argia.eus
INPRIMATU
Veneziako beira Alaskan
  • Alaskako (AEB) Brooks mendilerroan ikertutako inuiten kokaleku batean Erdi Aro amaierako Veneziako beirazko bihi batzuk topatu berri dituzte.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko otsailaren 24a
(Arg.: M. L. Kunz/American Antiquity)

Kolon aurrekoak direnez eta Venezian landu eta gutxira Alaskaraino iritsi zirela egiaztatuta, garbi dago Europatik Alaskara ez zirela Atlantikoa zeharkatuta iritsi, Bering itsasartetik baizik. Jakina da Aro Modernoaren ateetan, Europa eta Asia arteko merkataritza harremanak oso egituratuta zeudela, Zetaren Bidea medio.

Baina beira ale hauek eta berriki aurkitu diren beste froga batzuek pentsarazten dute Asia eta Amerika arteko trukeak orain arte uste baino ohikoagoak zirela.