Anormaltasuna

Jende normala | Egilea: Sally Rooney | Itzultzailea: Irene Aldasoro | Alberdania, 2020
Jende normala | Egilea: Sally Rooney | Itzultzailea: Irene Aldasoro | Alberdania, 2020
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

300 orrialde pasatxoko liburua hartu eta alfergura eman dit, zin dagit. Denboraz estu nabil azkenaldian eta gustuko izango dudan ez dakidan liburu luze bat hartzeak nagia eman dit. Hala ere, azal erakargarria dauka, kolore deigarriak ditu eta badirudi liburua deika ari zaidala.

Liburua irakurtzen hasi eta azkar harrapatu naute aurreiritziek: gazteagoentzat izango da agian? Institutu garaiko liburua irakurriko ote dut bada? Nik istorio hau irakurria dut jada... Horrelako pentsamenduek hartu dute nire burmuina eta nago, zuotako batzuei ere gerta dakizukeela. Hala ere, bi eserialdi nahikoa izan ditut liburua irakurtzeko, jateko.

2011ko urtarriletik 2015eko otsailerainoko tartea kontatzen digu liburuak. Bi daten artean denbora-salto handiak nabarituko ditugu eta denboraren joanarekin batera protagonisten bizimodu aldaketak ikusten joango gara. Marianne eta Conell dira orriok beteko dituzten pertsonaiak. Hazten ikusiko ditugu. Nola hazi ginen gogoratuko dugu eta beraiekin haziko gara. Irakurle gisa gauza berezi bat gertatu zait: azkenengo orrialdeetara iristean ahaztu egin zait liburu hasieran institutu garaian zeudela. Hau da, liburuak, pertsonaiek, eraman egin naute. Orainera eraman naute. Irakurle gisa gertatu zaidanak eman dio kritikariari pista: denboraren joana adierazteko kontatzen dizkigun pasarteak aproposak dira.

Marianne, Conell eta beste guztiak oso jende normala dira. Eguneroko gauzak egiten dituzte: esnatu, dutxatu, kafea berotu, larrutan egin, eskolara edo unibertsitatera joan, edan, lagunekin egon, haserretu... Baina liburuak aurrera egin ahala bakoitzaren anormaltasunak ikusiko ditugu: zalantzak, komunikatzeko zailtasunak, erabakiak hartzeko ausardia falta, beldurrak eta norbere lotsak. Anormaltasun horrek egiten ditu pertsonaiak erreal eta haragizko. Barne mundu zabal eta sakona dutela garbi dago.

Normaltasunez bizi den jende anormalaren kontakizuna da. Hari horri tiraka kontatzen zaizkigu hainbat eta hainbat azpigai, tramaren garapenean garrantzirik izan ez arren karga ematen diotenak. Bortitza, gogorra, sakona da, baina arintasunez, maitasunez eta goxotasunez idatzia; helduak eta normalak izan nahi duten pertsonaien ahotik. Denok bezala, haurrak eta anormalak direnen eskutik.

Euskarara bikain ekarria Irene Aldasororen luman.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
“Hezkuntzak izan behar du patxadatsua eta geldoa”

Eguneroko abiadura itogarritik atera eta eskola-proiektua amesteko, gogoetatzeko denbora hartzea aldarrikatu dute solaskideek, Superbotereak liburua aurkezteko mahai-inguruan. Patxadatsu aritu dira, hain justu, eraldatzeaz, inpotentziaz, ilusioaz, eskola bakoitzak egin beharreko... [+]


Erraldoi eta buruhandien kalejirak lagunduta aurkeztuko dugu ‘Abentura erraldoia’ liburua, ostiralean Donostiako Grosen

Donostiako Gros auzoko erraldoi eta buruhandien konpartsak giroturiko kalejira eta dantza izango ditu lagun, ostiral honetan ARGIAk antolatu duen liburu aurkezpenak: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira aurkeztuko dute Gorka Bereziartua eta Adur Larrea egileek.


2024-10-21 | Garazi Zabaleta
"Haziak" liburua
“Liburuarekin jendea animatu nahi dugu haziak ekoizten hastera”

Hazien munduan buru-belarri ari dira urte askotatik Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal, Haziak liburuaren egileak. Hazien ugalketari buruzko azalpen praktikoez gain, elementu historiko, ekonomiko, politiko eta kulturalak jaso dituzte; beraz, baratzerik ez dutenentzat ere... [+]


Eztizen Artola Iturrate
“Horrenbeste erromantizatu dugunez auzia, ez gara kontziente espetxeak sor ditzakeen ondorioez”

Heldu da eguna: espetxetik aterako dute Ihintzaren aita. Une horixe du irekiera Eztizen Artolaren (Bilbo, 1999) Gurpilak eleberriak (Txalaparta, 2024). Hortik egingo du atzera, aita bisitatzeko kartzelara egiten dituen joan-etorrietan haur motxiladuna hazten, egoeraz jabetzen... [+]


2024-10-09 | Leire Ibar
Jon Gerediaga, Harkaitz Cano eta David de las Heras izango dira Euskadi Literatura sarietako irabazleak

Urriaren 9an Bilbon egindako prentsaurrekoan, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak iragarri ditu aurtengo Euskadi Literatura sarien irabazleetako batzuk.


2024-09-16 | Estitxu Eizagirre
‘Haziak’ liburua irailaren 20an aurkeztuko da, Azpeitiko Elikagunean

Liburuaren lehen aurkezpena irailaren 20an izango da, ostiralarekin, 18:30ean Azpeitiko Elikagunean. Bertan izango dira Miguel Arribas Kelo eta Marc Badal egileak, Markel Lizasoain itzultzailea, Maitane Gartziandia diseinatzailea eta Dani Blanco argazkilaria. Egileen azalpenak... [+]


Euskal Herriko kartografia historikoa
Mapen lorratza herri baten historian

Kartografiak herri edo lurralde baten ezaugarriak baino askoz gauza gehiago adierazten dituela jakina da. Mapak eskuan konkistatu dira kontinenteak eta eraiki dira inperioak historian zehar, eta eskoadra zein kartaboiez definitu dira identitate kultural eta politikoak. Euskal... [+]


Kronika: 'Liburu ausartak' jardunaldia
Isilak, mutuak, zuriak... eta ausartak

Otsailaren 23an abiatu ginen Zaragozara (Aragoi) lagun bat eta biok. Bera Haur Hezkuntzako maistra eta ni literatur dinamizatzailea. Album! elkarteak (haur eta gazte literatura argitaratzen duten argitaletxe independenteak biltzen dituen egitura) antolatutako ikastaroak gure... [+]


Borrokak eta liburuak

Konturatu orduko apirila joan da, bere intentsitate eta kolore guztiekin. Egun beroak, epelak eta hotzak utzi dizkigu. Ostadarra eta izotza. Euri jasak eta bero sapa. Jaio berri diren arkume apurrak belardian dabiltzan bitartean, labanak eten egin du bizitza eman duten hiru... [+]


Amador Fernández-Savater. Filosofia pirata
“Gure gizartean desira gutxi dago, eta obedientzia asko agindu neoliberalei”

Martxoaren amaieran Donostiara etorri zen Amador Fernández-Savater bere liburu berria aurkeztera: Capitalismo libidinal [Kapitalismo libidinala]. Bisita labur batek mami handia izan dezake. Madrilera itzuli aurretik elkarrizketatu genuen, harilkatuz politika,... [+]


Euskal Herriaren lehen atlas kartografikoa osatu dute

Ramon Oleagak eta Jose Mari Esparzak egina, 300 mapa dakartza Imago Vasconiae izeneko bildumak eta Interneten ere kontsultagarri dago. Euskal Herriaren historiaren bilakaera irudikatzeko eta "ikerketarako jatorrizko materiala izateko" ezinbesteko tresna sortu dute... [+]


Eguneraketa berriak daude