Tarana Karim, Leocadia Bueriberi eta Palmira Dual Jiménez emakume arrazializatuak dira. Euskara ikasteak mota askotako ateak zabaldu dizkie. Alabaina, euskara jakiteak ez ditu gizarteko edonoren parera ekarri: jarraitzen dute arrazializatu izaten, diferente, kanpoko. Euskaldunaren agiria lortzea zailagoa dute.
Palmira Dual Jiménez irundarra da. Gipuzkoako Emakume Ijitoen elkartean egiten du lan. Tarana Karim Azerbaijanetik etorri zen duela hainbat urte. Tolosaldea eskualdeko Hernialde herrian bizi da. Emakumeen eskubideen alde eta arrazakeriaren aurkako borrokan ari da. Leocadia Bueriberi Ekuatore Ginean jaio eta Gasteizen bizi da. Emakume arrazializatu, feminista eta antiarrazistatzat du bere burua.
Hiru solaskideek Euskara eta feminismoa bidelagun jardunaldietan hartu zuten parte. Emakundek eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatu zituzten saioak eta mahai-inguru osoa Youtuben aurki daiteke Hizkuntza, generoa eta beste menderakuntza batzuk izenburupean. Han esandakoen laburpena jaso dugu hemen.
Euskara ez jakitea mugatzat dute eta urteetan aukera berrietarako ateak nola zabaldu zaizkien kontatu dute. Alor kulturalean, sozialean, politikoan eta lan munduan errazago edo gehiago sartzeko balio izan die euskarak. Bueriberik alor publikoan lan egiteko eta formakuntzarako hizkuntzaren balioa azpimarratu du. Gizartean parte hartzen duela sentitzen du, hizkuntza jakin gabe giro eta paisaia euskaldunetara hurbiltzeko gogoa izatea zailagoa dela uste du. Herri mugimenduen testuinguruan pribilegiatu sentitzen da, euskara ez dakitenak kanpoan geratzen direlako.
Aukerak bai, baina tamainan nonbait. Karimek argitu nahi izan du parte hartzeko eta iritzia emateko bideak ireki zaizkiela, alegia, ikusle izateko aukera dutela, baina ez erabakietan parte hartzeko.
Euskarak motxila arintzeko balio dezake. Hala gertatu zaio Duali. Emakumea eta ijitoa izanda, motxilan harri asko daramatza eta euskara ez jakitea oztopo bat gehiago da: “Emakumea eta ijitoa izan eta gainera euskaraz hitz egiten ez badakizu, panorama itsusiagoa da. Herri honetan parte hartzen dudala sentitzen dut, pribilegiatu sentitzen naiz”.
Bertako hizkuntzak ez ditu ate guztiak irekitzen, euskarak ez ditu arrazakeriaren arrastoak desagerrarazten eta eguneroko bizitzan, izan lanean, kalean, herri mugimenduetan… pertsona arrazializatu sentiarazten dituzte. Dualek, ezezagunen aurrean, galdera asko saihesteko estrategia erabiltzen du: ez du bere burua emakume ijito moduan aurkezten. Bestela, jatorriaz eta ohiturez egindako galderei erantzun beharko lieke edo “ez duzu ijitoa ematen!” moduko oharrak entzun beharko lituzke. Ijitoa da, hemengoa eta euskara ikasi du: “Hemengoa ez banintz bezala sentiarazten naute”. Buruan zapia eramatearen zamaz hitz egin du Karimek. Jendeak zailtasun handiak ditu zapia eta euskara lotzeko: “Harritzen dira euskaraz dakidalako. Ni ez naiz gai hizkuntza bat ikasteko ala?”. Arrazializatuez eta migratuez ditugun estereotipoak gainetik kentzeko garaia dela dio Karimek. Euskaraz jakin arren, arrazializatu, diferente eta euskaldun moldetik kanpoko izaten segitzen dute. Estereotipoen harira, Bueriberik bere larruazalean sentitzen du nola besteek erabakitzen duten berak zer izan behar duen, “eta hortik ezin naiz atera”. Gizarteak jendeak nola multzokatzen dituen salatu du. Azal koloreak edo gaztelaniaz hitz egiterakoan daukan doinuak eragina du irudi eraiketa horretan. Kanpokotzat hartzen dutela dio: “Beti izango naiz kanpokoa. Euskara jakin arren, euskaldun txartela zailagoa daukat”. Bere burua euskalduntzat du eta gizartearen iruditerian, berriz, euskalduna izateak esan nahi du zuria izatea, janzkera bat, ezaugarri kultural batzuk… Hala, besteek euskalduntzat ez dutela uste du.
Feminismoak generoaz gain bestelako zapalketak mahai gainean jarri eta ahizpatasunaren bidea jorratzea aldarrikatzen du. Azken urteotan, mapa horretan, euskara eta euskal kultura kokatzeko gogoetak ugaldu dira. Batzuetan eztabaidak beroak izan dira, zapalketak kategoriatan ezartzeko arriskua bistan dela. Ildo horri heldu diote Bueriberik eta Karimek. Haien testigantza baino, gaur egun euskaraz ez dakiten migratuen errealitatea bistaratu nahi izan dute. Haien ustez, mugimendu feministan, euskaraz ez dakitenak diskriminatu egiten dira deialdiak, ekintzak, eztabaidak euskara hutsean egiten direnean. Bueriberik Martxoak 8 eta ekainaren 28a aipatu ditu adibide gisa: “Badirudi euskaraz ez dakienak gai horietaz interesik ez duela”. Euskara ez dakiten migratu eta ez-migratuengana nola iritsi galdetzen du Karimek, baldin eta haiengana iristeko euskara baino ez bada erabiltzen. Gaztelania eta ingelesa ere erabiltzearen aldekoa da.
Hausnarketa sakona egiteko dago: nola lortu era guztietako zapalketak kontuan hartzea, tartean euskarak eta euskal kulturak pairatzen dutena alboratu gabe? ARGIAren 2717. zenbakian, Erdaldunek euskal komunitatea aitor dezaten lanean artikuluan Mariluz Estebanek, Saioa Iraolak eta Elurre Iriartek gai hori jorratu zuten.
Itzul gaitezen euskara ikasi duten gure hiru solaskideengana. Gogorarazi dute euskara ikastea ez dagoela migratuen lehentasunetan. Lana egin eta soldata irabaztea da erronka nagusia. Emakume migratu gehienak prekarioak dira, lanordu asko izaten dituzte, hainbat tokitan aritzen dira, kontraturik gabe. Bizitza prekarioen puzzlean euskara parean etortzea oso zaila da. Prekarietateaz gain, migrazioari lotutako bereizgarria aipatu dute: utzi dutenaz dolua egiteko premia, leku berrira egokitzeko beharra. Askok gaztelania ere ikasi behar dute, “derrigor”.
Euskara ikasteko astia hartuta ere, Karimi harrigarria zaio bertako hizkuntza ikasteak zenbateko kostu ekonomikoa duen: “Bertako hizkuntza da, baina ez du ematen”. Aspaldiko aldarria da euskara doan ikasi ahal izatea, oraindik lortu ez dena.
Hamahiru ZirHika kide batu dira hitanoaren erabilera aldarrikatzeko eta antolakundearen ekintzen berri emateko. Azalpenak Badihardugu elkarteko Idoia Etxeberria eta Galtzaundiko Uxoa Elustondok egin dituzte. Horiei, Andoni Egaña eta Amaia Agirre bertsolariak eta... [+]
Administrazio Epaitegiak arrazoia eman dio EH Bilduk Lizarrako plantilla organikoaren hizkutnz profilen aurka jarritako helegiteari.
Hizkuntz Eskubideen Behatokiak jaso ditu kexak: bisita gidatuak gaztelania hutsean, eta sarrerako zerbitzuetan ere bai. Bitxia da kontua: baskoien mintzairaren hitzak dituela uste den brontzezko objektua ikustera joan... eta azalpenak gaztelaniaz. Kexek eragina izan dute, eta... [+]
Ilbeltzeko igande goiz batez jo dugu Baztanera. Eguzkiak oraindik ez du Lekarozko plaza argitu; bertan elkartu gara Garbiñe Elizegi Narbarte, Itziar Torres Letona eta Ernesto Prat Urzainkirekin. Itzaletan hotz egiten du eta umorez goxatu dugu lehen agurra, hogei urtean... [+]
Ingelera orduak handitu eta euskarazkoak murrizteko foru aginduaren kontrako helegitea aurkeztu du STEILAS sindikatuak. “Murgiltzea ataka larrian jartzen ari dira” salatu dute.
"EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!" lelopean, otsailaren 25ean egingo dute elkarretaratzea, asteartean, EITBko ELA, LAB eta ESK sindikatuek nahiz Aldatu Gidoia ekimenak deituta.
Lizarraldean euskara sustatzeko lana egiten duen Bagara elkarteak egin du salaketa: "Sorkuntzarako gaitasuna bultzatzen da eta pentsamendua kritikoa lantzen, hori guztia ikuspegi ludikotik, gozamenean oinarrituta".
44 urte ditu, ama mexikarra, eta eskoziarra aita. Mexiko Berrian jaio zen, Utah-n hazi, eta duela hogei urte izan zuen euskararen berri, Cadizen Zinemagintza ikasten ari zela, norbaitek abizen euskalduna zuela esan zionean. Duela bi urtetik Donostian bizi da eta euskara ikasten... [+]
Hizkuntzarako ere gurasoak haurrentzako eredu direla kontuan hartuta, euskararen erabilera eta irakaskuntzari buruz sentsibilizatzeko helburua duen hamabostaldia antolatu dute Hendaia, Urruña, Donibane Lohizune eta Ziburuko herriek. Martxoaren 15etik 30era guraso... [+]
Otsailaren 22an itxiko dute Laba ostatua Iruñeko Gazteluko plazan eta, bitxia bada ere, egun osoko festarekin ospatuko dute itxiera, agurra ez baita behin-betikoa: Labak ondoko Windsor tabernarekin bat egingo du, obrak hastera doaz, eta beranduenez irailean berriz irekiko... [+]
Sozioluinguistika Klusterrak, zenbait erakunderen laguntzarekin eta Asier Amezaga, Eduardo Apodaka eta Asier Basurtok landutako lanean, Itzulinguru izeneko proiektuaren emaitzak argitaratu ditu. Itzultzaile neuronalek (azken belaunaldiko itzultzaile automatikoak, zeinak euskaraz... [+]
Euskarazko B2 eskakizuna zuten bi udaltzain lanpostu baliogabetu zituzten epaileek iazko urtarrilean, euskara eskatzea "diskriminatzailea" izan zitekeela iritzita; eta aitzineko astean, Donostiako Udalak aurkezturiko helegitea ez aztertzeko erabakia hartu du EAEko... [+]
Gabonetako argiak pizteko ekitaldia espainolez egin izanak, Irungo euskaldunak haserretzeaz harago, Aski Da! mugimendua abiatu zuen: herriko 40 elkarteren indarrak batuta, Irungo udal gobernuarekin bildu dira orain, alkatea eta Euskara zinegotzia tarteko, herriko eragileak... [+]