Lerro hauek argitaratzen direnerako, Kataluniako hauteskunde autonomikoak amaituta egongo dira. Emaitzak lehen aldiz ekarriko du argiki eskuin muturrekoa den alderdi bat sartzea hemizikloan, nahiz eta urte hauetan Vox alderdiko hautesle asko Alderdi Popularrak eta Ciudadanosek ordezkatu duten, boto aldaketa aztertzen duten proiekzio demoskopiko guztien arabera.
Ultraeskuinaren hauteskunde kanpaina bi zutabetan oinarritu da azken asteetan. Lehenik eta behin, Ciudadanosetik zetorren hiri handietako boto espainolista bilatu dute, bereziki Bartzelonako metropoli-eremuan. Jarraian, biztanle migratzaile asko duten hiri ertainetako hautesleak erakartzea izan du helburu: Manresa, Salt edo Vic kasu, non Josep Anglada arrazistaren Plataforma per Catalunya desagertuak zinegotzi ugari lortu zituen urtetan.
"Bidegabea iruditzen zait manifestari antifaxistei leporatzea eskuin muturrari botoak ematea, zenbait posizio aurrerakoietatik adierazi dutenez"
Hasiera-hasieratik kanpainako ekitaldi guztiek gaitzespen kontzentrazioak eragin dituzte. Mobilizazioak areagotu egin dira bisita probokatzaileak egin dituztenean, batez ere gorroto diskurtsoen biktima gehien bizi diren herrietan: pertsona arrazializatuak eta independentistak, nagusiki. Aurreikus zitekeen bezala, protesten intentsitateak gora egin du, eta Esquadra Mossoek ardura handiz babestu dituzte ultraeskuindarrak; funtzionario publikoak baino gehiago segurtasun pribatuko zerbitzua ziruditen.
Ohiko estrategia biktimistaren alde egin du Voxek gertaera horien ondoren. Ildo komunikatiboa indartu du mitin istilutsuen bideoen bidez, eta oso eroso agertu da aurrez pentsatutako eta zehaztasunez aztertutako agertokian. Hori dela eta, eztabaida errepikakor bat agertu da berriro: adierazpenak egin behar dira beren ekintzei erantzuteko, ala inteligenteagoa da horiei jaramonik ez egitea?
Bere estrategia desaktibatuko duen kontakizuna eraikitzeko gai ez garela izaten ari pentsatuta ere, zentzugabea eta bidegabea iruditzen zait manifestari antifaxistei leporatzea eskuin muturrari botoak ematea, zenbait posizio aurrerakoietatik adierazi dutenez. Indar politiko legitimo gisa onartu eta normalizatzea da benetan haziarazten dituena. Beste aukera demokratiko bat gehiago balira bezala. Nahiz eta edozein pertsonari dagozkion giza eskubideen ukapenaren bandera jasotzen duten, eta gutxiengo sozialen eta kolektibo zaurgarrien aurka intolerantziaz aritzen diren.
Kanpaina honetan, Hauteskunde Batzordeak telebista eta irrati publikoei inposatu die Voxi ahotsa ematea, azken hauteskunde orokorretan botoen %5 baino gehiago lortzeagatik. Hedabide pribatu askok bide bera aukeratu du, behartuta egon gabe. Hedabide batzuetako batzorde profesionalek kritikatu egin dute neurria, baina inork ez du desobeditu, eta hainbat astetan bozgorailua izan dute telebista eta irratietan, baita itxi nahiko lituzketela harrotasunez aldarrikatzen duten horietan ere.
Alderdi gehienen estrategia, baita hauteskunde eztabaidetan ere, jaramonik ez egitea eta beren esanei ez erantzutea izan da, protagonismorik ez emateko argudioarekin. Audientzia handieneko ordutegian gezurrak eta datu faltsuak zabaltzeko baliatu dute aukera Voxeko kideek, inork gezurtatu gabe. Eta ez, argi izan dezagun hori ez dela nahikoa orain. Antonio Gramscik zioen bezala “Formatu zaitezte, gure adimen guztia behar dugulako. Hunkitu zaitezte, gure gogoberotasun guztia behar dugulako. Antolatu zaitezte, gure indar guztia behar dugulako”. Ez dago galtzeko denborarik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Epistemologia, edo ezagutzaren teoria, filosofiaren arlo nagusietako bat da, eta historian zehar garrantzizko eztabaidak izan dira gure ezagutzaren mugen eta oinarrien inguruan. Honen baitan bi korriente indartsu topatzen dira, ezagutzara iristeko bide ezberdinak proposatzen... [+]
Getxoko Epaitegiak Europa ikastetxeko 4 urteko haurren kasua artxibatu izanaren berri izan dugu aste honetan. Horrek zera galdetzera garamatza: instantzia judizialak, polizialak… prest al daude haurren eskaerei erantzuteko? Benetan babesten al dira gure adingabeak... [+]
Gure lurraldeetan eta bizitzetan sortzen diren behar, desio eta ekimenen inguruan gero eta gehiago entzuten dugu harreman eta proiektu publiko-komunitarioak landu beharraz, eta pozgarria da benetan, merkaturik gabeko gizarte antolaketarako ezinbesteko eredua baita. Baina... [+]
Elkarrizketa berritu dugu fakultateko idazkaritzan, auskalogarrenez: urruti daude, euren matrikula egiteko, ikasleak bakarrik etortzen ziren garaiak. Aspaldixko aldatu zen joera, eta gurasoek –nabarmenago amek– gero eta paper aktiboagoa hartzen dute seme-alaben... [+]
Silogismo baten argumentuak hiru proposizio ditu, eta horietatik azkena nahitaez ondorioztatzen da beste bietatik. Logika deduktibo horrekin aztertu daiteke, nire aburuz, Nafarroan gertatzen ari den Aroztegiako gatazka sozioekologiko luze eta traumatikoa.
Tesia: Baztango... [+]
Berriki landu ditut klasean Etxahun Barkoxeren kobla eder eta hunkigarriak. Gaizo gizona! “Edertasunez praube” sortu zelako hasi zitzaizkion etxeko nahigabeak, baina hamazazpi urtetan zen pulunpaka sartu zorigaitzaren itsasoan, maite zuen Marie Rospide doterik gabeko... [+]
Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]
Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.
Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]
Idatzi honen bidez, EITBko Euskara Batzordeak eta azpian sinatzen duten EITBko organoek euren kezka eta gaitzespena agertu nahi dituzte azken hilabeteetan EITBko zuzendaritza-postuetarako abian ipini diren hautatze-prozesuak direla eta, gutxietsi egin baita euskararen... [+]
Ni ez dut nahi nire alaba ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Nik ez dut nahi nire alabaren eskolako haur ijitoak ijitoz mozorrotzea kaldereroetan. Ijito izatea ez delako mozorro bat. Ijito izatea ez delako urtean behin egiten den festa bat, arropa exotikoekin eta aurpegia ikatzez... [+]
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]