Dagoeneko frogatu da pundu biren arteko distantziarik laburrena lerro zuzenarena dela” –irakur zitekeen Aran Santamariaren Hostoz hosto erantzi erakusketako orri solte batean– “oraindik ikertzear dagoena bestea da, pundu biren arteko distantziarik luzeena zein den”. Matematiketan Euklidesek planteatu zituen postulatuen inguruan hausnartzeko erabil daitekeen paragrafo hau, azken urtebetean norbanakoon artean sortzen ari den distantziaren inguruko hausnarketa egiteko ere aproposa izan liteke. Izan ere, hainbatetan, fisikoki gertu izan ditugun kolektiboak neurgaitzak diren distantzietara izango bagenitu legez tratatu ditugu.
Pandemiagatiko alarma egoera hasi aurreko hilabeteetan Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bizimodu Independentearen Programa ezagutzeko parada izan nuen, desgaitasun fisikoa duten edota mendekotasun egoeran dauden lagunek euren bizitzan giltzarri diren gaietan erabakiak hartzeko eskubidea bermatzea helburu duen programa, alegia. Diru-laguntza hauekin, egunerokotasunean bizitza errazteaz gain, pertsona hauek bizi nahi duten leku eta moduaren inguruan erabakitzeko boterea ahalbidetu nahi da kontratazio puntualak eginez. Ekimen hau zabaldu eta sustatzen duen askok, jendartearen gehiengoak duen erabakitzeko aukera berdinak izateko eskubidea aldarrikatu ohi du. Are gehiago, Nazio Batuen Erakundeak onartutako eta giza eskubideen nazioarteko tresna gisa erabiltzen den Pertsona desgaituen eskubideei buruzko konbentzioa-n modu argian zehazten da norberaren autonomia eta independentziarako ezinbestekoa dela erabakiak hartzeko askatasuna izatea.
"Hainbatetan, fisikoki gertu izan ditugun kolektiboak neurgaitzak diren distantzietara izango bagenitu legez tratatu ditugu"
Beste hainbat autonomia erkidegotan ere Bizimodu Independentea sustatzeko ekimenak martxan izan dira azken urteotan. Interesgarria da, esaterako, 2017an argitaratutako Andaluziako programaren eragin ekonomiko eta sozialak aztertzen dituen lanaren ondorioen artean duintasuna dela hizpide, hots, erabakiak libreki hartzeak dakarren garapen pertsonala. Honekin batera, elkarrizketatuak izan ziren erabiltzaileek aipatu zuten askatasun horrek euren eskubide sozial eta politikoak ere indartzen zituela, gizartean parte-hartzea bultzatuz.
Halarik ere, ebaluazio kualitatiboez gain, analisi ekonometrikoak ere egin dira, nolabait, programak eragindako gizarte-balioa dirutan kalkulatzeko asmoz. 2014an Madrilgo Erkidegoko Gizarte Gaietako Sailetik argitaratutako analisiak zehaztu zuenaren arabera, administrazioak programan inbertitutako 100 euroko, zerga eta gizarte segurantzari loturiko ekarpenekin administrazioari bueltan zetorkiona 92 eurotan kontabilizatu zen. Are gehiago, erabiltzailearen diru-sarrera eta gastuak kontabilizatuz gero, inbertsio kantitate berarekin, itzulkina 132 eurokoa litzatekeela zioen.
Zenbakiak zenbaki, eta egiari zor, egoera honetan daudenetatik Bizimodu Independenteari atxikitakoak gutxienekoak dira. Maiz, egoitzetan eta familiarteko zaintzapean egon ohi dira, eta erabakitzeko askatasunari dagokionean eredu hauek mugatuagoak direla aipatzen da ikerlan hauetan: alde batetik egoitzetako egunerokotasunak, oro har, jarraibide zehatzagoak dituelako (ordutegiak, sartu-irtenak, jakiak…), eta beste aldetik, familiarteko zaintzak ere baldintzatu ahal ditzakeelako norberaren hautuak. Miserikordiatik begiratu izan zaio historikoki kolektibo honi, eta oraindik ere hainbat diskurtsotan nabari da kutsu hori. Karitateak urrundu egiten gaitu eskubideen prismatik, eta enpatiazko begirada zuzenaren ordez, soa desbideratu ohi dugu, inoiz elkartzen ez diren bi lerro zuzen sortuz.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Antzokiko argiak piztu dira. Diskretuki, pasabideetan nabil: emanaldi eskolarra hastear dago. Gazteak korrika doaz beraien eserlekuetara, bizi-bizi eta alai. Ateraldiak askapenaren zaporea du, baina askatasun sentsazio hori gaztelaniaz edo frantsesez mintzo da. Goiz honetan,... [+]
Wikipedian bilatu dut hitza, eta honela ulertu dut irakurritakoa: errealitatea arrazionalizatzeko metodologia da burokrazia, errealitatea ulergarriago egingo duten kontzeptuetara murrizteko bidean. Errealitatea bera ulertzeko eta kontrolatzeko helburua du, beraz.
Munduko... [+]
Berriki zabaldu da Gazako lurralderako Egiptok egindako hirigintza-antolaketa plana. Marrazki batean jaso dira etorkizuneko kale, eraikin eta iruditeria, oraindik metraila eta lehergailuen usaina darion errealitate baten gain. Hirigintza proposamena, beste bonba jaurtiketa bat... [+]
Bizitza erdigunean jartzeko abagunea ikusi genuen feministok zein ekologistok Covid-19 pandemia garaian. Ez ginen inozoak, bagenekien boteretsuak eta herritar asko gustura itzuliko zirela betiko normaltasunera. Bereziki, konfinamendu samurra pasa zutenak haien txaletetan edo... [+]
Segurtasun falta dagoen irudipena handitu dela azaldu du Eustaten azken txostenak. Gurean, Trapagaranen, Segurtasuna orain, delinkuenteen aurka manifestaziora deitu dute herritar batzuek.
Bi izan dira sentsazio hori zabaltzeko arrazoiak. Batetik, udalak Udaltzaingoaren... [+]
Badira etxebizitzak saltzeko atarietara harpidetuta daudenak, etxe bat erosi nahiko luketelako. Tarteka etxeak ikusteko hitzorduak ere egiten dituzte, eta seguru nago saltzaileak badakiela pertsona horiek ez dutela etxea erosiko, ez bisitan etxeari aurkitzen dizkioten baina... [+]
Haurtzaroaren amaiera eleberri distopikoa idatzi zuen Arthur Clarkek, 1953. urtean: jolasteari utzi dion gizarte baten deskribapena. Eta ez al da bereziki haurtzaroa jolasteko garaia? Jolasteko, harritzeko, ikusmiratzeko eta galdera biziak egiteko unea. Ulertzeko tartea zabalik... [+]
Juan Bautista Bilbao Batxi idazleak barku batean egiten zuen lan, eta bere bidaietako kronikak bidaltzen zituen Euzkadi egunkarira. Horri esker, XX. mende hasierako mundu osoko kronika interesgarriak ditugu, euskaraz. 1915eko ekainean, hain zuzen, Murtzian egin zuen... [+]
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]
Ez dezazuela lotura hau Ezkiotik bilatu, ez eta Altsasutik ere, are gutxiago Ebro ibaia Castejonetik zeharkatuz. Euskal Yaren eta Nafarroako AHTaren arteko lotura, edo hobeto esanda, loturak, dagoeneko errealitate bat dira. Pluralean dauden lotura horiexek dira kezkatu beharko... [+]
Ez atera zalapartarik, ez konfrontatu, ez biktimizatu... eta obeditu. Subjektu zapaldu gisa, kasu honetan euskaldun gisa, mintzo gara, zenbatetan entzun behar izan ditugu halakoak? Ironiaz, honelaxe esan zuen, duela bi urte, Euskaltzale Independentiston Topaketan, Amets... [+]
Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]
Intsumituek denbora luzez egindako borroka gogorra eta mingarria izan zen, baina irabazi zuten, eta garaipen hura behin betikoa izango zela uste genuen, atzera bueltarik gabea. Baina badirudi, politikari batzuen ahotik aterata, eskalada militaristari gorazarre egin eta berriz... [+]