean azaltzen dutenaren arabera, zedarriak ebidentea ez den bidea topatzeko erreferentziak dira. Hots, hiru probintzietako jendarteari bidea markatzeko ekimena. Agerraldi... [+]
Heldu zaigu EAEn 2025-26 ikasturterako ikastetxeetan matrikula egiteko garaia, eta etxe askotan etxeko txikienak urrats berria emango du hemendik gutxira, irailean, eskolaratzea, alegia. Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko kideok apustu sendoa egiten dugu eskola publikoaren... [+]
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berria onartu zenetik, aurrerantzean hezkuntza doakoa izango dela behin eta berriro entzuten/irakurtzen ari gara. Eragile desberdinei entzun diegu, baita Hezkuntza Sailari ere, eta hedabideei eskaintzen dizkiegun elkarrizketatan... [+]
Hilabetearen hasieran egin zuen EH Bilduk III. Kongresua, Iruñean. “Ez ohiko ondorioak” ateratzeko balio duen “ohiko kongresua” omen da, edo horrela jaso dute behintzat Zutunik ponentzian, zuzendaritzak proposatu eta militantziak aho batez onartu... [+]
Boterea eskuratzeko modu asko dago; denak ez dira politak. Bada boterea eta horrek berarekin dakarren erantzukizuna banatu nahi duenik, agintea bilatzen duenik. Beste batzuek errespetu lar diote eta pauso bakoitza hainbeste neurtuta ez dira gai erabakirik hartzeko. Boterea zer... [+]
Madrilen arkitektoentzako kongresu bat burutu berri da, arkitekto profesioaren krisiaz eztabaidatzeko. Arkitekto izateko modu tradizionala eta gaur egungoa desberdindu dute. Zertan den tradiziozkoa? Oscar bidean den The Brutalist filmean ageri den arkitekto epikoarena. Nor bere... [+]
Otsailaren 3an hasi da gure umeak eta gaztetxoak eskoletan aurre-matrikulatzeko garaia, eta urtero bezala gogoratu nahi genizueke zergatik ez zaigun ideia ona iruditzen erlijioan matrikulatzea. Iaz artikula bukatzen genuen esanez “askori idazki hau ezaguna egingo zaizue,... [+]
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeengan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako... [+]
Bai, bai, holaxe. Ez naiz harago joatera menturatzen. Pleonasmo bat dela? Tautologia bat agian? Baliteke, baina egia-oste deitzen dioten garai honetan, oinarri-oinarrizko egitateak beharrezkoak dira. Begira, bestela, “Ez da ez!” lelo indartsuari. Bagenekien hori... [+]
Baneukan lagun bat Porcelana Irabian lan egin zuena itxi zuten arte, eta jatetxe edo taberna batera joaten ginen aldiro kikara eta plateraren ipurdia begiratzen zituena pieza non egina zegoen jakiteko. Gauza bera egiten dut nik gauza zaharren azoketara joaten naizenetan:... [+]
Azken boladan gero eta gehiago entzuten dugu gazte askok etxebizitza erosteko ahalmenik ez dugula. Batzuetan, badirudi ez dagoela beste gairik; egia da gai serioa dela. Niri neuri ere, 31 gertu izan arren, oraindik pixka bat falta zait neurea izango den etxebizitza lortzeko... [+]
Iragarki batek mugikorrean salto egiten dit aspaldion. Nire mundua koloreztatuko duela egiten dit promes. Aplikazio horrekin milioidunek bezala erosi ahal izango omen dut. Produktu merkeak, oso merkeak, baita doakoak ere. Momentu historiko soziologikoak eskatzen duen... [+]
Badira kontzeptuak bolada batzuetan edonon agertzen direnak, mantra ere bilakatzen direnak. Berez positibo eta beharrezko moduan agertzen zaizkigu, eztabaida gehiegirik gabe eta haiei buruz ia pentsatu gabe. Iruditzen zait mantra horietako bat nazioartekotzea dela, jatorria... [+]