argia.eus
INPRIMATU
Antzinako Egiptoko ogia dastatzen
  • Sorbonako Unibertsitateko Adeline Bats ikerlariak arkeologia esperimentaleko proiektu bat gauzatu berri du: ogia antzinako egiptoarrek bezala egitea lortu du, tresna, prozesu eta lehengai berberak erabiliz.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko martxoaren 11

Arrasto arkeologikoei eta margolanei esker jakin du, esaterako, masa molde koniko luzetan sartzen zutela eta ogia labe edo ontzi irekietan egosten zutela.

Labe eta molde zaharretan aurkitutako materia organikoa aztertuta, aldiz, Emmer izeneko gari barietatea erabiltzen zutela ondorioztatu du, gaur egun oso gutxi lantzen dena. Emaitza: ongi egositako opil luzexka, zaporetsua, gluten gutxikoa eta digeritzen erraz dena