Pobreen begirada itzaltsua

  • Egun, Hollywooden emakume zuzendari gutxi dira; datuak ez du inor harrituko, Me Too eta antzeko ekimenak gorabehera. Halere, Hollywoodeko industriaren sorreran, batez ere lehenengo filmetan, hainbat emakumek parte hartu zuten, sarritan haien lana ezkutatu izanagatik ere.

Ida Lupino kamara eskuan, 40ko hamarkadan.
Ida Lupino kamara eskuan, 40ko hamarkadan.
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

1920tik 1930era bitarte, 20 emakume inguruk 1.000tik gora filmetan egin zuten lan, ekoizle, gidoilari eta teknikari. Emakumeok filmen hainbat prozesutan parte hartu zuten, tartean errealizazioan, filmazioan edo aktoreen aukeraketan. Haatik, politika hori ez zen nahikorik zabaldu estudio handietan: Warner konpainiaren matxismoa agerikoa eta nagusia zen hasieratik; MGM eta Universal-en ostera, emakumeen lana funtsezkoa izan zen marketinean eta esparru teknikoan. Emakume horietako asko publizitatean edo aktore lanetan aritutakoak ziren. Idazleak, bestalde, pulp literaturatik zetozen, ikasketa akademikoak zituzten, eta haien ikuspegiari esker, emakumeen istorioak modernitatez jantzi ziren.

Zine-zuzendaritzan, baina, ez zen halakorik gertatu 1940ko hamarkada iritsi arte. Salbuespenak oso urriak dira: Alice Guy Blaché frantziarra edo Dorothy Arzner kaliforniarra. Horien ondotik, Ida Lupino (1918-1995) agertu zen. Lupino duela mende bat pasatxo jaio zen Londresko music-hall-eko artistez osatutako familia batean –music-hall deitzen zitzaion abesti herrikoiak, komedia eta dantza uztartzen zituen espektakuluari–. Garaiera txikiko, baina begi eta nortasun handiko emakume britainiarra kasualitatez hasi zen filmak zuzentzen. Dozena erdi film inguru filmatu zituen, besteak beste, emakume batek filmatutako lehendabiziko noir filma, The Hitch-Hiker (Auto-stop egilea, 1953) bikaina.

Horretaz gainera, moralki gatazkatsuak ziren gaiak jorratu zituen bere filmetan, bortxaketa, nahi gabeko haurdunaldiak edo bigamia kasu, betiere emakumeen ikuspegi moderno eta independentea erantsiz. Izaera aurreratu horren ondorioz, estudio handiek ez zuten inoiz begi onez ikusi Lupino. Hartara, The Filmakers ekoizpen-etxe independentea eratu zuen bere senar eta gidoilari Collier Young-ekin. Lau urtetan Kaliforniako kaleetan filmatutako film merke baina sendoak filmatu zituen, zeinak gerora errotuko zen AEBetako zine independentearen aurrekari bihurtu ziren. Horiek horrela, Lupinok, emakumeen artean aitzindari izan ez ezik, besteak beste, John Cassavetes zuzendariak abiatuko zuen ekoizpen independentearen oinarriak ezarri zituen.

Moralki gatazkatsuak ziren gaiak jorratu zituen bere filmetan, bortxaketa, nahi gabeko haurdunaldiak edo bigamia kasu, betiere emakumeen ikuspegi moderno eta independentea erantsiz.

Antzezle gisa ez zuen Hollywoodeko izar handien aitortza edo arrakasta lortu. Haatik, aktore izugarria zen, “pobreen Bette Davis” zela esaten zuen arren. Antzeko izendapena erabili zuen bere zinegile lana epaitzeko: “Pobreen Don Siegel”. Lupinok onartu ez arren, kameren atzean gauzatu zuen lana aparta izan zen, eta ez bakarrik genero-ikuspegiagatik. Bestalde, Lupinoren eta Siegelen ibilbideen artean antzekotasunak daude: biak ala biak B saileko pelikulak filmatzen hasi ziren, telebistan amaitzeko. Siegel, baina, pantaila txikitik igaro ostean zinera bueltatu zen ekoizpen handiagoak egiteko, besteak beste, Dirty Harry (Harry zikina, 1971). Lupino ez zen sekula zinera bueltatu.

Ustekabean, zinegile

Aktore britainiarra txiripaz abiatu zen zinegintzan: Not Wanted (Nahi gabekoa, 1949) izan zen zuzendu zuen lehen lana. Filmaren zuzendariak bihotzekoa izan zuen filmazioan –film horren gidoian Lupinok ere parte hartu zuen–, eta ondorioz, Lupinok bere gain hartu zuen ardura, bai eta filma amaitu ere, nahiz eta kredituetan ez den agertzen. Lupinok beste sei film egin zituen, eta filmotan, sasoiko ereduekin bat ez zetozen pertsonaia femeninoak dira protagonista: egoera oso konprometituetan dauden emakumeak dira, garaiko zineman oso lantzean behin agertzen zirenak. Pertsonaia horiek klase ertaineko emakume nerabeak dira, noraezean dabiltzanak, alderrai, esperientzia traumatikoak bizi ostean, besteak beste nahi gabeko haurdunaldiak, bortxaketa, bigamia eta ama-alaben arteko harreman gatazkatsuak.

Hala, Not Wanted haurdun geratu den neska bati buruzko filma da: familiarekin harremana hautsi eta haurra adopzioan utziko du. Halaber, Never Fear (Ez izan beldurrik inoiz, 1949) emakume dantzari bati buruzko filma da. Poliomielitisaren ondorioz, karrera profesionala eta bizitza pribatua hondatuko zaizkio. Lehen bi film horietako protagonista Sally Forrest da, Lupinoren aurkikuntza pertsonala, talentu berriekin lan egitea gustatzen baitzitzaion –pertsonaia femeninoen kasuan, bere antz fisikoa zutenak aukeratzen zituen–. Urte batzuk geroago, 1956an, Fritz Lang zinegileak Lupino eta Forrest elkartuko zituen psikopaten filmen aitzindari While the City Sleeps (Hiria lo dagoen bitartean, 1956) pelikulan.

Gai horiek ez zituen sentsazionalismoz tratatu; horien arrazoia nortasunaren nahasteetatik urrun zeuden arazo sozialak zirela azaldu nahi zuen Lupinok. Horretarako, zine beltzaren ohiko ezaugarri ziren baliabideak erabili zituen: dokumentaletik gertu zegoen zuri-beltzezko dokumental estiloa eta B saileko aurrekontu murritzak.

Sasoiko ereduekin bat ez zetozen pertsonaia femeninoak dira protagonista Lupinoren filmetan.

Zinegile londrestarrak ez zuen bere burua feministatzat, baina bere filmak ikuspegi horretatik ikus daitezke egun. Martin Scorseseren hitzetan, Lupinok agerian utzi zuen emakumeek Hollywoodeko zineman betetzen zuten rol pasiboa.

Gizonen agindupean

Antzezpen-tradizio handiko familia batean jaio zen Lupino. Bere aita Stanley Lupino music-hall-eko aktore britainiar ospetsua zen. Senideen antzezpenerako grina XVII. mendean errotu zen, Giorgio Luppino txotxongilo egile italiarra Ingalaterrara iritsi zenean arazo politikoak tarteko. Lupinok, baina, gorroto zion antzezteari. Halere, aktore hasi zen 14 urterekin, aitari hutsik ez egiteko asmoz. Hollywoodeko estudio handien dinamikan sartu zen oso gazte. Bere lehen lan aipagarria They Drive by Night (Gauez gidatzen dute) da, Raoul Walsh zinegileak zuzendua 1940. urtean. Noir generoko femme fatale hiltzaile baten azalean sartu zen aktore ingelesa. Lupino harro zegoen “emakume zitalak, putak edo hiltzaileak” antzezteaz, nahiz eta egunerokoan emakume dotorea izan. Lan horren ondorioz, sekulako kritikak jaso zituen, bai eta celebrity bilakatu ere. Ondoan, Humphrey Bogart izan zuen, zeinarekin oso harreman iskanbilatsua bizi izan zuen Lupinok.

Zine beltzeko film horretan egindako aktore-lan bikaina noir generoan egingo zuen ibilbide luzearen hazia baino ez zen izan, hainbat film itzaltsuetan parte hartu baitzuen, betiere gizon zinegile klasiko eta esanguratsuen zuzendaritzapean. Horietako film batzuk, gainera, zinearen historiako maisulan bihurtu dira; esaterako, urtebete beranduago estreinatu zen High Sierra (1941); berriro ere Walsh-ekin eta Bogart-ekin lan egin zuen Lupinok film horretan. Zine beltzaren gailurretako bat da filma, eta Lupinoren antzezpena aparta: bere alderik sentikorrena erakutsi zuen Roy Earle (Bogart) gangster hondatuarekin maiteminduko den Marie Gars pertsonaia antzezterakoan. Horiekin batera, azpimarragarriak dira Jean Negulescoren Road House (Errepideko etxea, 1948), Nicholas Rayren On Dangerous Ground (Eremu arriskutsuan, 1950) eta Fritz Langen While the City Sleeps (Hiria lo dagoen bitartean, 1956).


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Fermin Muguruza
“Aldatzeak eta mugitzeak pizten dit grina”

Irungo ospitale zaharrean jaio zen Fermin 1963an, Muguruza Ugartetarrenean. Azken hamarkadetan euskal musikan eragin nabarmena izan duen artista da. Ez alferrik, bera izan da Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslaria eta alma mater-a, Esan Ozenki zigilu independentearen... [+]


‘Bizkarsoro’ Donostiako zinemetara iritsiko da, Bageraren, udalaren eta SADEren elkarlanari esker

Bizkarsoro filma (Josu Martinez, 2023) Donostiako zinema aretoetan proiektatuko dute ostiral honetatik aurrera (hilak 22); SADEko Iñaki Elorzak azaldu duenez, bi aste inguruz proiektatuko dute printzipioz, eta, arrakasta baldin badu, denbora gehiagoz. Hala azaldu dute... [+]


Bazterkeria egoeran dauden pertsonen inklusioa lantzen duen zinema festibala abian da Bilbon

Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da Bilbon.


2024-10-23 | Julene Flamarique
Zinebik 44 herrialdetako 132 film proiektatuko ditu Bilbon astebetez

Azaroaren 8tik 15era egingo dute zine jaialdia. Euskal Herriko zinema lanak ere izango dira pantaila aurrean, besteak beste Tasio filmaren bertsio zaharberritua eta La Muerte de Mikel, filmaren estreinalditik 40 urtera.


2024-10-21 | Zuzeu
47. Euskal Zine Bilerak aurtengo Urrezko eta Zilarrezko antzarak eman ditu

Jone Arriolaren “Dena asmatuta dago” filma izan da Urrezko Antzararen irabazlea larunbat honetan ospatutako sari banaketa ekitaldian. Euskal Zinemaren Begiradak Itziar Ituño aktorearen ibilbidea omendu du.


2024-10-18 | Urumeako Kronika
‘Hariak’ zinemaldia erresistentzia istorioen lekuko, azaroaren 7tik 17ra Hernanin

Aurtengoa hirugarren edizioa izango da, eta memoriaren gaia hartuko da ardatz, Kulturarteko Plaza Feministan.


2024-10-14 | Leire Ibar
Lekeitioko Euskal Zine Bilerak 47. edizioa du aste honetan

47 urte beteko ditu zine jaialdiak, eta urriaren 16tik 21era, solasaldi eta tailerren bidez euskal zinemagintzaren alor ugari landuko dituzte. “Beti berria den zinema” lelopean, aurtengo jaialdiak zine berria eta istorio berriak kontatu nahi dituzten gazteei keinu... [+]


2024-10-11 | Uriola.eus
Ezkutuan dagoena pantailetara ekarriko du Bilboko “Film Sozialak” Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdiak

Urriaren 10etik 17ra garrantzi eta gaurkotasun handiko gai sozialen inguruko hausnarketa era kontzientzia kritikoa sustatzen duten 81 film erakutsiko ditu Bilbon Zinema Ikusezinak. “KDC” (Kultura, Komunikazioa eta Garapena) Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak... [+]


2024-10-11 | Sustatu
Nostalgia baino gehiago: Son Goku euskaraz hasi zenekoa

Joan den astean bete ziren 35 urte Son Gokuk euskaraz lehen aldiz egin zuenekoa. 1989ko urriaren 4an izan zen ETB1n Dragoi Bola ematen hasi zirela (1984an abiatu zen anime hau Japonian) eta hura gogoratzeko ekitaldia egingo da Donostian urriaren 20an, igandearekin, lehenbiziko... [+]


2024-10-09 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskal

Donostiako Zinemaldiak euskal zinemaren ospakizun ekitaldian euskal zinemak euskara gutxi duela esan zuen Edurne Azkaratek eszenatokiaren mikrotik, ozen. Esaldiak burrunba egiten du egiazkotasunagatik. Arkitekturaren eszenan antzerako lema errepika daiteke eta ziur naiz beste... [+]


‘Irati’ pelikula EiTBren Primeran plataformara heldu da

Euskarazko film batek inoiz zineman izan duen ikusle kopururik handiena du Irati filmak: 160.000 pertsona.


Sail Ofiziala. Klausurako filma
Eta igande euritsu, erromantiko eta negartia iritsi zen

Eta hori, larunbata zela atzo, eta ez igandea. Kosta zitzaion egunari argitzea, aurreko egunetan baino dezente jende gutxiago zebilen kalean, eta presa gutxi nabari zen. Batzuk laster batean bai, Kursaalera eta Victoria Eugeniara gerturatu zirela, lehen areto horretan ematen... [+]


Eguneraketa berriak daude