Reddit interneteko plataforman antolatutako gazte talde batek Wall Street jo-puntuan jarri eta AEBetako burtsako erraldoi ugari porrotera bultzatu ditu, behea jota zegoen GameStop enpresan akzioak masiboki erosi ondoren. Gertakari polemikoak finantza-sistemaren arrakalak eta erregulazio faltaren ahulguneak agerian utzi ditu.
AEBetako eta munduko finantzagune nagusia, Wall Street, Redditeko foroetan koordinatutako inbertitzaile txikien eta burtsako zenbait erraldoiren arteko borrokaren lekuko izan da duela gutxi. Europan sona handirik izan ez duen arren, Atlantikoaren beste aldean finantza merkatuaren erregulazioaren inguruko eztabaida sutsua piztu du, inbertsio funts indartsuak amildegiaren ertzean jarri ostean.
Nola liteke foroetan antolatutako gazteek handi-mandi ekonomikoei halako zaplastekoa ematea? Funts horiek aurretiaz egindako "motzeko salmenta" (short-selling, ingelesezko adieran) masiboetan datza gakoa. Izan ere, ohiko baldintzetan, litekeena da etengabeko galerak izaten ari diren konpainien akzioen prezioak behera egitea.
Aurreikuspen seguru horrekin, errenka dabilen zaldiak galdu egingo duela apustu egiten du broker askok, nolabait esatearren. Aurreikusten ez zutena, ordea, zera da: inbertsiogile ugarik irrazionala dirudien eragiketa bat simultaneoki egitea, alegia, galtzen ari den enpresa baten milaka akzio erostea. Kasu honetan, inbertsiogile ez-profesional gazteen erosketa masiboek GameStop enpresa galtzailearen kotizazioan igoerak eragin zituzten, eta ondorioz, erorreraren aldeko apustua egin zutenak ehunka milioiko zuloekin utzi zituzten. Inbertitzaile txikiek, gainera, ez dute inolako araurik hautsi eta jende guztiarentzat eskuragarri dagoen informazioa baliatuta planifikatu dute euren estrategia.
Horren inguruan argi apur bat gehiago isurtzeko, errepara diezaiegun short-selling eragiketa finantzarioaren xehetasunei. Burtsa-jokoa enpresen akzioak erostean datza, aurreikuspenetan oinarrituta eta dirua irabazteko asmoarekin. Prezioen gorabeherak eskaintzaren eta eskariaren legeak arautzen ditu hein handi batean, hots, akzio batzuk zenbat eta gehiago erosi, orduan eta garestiago bilakatuko dira, eta alderantziz. “Merkatuaren esku ikusezinaren” legeari berea egiten uztea ala erregularizazioaren beharrizana, horra hor burtsaren inguruko eztabaida hegemonikoa. Askoren ustez, aipatu motzeko salmentak debekatuta egon behar luke, beste zenbaitentzat, berriz, “librea” izan behar luke.
Egun batzuetarako akzio bat maileguan hartzea suposatzen du, eta tarte horretan, akzioa beste behin salerostea. Prezioa jaisten bada, bi baloreen arteko diferentziaren balioa irabazten da. Igotzen bada, aldiz, galdu egiten da. Ondorioz, short-selling eragiketek badute arrisku bat, probabilitate txikikoa; baina gertatuz gero kalte izugarria ekar dezakeena: irabazi mugatua dute (maileguan hartutako kopuruaren jatorrizko balio osorainokoa) baina balizko galera, berriz, mugagabea da.
Arrisku handiena eraso espekulatibo koordinatuetan datza, hau da, sarritan inbertsore handiek kalifikazio agentziei ordaintzen diete enpresa jakinei edota estatuen zorrari kalifikazio txarra jar diezaieten. Orduan, epe motzeko akzioak erosten hasiko dira denak, eta enpresa zein estatu horrek ezer gutxi egin ahal izango du eraso espekulatiboen aurrean. Zenbait kasutan, amarruok ekoizpen esferan errentagarriak diren enpresen kontra ere antolatzen dira. Horregatik, finantza mundua fikzio hutsean oinarritzen dela esan daiteke hein handi batean, ez baitio zirkuitu ekonomiko materialean sortzen den balio zein aberastasunari zuzenean erantzuten, eta burbuila erraldoiak puzten ditu, GameStopen kasuan ikus daitekeen bezala.
Finantzen marrazoek arriskua gutxitzeko egiten dituzte epe motzeko eragiketak, eta errentagarritasun esfera horretan posible da zenbait enpresak egun gutxiren buruan galera itzelak izatea. Kontrako efektua, ordea, ia ezinezkoa da horren denbora-tarte laburrean; ia ezinezkoa. Burtsan kotizatzen duten enpresen artean begiratuta, broker handientzat erraza da galerak izanen dituztenak identifikatu eta diru-kantitate handiekin apustu egitea, GameStop bideojoko denden katea kasu. Reddit plataformako Wall Street Bets foroan aritzen ziren zenbait gaztek jokaldia aurreikusi eta modu koordinatuan GameStopeko akzio ugari erosi zituzten ordea, kontrako efektua lortzeko. Hala, bi asteren buruan, enpresaren akzioen prezioa %1.500eraino igo da, murrizketak jarri dituzten arte.
Igoeraren eraginez, GameStopen short-selling milioidunak zituzten erraldoiek ia hondoratzerainoko galerak jasan dituzte, eragiketa-modalitate horretan balizko galerak infinituak direlako. Melvin Capital funtsa izan da horietako bat, eta bere gisakoekin batera, “erregulazioak eta isunak” eskatu ditu akzio arruntak legalki erosi dituzten nerabeen ekintza geldiarazteko. Hori gutxi balitz, GameStopen zituzten motzeko salmentak aldez aurretik erretiratzeko baimena ere eskatu dute, euren galerek esponentzialki biderkatzen jarrai ez zezaten. Hedabideetan purrustadak eta “krak” berri baten mehatxuak jaurti ostean, Wall Streetek onartu egin die eskaera, titanak salbatzeko bere arau propioak hautsiz. Lubakiaren beste aldean, berriz, institutu zein unibertsitateko gazteek dirutza irabazi dute GameStopeko akzioek gorantz egin duten artean.
Azken finean, burtsa eta egungo finantza-sistema kapital metaketan oinarritutako gizartearen krisi sakonaren ilusio gorena baino ez dira. Inbertsore trebeek dirua irabaz dezakete testuinguru jakinetan, inbertsore handien kontura gainera, azken egunotan ikusi den moduan. Baina epe luzera begira, finantzarizazioaren fikzioa mantendu ezinezko karta-gaztelua baino ez dela ikus dezakegu. Geroz eta gutxiago dira ohiko produkzio "errealaren" esparruan errentagarritasun tasak mantentzeko gaitasuna duten agente ekonomikoak. Horregatik egiten dute ihes finantza arlora, etekinak epe motzean biltzeko mekanismo erraza delako.
Desertzio hori modu masiboan gertatzen den uneetan, baina, ekoizpen ereduaren oinarriak pitzatu ditzaketen burbuila zein krisi finantzarioak sortzen dira. Ondorioz, burtsan zirkulatzen duten zenbakiek aberastasun sozialean baliokiderik ez topatzeak sistema beraren desfasea uzten du agerian, bere barne-kontraesanetatik etengabe aurrerantz ihesean dabilen gizarte-antolamendua irudikatuz.
Trumpen garaipenak, Ukrainako gerraren birkokatze geopolitikoa eragiteaz gain, Europaren apustu belikoa agerian utzi du.
Mikel Jauregi Industria sailburuaren ustez, euskal enpresek “lan ona” egin dezakete Europaren “segurtasun estrategia babesten”. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Maria Ubarretxenak, berriz, berrarmatze asmoek “aukera berriak” ekar ditzaketela... [+]
LABek, STEILASek, ELAk eta CCOOek greba egutegi bateratua aurkeztu dute Bilbon: martxoaren 25, 26 eta 27, eta apirilaren 1 eta 2. Egungo hitzarmenak aldarrikatutako edukietatik urrun kokatzen direla adierazi dute, "bai sukaldearen eta garbiketaren kolektiboan zein... [+]
Ukraina da munduan arma gehien erosten dituen herrialdea; munduko erosketa guztien %8,8. Merkatuaren ia erdia kontrolatzen duena, berriz, AEB dira: Europak erosi dituen armen erdia baino gehiagok jatorri estatubatuarra dute.
Petrolio-ontzi batek eta zamaontzi batek elkar jo dute astelehen goizean Ipar Itsasoan, Ingalaterrako ipar-ekialdean. Talkak Jet-A1 erregaia zuen petrolio-ontziaren tanke bat apurtu du eta kezka da nagusi, izan ditzakeen ondorio ekologikoengatik.
Iruñean bizi ziren Iñaki Zoko Lamarka eta Andoni Arizkuren Eseberri gazteak, baina familiaren herriarekin, Otsagabiarekin, lotura estua zuten biek betidanik. “Lehen, asteburuetan eta udan etortzen ginen eta duela urte batzuk bizitzera etorri ginen”, dio... [+]
Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]
Laudion, Aiaran eta Okondon izango du eragina energia azpiegiturak eta plataformaren aburuz, proiektuak eta ingurumen-inpaktuaren azterketak gabezia garrantzitsuak dituzte.
Nahiz eta Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1977an nazioarteko egun bat bezala deklaratu zuen eta haren jatorriaren hipotesi ezberdinak diren, Martxoaren 8aren iturria berez emazte langileen mugimenduari lotua da.
Lan baldintzen "prekarietatea" salatzeko kontzentrazioa egin zuten asteartean egunkariaren egoitzaren aurrean. Abenduaren 2tik sindaura greban daude langileak eta mobizlizazioak "areagotzea" erabaki dute orain.
Gasteizko Eraman kooperatibak banaketa “era jasangarri eta etikoan” eginez bertako komertzioa bultzatzeko helburua du bere sorreratik, Arabako hiriburuan eta hango bizilagunengan pentsatuta. Hainbat ekimenetan parte hartzen du, horien artean ikasturte honetan egiten... [+]
Langileek salatu dute zuzendaritzak ez diela lan baldintzen gaiari heldu nahi izan eta enpresak nahiago izan duela Gaztea Sariak ekitaldia bertan behera utzi, “horrek sortutako albo-kalte ekonomiko eta sozial guztiekin”, arazoari irtenbidea eman baino.
Datorren astelehenean egingo dute espedientearen kontsulta epeko bigarren bilera.
Sustatun agertutako salaketa, LaLiga futbol erakunde espainiarraren eta Movistar/Telefonicaren arteko tratuek euskarazko zerbitzuak kaltetzen dituztela Interneten (kasu hartan Egunean Behin jokoan irudiak desagertzea zen kontua), hedatu egin da. Tokikom-eko euskarazko tokiko... [+]
Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko... [+]