“Saxofoikadaka ezin da irizpide politikorik ezarri”

  • Orain 40 urteko teknologia berdinarekin aritzen dela dio, berdin saxoari zapatila bat aldatu ala tronpetari konkor bat berdintzeko. Gaita berreskuratzeko lanetan ibilia, Jarauta 69 txaranga ezagunaren fundatzaile, eta musikari askoren konfiantzazko luthier, Iruñeko Kale Nagusiko Haizea musika dendako leihotik begiratzen dio bizitzari, bereari eta musikarenari. Ez du handik erraz alde eginen: “Ez laztana, nik ez dut erretiratzeko inolako asmorik”.

"Musikariak dira hoberen pasatzen dutenak, eta haiek ongi pasatzen badute jendeak ongi pasako du. Guretzat, txaranga da festak bizitzeko modu nagusia".(Argazkia: Josu Santesteban)

Gaitarekin hasi zen dena.  
Nire anaiak, eskolan piper egiten harrapatu ninduenean, hala esan zidan: has zaitez nirekin gaita ikasten edo amari esango diot.

Zergatik nahi zuen hark zuk gaita jotzea?  
Garai horretan gaitero bikoteak anaiak izaten ziren sarri: Perez anaiak, Elizaga anaiak, Montero anaiak... Anaiek erraztasuna zuten entseatzeko, elkarrekin bizi ziren etxe berean, eta beraz, aukera handiko apustua izaten zen. Eta gainera, anaiak ezagutzen ninduen, eta bazekien saiatua nintzela.

Nola sartu zen gaita zuen etxean?  
Anaiak txistua jotzen zuen hamalau urteetatik, baina gaitarekin maitemindu zen. Desagertzeko bidean zegoen musika tresna zen, baina noski, orduan ez zen desagertze bidean zeuden animaliak babesteko elkarterik. Eta, beraz, lan egin behar zen, animaliatxo horiek etxean erreproduzitzen, entseatzen, eta ikasten. Honen moduko traste bat geneukan [grabagailua seinalatuz], magnetofoi bat, eta horrekin aritzen ginen munduko gaitero guztien atzetik, nola eta zer jotzen zuten ikusteko. Buelta eta buelta aritu ginen, gaitero zaharren bila, informazio eta errepertorio eskean. Hor hasi zen lan hura, Javierrek [anaiak] gaur arte luzatu duena, desagertze bidean zen espezie hark batzuetan jasanezina ere bihurtu den hedapena izatea lortuz.

Ezkutuan aritzen omen zineten gaiteroen atzetik.
Noski, ez zutelako ezer transmititu nahi, ez zuten haien monopolio txiki hura galtzerik nahi. Orduan hiruzpalau bikote zeuden, eta herri guztietarako deitzen zituzten; besteren bat agertzeak pastela banatu behar izatea zekarren. 1966an, sanferminetan aritzen ziren lau bikoteetako bat desagertua zela baliatuz, Iruñeko Udalarengana jo genuen, kontrata gintzaten. Eta hala egin zuten. Hortik gutxira, 1968an, Parisera joan nintzen, 1978ra arte.

Argazkia: Josu Santesteban

 

Zer topatu zenuen itzultzerakoan?
Parisen ikasi nuen ofizioa, eta han lortu nuen makineria eta hornidura. Itzultzean, familia arrazoiak tarteko, Iruñean kokatu nintzen. Musika panorama navarrensis-a negargarria zen. Banda gehienak deseginda zeuden, La Pamplonesa, La Tafallesa eta baten bat gehiago baziren, baina gutxi. Ez zegoen musika eskolarik, eta kontserbatorioa eskola txiki bat besterik ez zen. Ez zegoen musikari askorik. Zortez, iritsi nintzenerako, nire aurrekoa, hemen zegoen musika tresna konpontzaile bakarra, desagertua zen.

Haren lekua hartu zenuen, eta Haizea musika denda ireki.
Bai, eta orduan hasi zen lana sortzen. Hasieran, batez ere, aspaldiko musika tresnen zaharberritzean aritu nintzen. Baina paraleloki, 1980ko hamarkadan, musikaren berpizkundea hasi zen Nafarroan; bandak berpizten hasi ziren, musika eskolak agertu ziren, eta abar. Horrek, noski, haizezko musika tresnen salmenta eta mantentze lanen gorakada ekarri zuen.

Asko aldatu da panorama ordutik?
Kontua da erabateko miseriatik gentozela. Bilakaera ikaragarria izan da. Gaurko ikasleen eta profesionalen mailak ez du ordukoarekin zerikusirik. Orain mundu guztiak jotzen du, eta ongi. Bada beste kontu bat ere, eta da, musika, oro har, kultura neutroa dela: saxofoikadaka ezin da irizpide politikorik ezarri. Idazle batek edo margolari batek egin dezake, baina musika neutroagoa da, eta ondorioz, instituzio guztien babesa jaso zuen, eskuin-ezker. Noski, gauza bat da neutroa izatea, baina horrek ez du esan nahi ezin denik baterako ala besterako erabili. Non jo, horrek ere badu bere eragina. Gurea, adibidez, manifestazio guztietako txaranga izan da.

Zer da zuretzat Jarauta 69 txaranga?
Jarauta [69] musikaren bitartez adieraztea maite duen lagun taldea izan da, da, eta izanen da. Kultura bereko giza talde bat elkartu ginen, eta hara eta hona aritu gara, beti ongi pasatzeko asmoz. Musikariak dira hoberen pasatzen dutenak, eta haiek ongi pasatzen badute jendeak ongi pasako du. Guretzat, txaranga da festak bizitzeko modu nagusia.

Eskutik hartuta datoz musika eta festa.
Jendeak festak behar ditu, eta musika tresna bat ikasteak, derrigorrez, taldean jotzea dakar. Horren ondorioz, mota eta behar guztietarako musika elkarteak sortu dira, Baluartetik hasi eta Gazteluko Plazako kioskora, edo Jarauta kalera arte. Bestalde, kultura beti garatzen da parametro ekonomikoen arabera: maila ekonomiko baxua duen herrialde batean, kultur maila jatorrizkoa izan daiteke, baina beti izanen da low cost. Ez da kasualitatea haizezko tresnak sokazkoak baino askoz gehiago zabaltzea. Askoz garestiagoa da biolinista on bat trebatzea, klarinetista on bat baino. Haizezko tresnak kostu txikiagoan ekoitz daitezke, eta ondorioz, eskuragarriagoak dira. Horregatik da ere musika kaletarragoa.

Orain ez da musikarik entzuten kalean.
Bukowskik badu esaldi bat, San Frantziskori buruzkoa: “70eko hamarkadan, mundu guztia zegoen kalean. 80koan, nire lagunak eta ni. 90koan, nire txakurra eta biok”. Musikarekin hori pasa da: iragan urteetan denok geunden kalean, gero txaranga eta bere fan kluba, eta orain denok gaude miserian, fanak eta musikariak. Espero dezagun hau aldatzea, musika txinatarra jo behar badugu ere.

 

Parisen ikasi, Iruñean luthier
Bilbo, 1948. “Bizitzaren kasualitate baten harira, gaita jotzen hasi nintzen. Gero, Escobar delako komisario bati esker, Parisera joan behar izan nuen. Han saxofoia jotzen ikasi nuen, eta musika tresnen mantentze eta konpontze lanen munduan sartu nintzen. Gero, itzulitakoan, Haizea musika denda zabaldu genuen 1980an, Iruñeko San Lorenzo kaleko tailer txiki batean. Nafarroako musikarien % 90ak erabili ditu gure zerbitzuak. Halako denda espezializatu batek bezeroarekiko harreman etengabea dakar, familiakoa. Edozein merkatariri opako nioke gureak bezalako bezero atsegin eta fidelak izatea. 1986an etorri ginen hona, Kale Nagusira. Ordutik hemen gaude, eta betiko”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Benito, gure emozioen alkimista hori

Oholtzak betiko utziko dituela jakinarazi zigun Benito Lertxundik badira jada hainbat aste, eta geroztik asko gara maila batean ala bestean umezurtz sentitzen garenak, halako galera edo abandonu sentsazioarekin, triste. Iruindarroi, behintzat, bere zuzenekoen zirrara azken aldi... [+]


2025-01-22 | Inma Errea Cleix
Ez gara aire

Nafarroa Arenan Mitoaroa ikusten izandako lagun batek “telurikotzat” jo zuen entzun-ikusi-sentitutakoa. Niri ere hala iruditu zitzaidan telebista medio etxetik hauteman nuena.

Pentsa daiteke Mitoaroak piztutako grinak eta atxikimenduak proiektuaren ikusgarritasuna... [+]


Etorkizuneko izarrak

Euskal Herriko Gazte Orkestra. Neguko topaketa
Zuzendaria: Iker Sánchez.
Narratzailea: Kepa Errasti.
Egitaraua: Britten eta Beethovenen lanak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia antzokia.
Eguna: urtarrilaren 2a.

[+]


Harrokeria gurea da, joder!

Chulería, joder!
NOIZ: urtarrilaren 5ean.
NON: Bilboko Kafe Antzokian.

----------------------------------------------------

Aretoa betetzen ari dela, antzokiko goiko barandaren atzetik beherantz begira, ni baino gazteagorik topatuko ote dudan jolasten eman ditut... [+]


2025-01-15 | Aingeru Epaltza
Houstonetik Nafarroa Arenara

Beyoncé futbol amerikarreko partida baten atsedenaldian, Houstonen (Texas). Kantari estatubatuarra cowboy jantzirik atera da estadio erdira. Kapela hegaluzeak tapatzen dio burua, zangoak belaunetarainoko bota luzeek. Soineko zuri urriak, berriz, izterrak eta paparra... [+]


Urte berri goiza

Urte berri goiza Joxe Ansorenak, gure aitona Isidroren anaiak, sortutako biribilketa baten izenburua da, urteberri goizean txistulariek kalez kale jo zezaten asmatua. Doinu horren airean, gaueko kondarrak bilduz joaten ginen, zabor kamioiak bezala. Behin, Sakito mozkor galanta... [+]


2025-01-14 | Xuban Zubiria
Odolaren Mintzoa musika taldea
Badator agurra, mintzoak jarraituko du

17 urteko musika ibilbideari itxiera emango dio Odolaren Mintzoak hilaren 25ean Usurbilen eskainiko duen kontzertuan. Amaiera kontzertuaren inguruan egun osoko egitaraua antolatu dute. Bidelagun izan dituzten herriko taldeek hartuko dute oholtza: Rukula, Ameba, Viafara edota... [+]


2025-01-10 | Iker Barandiaran
Bizitza erritua

Alosia
Perlata
Autoekoizpena, 2024

----------------------------------------------------

Arrasateko Perlata taldeak lan berria kaleratu du. Hainbat disko ditu bizkarrean, eta azkeneko lana bere jaioterriko punk, Oi! eta rockaren zubi-lana egindako Jesusi Etxeberria... [+]


2025-01-09 | Estitxu Eizagirre
Ekimen bat gehituta, hauek dira aurtengo euskara hutsezko liburu eta diskoen bederatzi plazak

Euskal kulturako berritasunak ezagutu nahi dituenak eta egile zein argitaletxeei zuzenean erosi nahi dizkienak urtean zehar baditu hainbat azoka eta ekimen aukeran. Urte askotako tradizioa dute horietako batzuek eta berriagoak dira besteak; tematikoak dira horietako asko eta... [+]


Segi dezala akelarre antifaxistak

FERMIN MUGURUZA  40. URTEURRENA
Noiz: abenduaren 21ean.
Non: Bilbo Arenan.

-------------------------------------------

Urtero janzten da festa giroz Bilbo abenduaren 21ean. Sagardoa eta taloa protagonista, San Tomas eguneko azoka eguna da. Aurten, gainera,... [+]


2024-12-30 | Ahotsa.info
Hatortxu Rocken azken aurreko edizio jendetsua Atarrabian euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde

Milaka lagun elkartu dira Hatortxu Rock elkartasun jaialdiaren azken aurreko edizioan. Euskal preso politikoen senideei babesa eta sostengua emateko sortutako jaialdiak agur esanen du 2025ko udan Lakuntzan eginen den azken edizioarekin. Sakabanaketarekin amaitzea lortu bada ere,... [+]


2024-12-30 | Jon Torner Zabala
‘Bagare’: euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserkiak 50 urte

1974ko abenduan sortu zuten Bagare kanta Gontzal Mendibil zeanuriarrak eta Bittor Kapanagak, haren Olaetako (Aramaio) baserrian. Euskararen eta euskal nortasunaren aldeko ereserki bilakatu zen gerora.


2024-12-27 | Euskal Irratiak
Benito Lertxundi
“Zuzeneko emanaldietan beharrezko den xarma galtzen ari nintzela sentitzen nuen”

Benito Lertxundi 60 urte iraun duen kantugintza uzten zuela jakinarazi du Durangoko azoka aitzin. 2023an Gernikan grabatu zuen kontzertu baten diskoarekin bururatuko du bere ibilbide handia bezain aberatsa. Bazuen urtea hartua zuela erabakia, ez da erraza izan horren berri... [+]


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Eguneraketa berriak daude