argia.eus
INPRIMATU
Arrosa eta urdina nahastuta?
  • Beste teoria batek dio arrosa eta urdinaren nahasketa delako aukeratu zutela morea feminismoaren koloretzat, nesken eta mutilen kolore tradizionalek bat eginda berdintasuna adierazten omen dutelako.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko martxoaren 02a

Baina “tradizio” hori oso berria da, azken bizpahiru belaunaldietan errotutakoa, eta inolako oinarririk ez duena. Bigarren Mundu Gerra aurretik, kontrakoa iradokitzen zuten, koloreen bidezko bereizkeria horrek zentzurik ez daukala agerian utziz.

1918an Earnshaw’s Infants Department aldizkari komertzialak zioenez, “arrosa kolore ausartagoa da, indartsuagoa, mutilentzat egokiagoa” eta 1927an Time aldizkariak jaso zuen New York, Chicago eta Bostongo saltokietan arrosa gomendatzen zutela mutikoentzat.