Gabiri eta antzeko herriak, herritar ia denok euskara jakin eta egunerokoan erabiltzeko ohitura dugunok, arnas-guneak gara gure hizkuntzarentzat. Izan ere, nahiz eta gerratean alde batean ibili zein bestean, etxe denetan egiten zen euskaraz eta alde batekoak diktadoreak isiltzen edo urruntzen zituen arren, herritarrek natural eutsi zioten beren arteko ohiko eta betiko komunikazio hizkuntzari. Baina, herriko eskola bakarra D ereduan eta, inork euskaraz egitea galarazten ez digun arren, oraindik arnas-gunea den honetan larri eta eztul goaz, leku guztietatik ageri dion esaerarentzat, arnas bila!
UEMAk antolatu ekitaldi batean, Baztango udal ordezkariak zioen: “Askotariko pentsaera eta izaerek osatutako jendarte baten emaitza gara gu”. Kolpean, oroitu nuen duela urte batzuk Irurita inguruko gazte bati entzuna: “Gure aita, betiko UPNkoa zuan, baina gure etxean erdaraz ari baginen eraman ezinik egoten huen eta kaskarrekoren bat ere jasoak gaituk hori dela eta”. Orduan harritu nintzen gazte hark oparitu zidan egoeraren aurrean, eta gorago aipatu ekitaldi horretan harritu ninduen Galesen eta Irlandan bertako hizkuntza dakitenen kopurua, denera, hogeita hamar mila omen direla entzuteak.
"Eragina zerk duen ama hizkuntza utzi eta beste batean aritzeko, auskalo zerk edo zertzuk duten baina, jakin berria dut haur gabiriarrek, ‘no’ esaten lehenago ikasten dutela ‘ez’ esaten baino"
Eragina zerk duen ama hizkuntza utzi eta beste batean aritzeko, auskalo zerk edo zertzuk duten baina, jakin berria dut haur gabiriarrek, “no” esaten lehenago ikasten dutela “ez” esaten baino eta guk aitte esan dugunean aita esaten dutela. Ama esango dute denek, baldin bait ere!
Aipatu UEMAko ekitaldi interesgarrian, Sakanako esperientzia ikusi eta eskarmentutik ikasi genuen, gai guztietarako ekonomia dela zutabe eta, beti, denen parte hartze eta onespenarekin egin behar dela aurrera, inor albora utzi gabe, denak proiekturako inplikatuz. Gu, berriz, artistak gara zatiak zatitzen!
Beste batzuen artean arkitektura eta eraikitze lanei buruzko adibidea ere esanguratsua oso. Eta diot, arau subsidiarioak zehaztu al ditzakegu herri txikiotan? Gizalegekoa ote, lur sail bat berea duelako, dirua egitea besterik axola ez dion bati saltzea, herriaren etorkizuna baldintzatuz? Herriko gazteek hartu behar lukete ekimena eta udalak aukerak jarri gazteei jaioterrian bizitzeko. Geroan arnas-gune izango bagara, haurrak beharrezko baititugu, ez ordea urte batean hogei eta hurrengoan bi, gure azpiegiturek eusteko jarioan baizik. Azken muturreraino planifikatu beharra dugu herri txikion eta gure hizkuntzaren osasuna, handiagoen erritmoan beti itolarrian ibil ez gaitezen eta hala ere…
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Gaur egun, emakumeen eta haurren ahotsei zilegitasuna kentzen dien kulturaren arrastoak diraute, haien esperientziak isilaraziz, haien oinarrizko eskubide eta beharrak minimizatu edo alde batera uzteko joera duen sistema baten barruan. Arazo horren adibide mediatiko bat Juana... [+]
Asteartean eman zuten jakitera bost gazte lapurtarren kontrako sententzia. Hamabost hilabeteko espetxe zigorra gibelapenaz bi gazteri, 500 euroko isun banarekin; 140 orduko lan behartua eta 500 euroko isun bana beste bi gazteri; eta, azkenik, 1.700 euroko isuna beste... [+]
Lehengo batean, The Wire telesail sonatua berrikusten ari nintzela, etsipena gogora ekarri zidan eszena bat heldu zen. Bertan, The Baltimore Sun egunkariaren zuzendaritzak langileak bildu eta datozen aldaketei buruz ohartarazten die; hau da, kaleratzeez eta distira gutxiagoko... [+]
Bizi dugun kultura kontsumistak, erabiltzaile oro agintzen du gozamen neurrigabera. Slavoj Zizek dioen eran, Goza ezazu zure fetitxea, hiper-modernitatearen agindu ozena bihurtu da. Fetitxearen lekua betetzeko dauden gailu teknologikoen bidez gauzatzen baita egungo gozamena... [+]
Mamu batek zeharkatzen ditu sukaldeak: Karlosen mamuak.
Karlos ez da aurkeztu Master Chef Celebrity lehiaketara. Bere sukaldaritza-ondarea aztertuta, oso argi dauka ez duela lehiakideen aukeraketa gaindituko. Izan ere, hedabide eta gastronomiaren akademiaren ateak itxita izan... [+]
2018an itzali nituen sare sozialak, baita gailuen jakinarazpen gehienak ere, bizitzan arreta non jarri kontrolatzen hasteko saiatu asmoz. Egunero lan horretan jarraitzen dut, sitsa argira nola, nire jakin-minak errealitatea ulertzen lagunduko didan informazio freskoa bilatzen... [+]
Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]
Eskua bularrera eroan, eta bostekoa ukatu dio Siriako agintari berriak Alemaniako Kanpo Arazoetarako ministroari, ministro emakumeari. Modu adeitsuan, baina arbuioa jasan du Annalena Baerbock-ek. Aurretik, Al-Golani siriarrak, ordea, luzatu eta astindu dio eskua Jean-Noel Barrot... [+]
Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]
“Urte berri-berri, zer dakarrazu berri?” oihukantatzen genien, urteko lehen eguneko gaupasatik bueltan, bidean gurutzatzen genituen goiztiarrei. Eske puxken esperantzan gu, mozkor panparrotuok. Eta artean ez baitzen ez runner-ik ez eta selfie-rik ere,... [+]
Donald Trumpek urtarrilaren 20ean berriro hartuko du AEBetako lehendakari kargua, eta bigarren agintaldia izango du Etxe Zurian. Aurreko agintaldian, 2017-2021ean, lotsa gutxirekin ibili bazen erabakiak hartzeko orduan, agintaldi honetan konplexu urri horiek ezabatuko ditu eta... [+]
Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen... [+]
Entzumen eta hizkuntza irakasleak (EHI) eta logopedak eskola publikoan zein kontzertatuetan lan egiten duten irakasle espezialistak dira. Horien funtzioen artean hizkuntzan eta komunikazioan zailtasunak dituzten ikasleei arreta zuzena ematea da, baina baita komunikazio sistema... [+]
PAIk sortutako biktimak ez dira bakarrik PAIren Legeak eragindako egonkortze prozesuari esker funtzionarizatutako irakasleak, baizik askoz gehiago. Batzuei nolabaiteko ikusgarritasun mediatikoa eman zaie Steilasek jarritako errekurtsoaren ondorioz; gehienak, alabaina, ikusezinak... [+]