Etxegileak

Ez gatoz hutsetik, ez gara hautsa. Euskaldunok badugu gure nazioa ondo sustraitu eta finkatzeko moduko oinarri zientifiko eta teorikoa, zorionean. Maisu bikainak izan ditugu XX. mendean zehar, nazioaren arkitektura eta diseinua modu miragarrian gauzatu dituztenak. Gaur mahai gainera ekarri behar ditugu haien ekarpenak, horren beharrean gara.

Nazio baten bizkarrezurra hizkuntza bada, hortik hasi nahian abiatu zen prestu Salamancaraino 1958 hartan Koldo Mitxelena, euskarari lehen katedra unibertsitarioa eman eta, urteetara, ezinbestekoa genuen koine dialektos edo euskara bateratuaren oinarriak prestatzera. Hogei urte lehenago frankisten heriotza zigorretik txiripaz libratu zen Mitxelena bera, orduko argaltasun estremoaz baliatuz (euskararen orduko egoeraren sinbolo),  gerora euskara batuaren giharra izango zena. Txillardegik Parisko Sorbona lehen eta Ameriketako Estatu Batuetan Los Angeleseko UCLA gero hartu zituen ikas gunetzat, eta herrira itzultzean, funts teoriko osoz ondorioztatu zuen Euskara, eta are Euskal Herria bera, Estatu propioa izan beharrean dagoela ezinbestean, bizi nahi badu. Joxe Azurmendi, Arantzazun gihartu ondoren ere, Alemaniako Renanian, Münster hiriko unibertsitatean bihurtu zen goi mailako filosofo eta pentsalari. Euskal pentsamenduari arrazoia eman dio eta  pentsamendu espainiarra hitz elkarketa bera zuzenean oximorona ez baldin bada, behintzat oso ahula eta kontraesanez josia badela frogatu du, supremazismo funts gabeaz eta faltsifikazio sasifilosofikoz hondatua. Gabriel Arestik ez zuen etxetik aldegin beharrik izan, Euskal Herriko metropoliak, Bilbok, eskaini ziolako aukera bai teorikoa bai praktikoa euskal nazioaren eraikuntzan, klase sozialen arteko talka bizi ondoren, Anton eta Gillen proiektu berean batu behar direla ondorioztatzeko.

"Independentziarako bidea trazatu egin behar dugu, zehaztasunez, eta bidea egin egungo sistema politikoaren sareetan endredatu gabe"

Euskal nazioaren arkitektura modu zientifiko eta akademiko, etiko eta estetiko  akabatuan eskaini ziguten. Modu politikora ekartzea behar genuen, behar dugu. Ez genuen horretan asmatu etxegileok. Zergatik?  

Sugeen modura, frankismoak muda egin zuen trantsiziora, lehengo azala abandonatuz. Suge berrituaren begiradak liluratu ditu garai batean antifrankismoan kokatzen ziren antolakunde politiko zenbait, eta sozialismo espainiarrak zein abertzaletasun tradizional euskaldunak Espainiako Estatua bihurtu dute kanpaleku, etxe berria (dela errepublika, dela independentzia) baztertuz. Abertzaletasun berriak arriskatu zuen luzaro gurean,  pentsatuz indarra izan zitekeela erditze mingarri baina eragingarri baten baldintza, eta doluz zein damuz aitortu behar izan du Estatu ilun hori are indartsuagoa dela eta indar mota ilunenak ere konplexurik gabe erabiltzen dituela, dela estatu terrorismoa, dela tortura sistematikoa, dela kartzela arbitrarioa, bere desarrazoia  inposatzeko, ezer negoziatu gabe. Ezin baitiote arrazoi demokratikoari biderik eman, ondorioz Estatuaren beraren desegiteari atea zabaldu gabe.

Zer egin orain, orduan? Nazioaren arkitektoek eman diguten diseinua hor dugu eskuragarri, eta honen nagusitasun teoriko zein demokratikoa ukaezinak dira gaur egun. Euskaldunok arrazoia dugu, katalanek arrazoi demokratikoa bere alde duten bezala independentziaren bidean. Baina diseinu hori gauzatzeko etxegile egokiak behar ditugu. Independentziarako bidea trazatu egin behar dugu, zehaztasunez, eta bidea egin egungo sistema politikoaren sareetan endredatu gabe. Bidean jarri Kataluniako independentisten modura, Eskozian eta Irlandan, adibidez, bide beretsua egiten ari diren etxegileen antzera. Independentziarako bide propioa Euskal Herrian. Ez sinbolikoa, ez itxura ematekoa. Etxe propioa lortzeko modukoa.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


2024-10-02 | Inma Errea Cleix
Ez da sexua

Aldarri eta kanpaina, lege, arau, plan eta aurrekontu, babes-mekanismo eta zigor-makinaria oro gorabehera, etenik gabe jarraitzen dute kasu gogorrek eta jokabide zitalek betetzen albistegiak, tantaka zein zaparradan, eta gizon-desmasiak salatzeko protesta-ekintzek,... [+]


2024-10-02 | Itxaro Borda
Tupperware

Ikasi berri dugu Earl Tupper jaunak Floridako Orlandon, 1947an, sortu zuen mila koloretako ontzi enpresa peko errekara doala, desagertzeko zorian dela, preseski. Badirudi plastikoak konkurrente larriak dituela, adibidez, linean egiten diren salerosketena edo erabilpen bakarreko... [+]


2024-10-02 | Hiruki Larroxa
Gizonen anaidia akabatzeko premia

Gisèle Pélicot-en kasuak bortxaketetatik haratago dagoen arazo bat erakusten du: gizonezkoon konplizitatea indarkeria matxistaren aurrean. Kezkagarria ez da soilik erasoa, baizik eta, gertatutakoa jakinda, egoera ez salatzea erabaki zuten gizonen isiltasuna... [+]


2024-10-02 | Cira Crespo
Euskaldunen eraztuna

Gaur egun, gure munduan eraiki diren hierarkia guztiak mundu mailako kolonizazio prozesu baten emaitza dira. Menderatze-hierarkia global horiek elkarren artean txirikordaturiko beste hierarkia zehatzagoek osatzen dituzte, hau da, klasekoek, etnikoek, estetikoek, eta baita... [+]


2024-10-02 | Jesús Rodríguez
Amerika Kopa eta elefantea gela erdian

Directa-ren ikerketa batetik abiatuta ezagutu dugu iruzurra. Bartzelonan egiten ari den belako Amerika Koparen antolatzaileek argitaratutako audientzia eta bisitari kopuruak faltsuak dira. Gaia garrantzi sozial eta politiko nabarmena izaten ari da, faltsututako datu horiek izan... [+]


Teknologia
Transmisioa

Ordenagailuaren aurrean orduak  ematen zituen gazte horietako bat izan nintzen. Internet bidez munduko beste pertsona eta kultura batzuen pentsamendua, musika eta ikus-entzunezkoak aurkitu zituena. Garai haietan ez zen hain ohikoa Internetera konektaturiko gailu bat izatea,... [+]


Materialismo histerikoa
Ez naiz gai

Badira gaiak momentuan begiratu ezin ditudanak. Ez dakit gertatzen zaizuen. Eta ezin ditut begiratu iragan izan gabe, susmoa dudalako ezin altxatzeraino itoko nautela, eta gertaeraz gain, gertaerari buruzko letrek ere lehendik ahula zen norbait zapaltzen dutela. Eta uste dut ez... [+]


Eguneraketa berriak daude