argia.eus
INPRIMATU
Mosul digitalki berregin dute
  • Google Arts & Culture plataformak, The Art & Soul of Mosul izeneko ekimenaren bidez, hiri hartako ondarea digitalki berregin du eta hiru dimentsiotako ereduak eskaintzen ditu azken urteotako gerran galdutakoa bisitatzeko.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2021eko otsailaren 09a
(arg.: Google arts & Crafts)

2014 eta 2017 artean, Mosul (Irak) Estatu Islamiarraren hiriburu izan zen, eta erregimenaren nahiz nazioarteko tropen erasoen ondorioz, 2.500 urteko ondare historiko eta artistikoa suntsituta geratu zen. Asiriako hiriburu Nimrud eta Ninive erraustuta geratu ziren, baita Erdi Aroko Al-Nuri meskita ere, besteak beste.

Orain, Google Arts & Culture plataformak, The Art & Soul of Mosul izeneko ekimenaren bidez, ondare hori digitalki berregin du eta hiru dimentsiotako ereduak eskaintzen ditu galdutako ondarea bisitatzeko. Besteak beste Ishtareko Tenpluko lehoi zaindari ezagunetako bat berregin dute proiektu honetan.